4.826 lagunek eskatu zuten iaz asiloa EAEn

  • CEAR-Euskaditik jakinarazi dutenez, migratzaileei Europara iristea oztopatzeko estatuek hartzen dituzten neurrien ondorioz, nagusiki hegazkinez iritsitako latinoamerikarrak dira asilo eskatzaile nagusiak: “Krisi humanitarioko egoeretatik ihesean doatoz, edo krimen antolatuaren jazarpenaren ondorioz”.


2020ko otsailaren 4an - 15:34
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Gero eta arriskutsuagoak diren bideak

Europako estatuek mugak kanpora ateratzeko hirugarren herrialdeekin egindako akordioek (Maroko eta Libiarekin adibidez) eta Espainiako Estatuko bisen politikak sarbidea zailtzen die iraupen luzeko gatazkak bizi dituzten herrialdeetako migratzaileei (Siria, Yemen edo Palestina), adierazi du CEAR-Euskadiko zuzendari Patricia Bárcenak, “eta gero eta arriskutsuagoak diren bideak hartzera kondenatuta daude”.

“CEAR-Euskadin artatzen ditugun pertsona gehienen profila 18 eta 35 urte bitarteko gazteak dira, ia erdia emakumeak dira, eta beste erdia gizonak”, gaineratu du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Migrazioa
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.