“5Gak osasuna ez, baina burujabetasun teknologikoa arriskuan jartzen du”

  • KronikaBirus saio berri honetan Izarkom telefonia eta internet zerbitzuetako ekonomia sozialeko kooperatiba ezagutuko dugu Asier Garaialde-ren eskutik. Xare-k gidatutako saioan Koronabirusaren krisiak eragindako salbuespen egoeran Izarkometik martxan jarritako ekimena ezagutuko dugu. Kooperatibak etxean internetik ez zuten ikasleei zerbitzu hau oso merke eskuratzeko eskaintza egin du, eta oso harrera ona izan dute.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2020ko maiatzaren 4an - 09:49
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ehunka izan dira, Covid-19 dela eta, sortu diren ekimenak, entrepresa askok haien lana berrasmatu behar izan dute orain dauden beharrei aurre egiteko. Ahalmen ekonomiko urriko familietako ikasleak haien ikasketekin jarraitu ahal izateko, Izarkom telefonia eta internet zerbitzuetako ekonomia sozialeko kooperatibak SIM txartelak banatu ditu, kostu prezioan.

Asier Garaialde dugu gaur gurekin, Izarkom kooperatibako kidea. 1971. urtean Hondarribian jaio zen. Elektronika euskaraz ikasi ahal izateko Donostian egin zuen lanbide heziketa. Horrez gain, urteetan DYAko soroslea, anbulantzia gidaria, eta erreskate telekomunikazio arduraduna izan da.

Gazte garaietan, berak dioen moduan, Ezker abertzaleko militantzia politiko jarduera ezberdinetan parte hartu zuen.

Bere herrian, Erraldoi eta buruhaundien konpartsako bultzatzailea izan da, eta plano tekno aktibistan GUIFI izeneko sare libreen bultzatzailea.

2018an, Iruñeko Katakraken, IZARKOM kooperatiba aurkeztu zuen. Lau kideen artean sortua gaur egun 800 bazkide ditu telefonia eta laster internet lotura eskainiko duen kooperatiba sozial honek.

Hasierako bertso musikatuak Maddalen Arzallus eta Iñaki Gurrutxagaren eskutik:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Teknologia berriak
2025eko abenduaren 17
Teknologia
Sustraitu

2025eko abenduaren 4
Teknologia
Software librea etxean

2025eko azaroaren 12
Teknologia
Kolonia digitala gara

Eguneraketa berriak daude