8.000 lagun Baionan, etxebizitza eskubidearen alde

  • Manifestazio honen jatorrian diren 32 eragileek larunbateko hitzordua "hasiera gisa" kokatu dute, espekulazioaren kontra eta etxebizitza eskubidearen alde lanean eta borrokan segitzeko gogoa plazaratuz. "Denei irekia" izanen den lan esparru bat abiatuko dute manifestazio biharamun honetan.

8.000 lagun batu dira Baionan etxebizitza eskubidearen alde (Irudia: Alda) Alda mugimendua

2021eko azaroaren 22an - 08:45
Azken eguneraketa: 10:15

Duela zazpi hilabete plazaratu zuen manifestazio baten xedea EH Bai koalizioak, Euskal Hirigune Elkargoak Bizitegien Tokiko Programa eztabaidagai zuen egunean. Orduz geroztik eragile andana antolaketari lotu eta azaroaren 20 honetan bildu dituzte mobilizazio honen lehen fruituak. 8.000 lagun batu ziren larunbatean Baionan, “Vivre et se loger au pays [Herrian bizi eta aterpetu], espekulazioari ez!” lelopean.

Pozik agertu dira antolatzaileak, eta argi utzi dute hau "hasiera baizik ez dela" eta "denei irekia" izanen den lan esparru bat abiatuko dutela. "Lan kolektibo hori, batasuna eta lankidetza besterik ez daude merkatu libreari eta haren ondorioei aurre egiteko", entzun zitekeen bukaerako hitzartzean. Hautetsiei bideratu zaie deia: "Botere publikoek askoz ere parte hartze handiagoa izan behar dute merkatuan, bereziki epe luzeko lur erreserbak eratuz eta nekazaritzako lurra bermatuz. Etxebizitza bat izateko eskubideak, bi etxebizitza izatea baino lehentasun handiagoa duelako, bigarren etxebizitzen kontra borrokatzen segitu behar dugu. Etxebizitza horiek bertan bizi nahi dutenei lapurtuak zaizkie".

Orotara 32 eragilek eta 2.000 herritarrek deiturik zuten mobilizaziora, aterpetzeko eskubidea bermatuko lukeen “etxebizitza politika ausarta”  galdetuz lekuko hautetsiei. Hautetsien interpelazioa helburu zuen ekimen horretan parte hartu zuten hainbat hautetsik, tartean Jean-Rene Etxegarai elkargoko presidenteak. Ikusteke dago orain instituzioaren barnetik zer nolako aterabideak planteatuko dituzten.

Mobilizazio honen harira, "Hautetsien interpelazioa eta protesten biderketa dakarzki arazoaren larriagotzeak" erreportajea atera du ARGIAk, Ipar Euskal Herrian dagoen etxebizitza arazoa xeheki aurkeztuz.

Hemen duzue manifestazioko irudiez osaturiko bideoa:

 

?? Irudiz berriz bizi ezazue gaurko mobilizazio jendetsua! [EUS] Biztanleen mobilizazio zabal baten hasiera da baita etxebizitza eskubidearen aldeko frente zabal baten abiapuntua! ? Milesker handi bat bihotzetik Sabina Hourcade bideo egileari. **** ?? Retour en images sur cette journée de mobilisation haute en couleur ! [FR] Le 20 novembre marque le début d'une mobilisation large des habitant.es du Pays Basque nord et d'un front collectif pour revendiquer le droit de vivre et se loger au Pays ! Vidéo par la talentueuse Sabina Hourcade ?

Posted by Vivre et se loger au Pays • Espekulazioari ez on Sunday, November 21, 2021

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxebizitza eskubidea
Donostia tentsio handiko eremu izendatu du Eusko Jaurlaritzak

Uztailean argitaratuko da behin betiko Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE), eta Hego Euskal Herriko lehen hiriburua da izendapena lortzen.


Aldak etxebizitza bat okupatu du Bidarten “operazio espekulatiboa” salatzeko

Elkarteak salatu du okupatutako etxebizitza 1.615.000 euroan erosi zela 2021ean, eta egun 2.980.000 euroAn saltzen dela. Okupazioak iraun bitartean, espekulazioak sortzen dituen arazoez mintzatu dira etxeko egongelan. Balkoian Espekulazioa: biztanleentzat etxebizitzarik ez... [+]


Euskal herritar bat epaituko dute bete hogei pertsonarekin batera 2021ean Bartzelonan etxegabetze bat geldiarazten saiatzeagatik

Maiatzak 8an abiatu eta ekainaren 3ra arte luzatuko da epaiketa. Guztira 35 espetxe urteko eta 200.000 euroko zigorra eskatu ditu fiskalak auzipetuentzako.


Lekeitioko Udalak etxebizitza turistikoen lizentziak geldiarazi ditu

HAPOn etxebizitza turistikoak arautu eta mugatzeko aldaketa puntual bat egin arte eten egingo da herrian gisa horretako etxe gehiago irekitzeko aukera. Alokabiderekin hitzarmen bat egin duela ere iragarri du udalak, etxe hutsak alokairuan jartzeko.


Milaka lagun, etxebizitzaren negozioaren aurka Donostian

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitua, milaka lagun batu dira gaur eguerdian Donostian, “etxebizitzaren negozioaren aurka” eta “etxebizitzarako eskubide unibertsalaren alde”.


2025-03-31 | Gedar
Etxebizitza-arloko arrazakeria salatu eta apirilaren 5ean mobilizatzera deitu dute hainbat kolektibok

Etxebizitza eskuratzeko orduan pertsona arrazializatuek eta migratzaileek jasaten duten bazterketa sistematikoa salatu dute Gasteizen, agerraldi baten bidez. Apirilaren 5ean Donostiara bertaratzera deitu dute, etxebizitza-eskubide unibertsalaren alde.


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


2025-03-26 | Sustatu
Prezio “dinamiko” eta puztuen susmoa etxebizitza aurkitzeko atarietan

Espainiako hedabideetan aurkitu dugu albistea, salaketa egin dutela Fotocasa eta Idealista etxebizitza-atarien kontra, prezioak manipulatzen dituztelakoan. Salaketan ez dugu manipulazioaren deskribapen zehatzik aurkitu, baina Ameriketako Estatu Batuetan agertu den salaketa... [+]


Etxegabetzeetara ohitu zaitezke, baina egon, badaude

Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]


Etxebizitza hutsak eta jabetza-eskubidea, eskuineko mantrak desmuntatuz

Azpeitiko Udalak etxebizitza hutsei ezarritako kanona abian jarri berritan –eta Euskadi osora zabal daitekeela jakinda–, etxebizitza horien jabeen eta eskuineko alderdien kexak irakurtzen eta entzuten hasiko gara. Jabetzarako Eskubidearen inguruko mantra horiek... [+]


Azora putre funtsak familia bat kaleratuko du Donostian

Azora putre funts alokairua igo eta mantentze lanak alde batera utzi ditu, Isaac Lagos eta bere familia etxebizitza uztera behartuz. Kaleratzearen aldeko epai bat jaso berri du maizterrak.


Kaleratzeak Stop-ek PSE-EEri leporatu dio EAJren Etxebizitza Legea “puntuz puntu” betetzea

Plataformak "atzerapausotzat" hartu du Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri agendako sailburu Denis Itxasok berriki iragarri izana lurzoru urbanizagarrietako etxe babestuen proportzioa %75etik %60ra jaistea. Pradales agintera iritsi zenetik alokairu soziala eskatzen... [+]


Desokupazio-enpresa baten presioak eta mehatxuak salatu dituzte, Astrabuduko familia bat etxetik botatzeko

Etxera itzuli ahal izan diren arren, joan den azaroan kaleratu zuten Astrabuduko familia berriz ere arriskuan dago. Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatuak salatu du mailegu-enpresa berriz ere saiatzen ari dela kanporatzea gauzatzen, oraingoan, desokupazio-enpresa bat... [+]


Hirigintza araudia malgutu eta etxebizitzen eraikuntza sustatzeko dekretua sinatu du Jaurlaritzak

Etxebizitza berrien promozioak ez atzeratzea da Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu duen dekretuaren helburu nagusietako bat. Zentzu horretan, udalei "autonomia" gehiago emango diela ziurtatu du Denis Itxaso sailburuak.


Zer erosi?

Azken boladan gero eta gehiago entzuten dugu gazte askok etxebizitza erosteko ahalmenik ez dugula. Batzuetan, badirudi ez dagoela beste gairik; egia da gai serioa dela. Niri neuri ere, 31 gertu izan arren, oraindik pixka bat falta zait neurea izango den etxebizitza lortzeko... [+]


Eguneraketa berriak daude