47.000 euroko isuna ezarri nahi diete Indar Baskonia Hintxa taldeko 10 kideri, duela 8 hilabete Madrilen jokatutako partidu baten harira.
Gehiekieria poliziala salatu dute kideek, eta isilik geratuko ez direla ere adierazi dute. Isunduak, gainera, herri mugimendu eta eragile sozialetan dabiltzan kideak izatea kasualitatea ez dela salatu dute. Aitorrekin izan gara gertatutakoaz hitz egiteko.
Albiste hau Arrosa sareak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.
Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!
Polemika piztu da Euroligako Lauko Finala lan profesionala egiteko 170 boluntario bilatzen ari delako. Aurreko astean zabaldu zuen enpresak bolondres bila dabilela.
Kiroletako Indarkeria, Arrazismo, Xenofobia eta Intolerantziaren kontrako Espainiako batzordeak orotara 47.000 euroko isuna jarri nahi die Indar Baskonia taldeko 10 saskibaloi-zaleri, urtarrilaren 29an Estudiantes-Kirolbet Baskonia partidan gertatutakoengatik.
Tel Aviveko Maccabik abenduaren 29an Baskoniaren aurka Gasteizen jokatuko duen partiduaren harira ekitaldi eta protestak antolatu dira hirian. Hainbat eragilek antolatutako egitaraua egongo da BDZ (Boikot, Desinbertsioa eta Zigorrak) kanpainaren barruan.
Baskonia eta Alaves dira Araban erreferentzia. Laguntza publiko ugari jaso dute urtetan...
Hala da. Alavesen kasuan, Diputazioak eta Udalak salbatu zuten hein batean taldea; eta Baskoniak ere diru-laguntza ugari jaso du, esaterako, 30 milioi euro inguru pabilioia handitzeko. Horri gehitu behar zaio ElDiario.es-ek plazaratutako informazioa, Diputazioak barkatutako zorrari buruzkoa. Dena den, ez da Araban soilik gertatzen, praktika sistematikoa da Euskal Herrian.
Euskal Herrian oro... [+]