Israel Gaza berriz bonbardatzen hasi da, Egipton negoziatzen ari diren bitartean

  • Ostiralean goizeko zortzietan amaitu da Gazako 72 orduko su-etena, eta horrekin batera Israelgo gerra-hegazkinek Gaza berriz bonbardatzeari ekin diote. Bi aldeak ez dira su-etena luzatzeko akordio batera iritsi, baina Maan albiste agentzia palestinarrak jakin duenez, Israelgo eta Palestinako ordezkariek Kairon negoziatzen jarraitzen dute.


2014ko abuztuaren 8an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Emakume bat bere semearekin, Gazan suntsitutako etxe baten aurrean (argazkia: cronista.com)
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Ostegun gauean Hamaseko Ezzedin al-Qassam Brigadaren ordezkariek adierazi zuten su-etena ez zutela luzatuko, Israelek beren eskaerei erantzunik ez emateagatik.

“Israelek gure eskaerak onartzen ez baditu, Palestinako ordezkaritzari negoziazioak bertan behera uzteko eskatzen diogu”, adierazi dute Al-Jazeera telebista katean. Gazako portuaren irekitzea da eskaera nagusia.

Israelgo armadak aditzera eman duenez, bi suzirik herrialdearen hegoaldean jo dute su-etena bukatu baino ordu batzuk lehenago. Jaurtigaiak Gazatik bota direla diote, baina Hamasek ukatu du.

Palestinako eta Israelgo ordezkariak Kairon negoziatzen ari dira behin-betiko su-etena lortzeko helburuarekin. Palestinarrek Gazako Zerrendaren blokeoarekin bukatzea  eta atxilotuak askatzea eskatu dute, baina Israelek eskaera horiei uko egin die.

“Israelentzat garrantzitsuena desmilitarizazioa da. Hamas berrarmatzea saihestu behar dugu, Gazako Zerrenda desmilitarizatu behar dugu”, adierazi du Mark Regevek, Benjamin Netanyahu Israelgo Lehen Ministroaren bozeramaileak.


2026ko maiatzaren 7
LEKUKOTASUNA | Sonia Bego, Global Sumud Flotillako euskal ekintzailea
"Kontainer batera sartzeko agindu zidaten; hori zen barkuko kartzelarako sarbidea"

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.