43.000 urte dituen silex tailer bat aurkitu dute Barrikako aire zabaleko aztarnategian

  • Meñakotz hondartzaren gainean iaz ikertzen hasi zuten aztarnategia duela 43.000 urteko silex tailerra dela ondorioztatu dute arkeologokoek, EHUko Historiaurreko katedradun Alvaro Arrizabalagaren eta Maria Jose Iriarte doktorearen zuzendaritzapean, Barrikako eta Plentziako udalen eta Edestiaurre Arkeologia Elkartearen babesagaz. Iaz egin zuten lehenengo kanpaina Barrikako Zabalatxe 22 aztarnategi horretan, eta, aurten, indusketa-lanak zabaldu dituzte. Hala, azkenengo neandertalen eta lehenengo gizaki modernoen arteko trantsizio-frogak izan daitezkeen aztarna ugari topatu dituzte, Châtelperron aldikoak, hain zuzen ere. Hala, garai hartako ehiztari-biltzaileen tresnak egiteko tailer bat dela ondorioztatu dute, eta, momentuz, 1.000 aztarnatik gora topatu dituzte.

EHUko Historiaurreko katedradun Alvaro Arrizabalagaren arabera, egun hauetan 1,30 metrora arte jaitsi dira indusketa lanak egiteko, baina sei metrotara iristea dute helburu, "arroka-amara heldu arte". Pasa den urtean egindako kanpainan 250 aztarna topatu zituzten, baina aurten askoz informazio gehiago biltzen ari dira: "Indusketa lanekin hasi berri gara, eta jada 1.000 aztarnatik gora topatu ditugu", azaldu du Arrizabalagak. Hala, etorkizunerako bost kanpaina gehiago egiteko asmoa dute, aurkitutako aztarna guztiek informazio baliotsu eta berria ematen dutelako: "Hau da mundu osoan hoberen kontserbatutako Châtelperron aldiko tailerra".

Momentuz, Barrikako flyscheko silexez egindako 20 bat harri-tresna biltzea lortu dute; "iraganean oso preziatua zen material hori, oso kalitate onekoa baita ehiztari-biltzaileek tresnak egiteko". Hala, Arrizabalagak zehaztu du indusketa eta ikerketa lan honegaz neandertalen eta Homo Sapiensen arteko trantsizio-etapa den Châtelperron aldiaren potentziala baloratu ahalko dutela.

Iñaki Libano Edestiaurre Arkeologi Elkarteko presidenteak aurkitu zuen orain 40 urte Zabaletxe 22 aztarnategia, Meñakotzeko inguruetan hodi batzuk sartzeko lanak abiatu zituztenean. Ordutik, impasse batean mantendu dute hori aztertzeko proiektua, 2022ra arte.

Iaz egindako lehenengo fasean, lau metro koadroko zundaketa arkeologikoa egin zuten, eta baieztatu zuten  inguru horretan Erdi eta Goi Paleolitoko materialak zeudela, bereziki Châtelperron aldikoak.

Adituek diotenez, eskualde eta Bizkaia mailan garrantzi handiko aztarnategia da hau, eta baliteke Europa mailan ere, eta horregatik dago sartuta ikerketa-lanetan EHU. Izan ere, Arrizabalagak aipatu bezala, Châtelperron aldiko aztarnategi oso gutxi daude inguruotan, eta oso esanguratsua da garai hori neandertalen eta Homo Sapiensen arteko trantsizioa ezagutzeko

Hala, uneotan, Châtelperron kultura jasotzen dituen aztarnategi bi ditu Barrikak, "eta izugarria da hori".

Ikusi bideoa Hirukaren webgunean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arkeologia
Larrahe jainko baskoiari eskainitako aldare bat aurkitu dute Larunben
I. mendeko harrizko pieza bat da, eta Baskoieraren idatzizko beste lekukotasun bat. Aranzadi Zientzia Elkarteko ikerlariek egin dute aurkikuntza, Arriaundi mendiko aztarnategian.

Neandertal arkaiko baten fosilak aurkitu dituzte Karrantzako El Polvorínen

Neandertal baten 18 arrasto aurkitu dituzte Karrantzako El Polvorín kobazuloan dagoen beheko galerian, Lehenengo Osina deitua. Guztiak banako bakarrarenak direla uste dute, eta, haien ezaugarri morfologikoetan oinarrituta, neandertal arkaikoenak direla azaldu du Asier... [+]


Ebakuntza onkologiko zaharrena

Duela bi urte, Edgard Camarós arkeologo katalanak bi giza garezur eta "Minbizia?" zioen txartel bat topatu zituen kartoizko kaxa baten barruan, Cambridgeko Unibertsitatean. Garezurrak Gizatik zetozten, Egiptotik eta berriki Frontiers in Medicine aldizkarian... [+]


Mikroplastikoak ondare arkeologikoan

York (Ingalaterra), K.o. II. mendea. Eboracum erromatar hirian hainbat egitura eta etxe eraiki zituzten. Besteak beste, egungo Wellington Rowen harrizko eraikin bat egin zuten eta Queen’s Hotela dagoen tokitik igarotzen zen harresian arku bat jarri zuten. Bi aztarnategiak... [+]


Baskoien beste herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte Nafarroan eta AHTren lanek suntsitu ditzaketela salatu dute

Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela.  Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.


Eguneraketa berriak daude