Testu honekin Sustrai Erakuntza Fundazioak hausnarketa bat egin eta larunbat honetan eginen den manifestazioan parte hartzera bultzatu nahi du. Manifestazioa Iruñeko Gaztelu Plazan hasiko da arratsaldeko 17:00etan, eta Sí al Tren, No al TAV, Herriak erabaki leloa dauka.
Nafarroako trenbidea pil-pilean dabil berriro ere politikaren munduan. Eguna joan eta eguna etorri, albiste bat edo batzuk agertzen dira jokalekura. Ondo jakinak dira alderdi bakoitzaren jarrerak, nahiz eta batzuetan ez egon hain argi, izendapenak maiz aldatzen dituztela eta.
Hasieran, 2004an proiektuak onartu zituztenean, soila zen auzia: AHT abiadura handiko trenaz mintzo ziren, eta abiadura handikoaren Nafarroako korridoreaz; termino biek ere argi adierazten dute gaur egungo trenak baino abiadura handiagoan ibili ahal den tren bat dela. Baina, ordutik, denbora pasatu da, lehertu egin da adreiluaren eta obra publikoaren burbuila…
Gaur egun, eta batik bat Geroa Bai Nafarroako Gobernura heldu denetik, aldatu egin da azpiegitura hori izendatzeko terminologia. Orain, PHT prestazio handiko trenaz mintzo dira, nahiz eta ez diren askorik ahalegindu zehazten zertan datzan goitasun hori, ez eta zerk bereizten duen AHTtik ere.
Horretan guztian, hauxe da egia bakarra: izena aldatuagatik ere, proiektu berberak direla oraindik, 2004 baino lehenago diseinatuak, zeinak berekin baitzekarten tren bat egitea bidaiariak abiadura handian eramango zituena leku batetik bestera. Proiektu horietan ez zen merkantziarik aipatzen; horiek gerora sartu dituzte, beharbada kritikak isilarazteko asmoz. Proiektu horietan, halaber, trenbide plataforma berri bat sortzeaz mintzo dira, beste lursail batzuk hartuko lituzkeen ibilbide berri bat izango duenaz.
Azpiegitura erabat paralelo bat izango litzateke, orain dugun trenbide konbentzionalaren alboan. Zehazki, gaur egungo trenaren ibilbide berbera... baina aldaketa nagusi batekin: AHTa ezarriz gero, geltoki ertainek eta txikiek ez lukete izango distantzia luzeko zerbitzurik. Baina, segur aski, baita aldirietakoak ere, jada murrizten hasiak baitira abiadura handiko trena dela-eta estatu osoan egiten ari diren inbertsio handiengatik; eta, aurrerago, Nafarroako linea berri defizitarioen eraginez, are eta gehiago murriztuko dituzte.
Eragin hori ezinago garbi sumatzen da Erdi Aldean. Tafallako tren geltokia da horren erreferentzia. Gaur egun, hasiak dira murrizketak izaten, gutxitu egin baitituzte hark emandako hainbat zerbitzu. Oraindik ere gelditzen dira han Alvia trenak —Madrilerako eta Bartzelonarako bidaiak eskaintzen dituzte, abiadura handiko trenaren antzeko zerbitzuekin—, eta Nafarroatik pasatzen den ibilbidean hobekuntzarik ia behar gabe, orain arte.
Baina Nafarroako abiadura handiko trena eginez gero, bat-batean desagertuko lirateke distantzia luzeko zerbitzu guztiak, AHTaren proiektuan ez baitago jasota tren geltokirik hiri horretan. Eta antzeko arazoak sortuko lirateke gaur egungo ibilbideko beste geltoki garrantzitsu batzuetan: Altsasu, Erriberri, Castejón... Horietan guztietan, distantzia luzeko loturarik ezingo lukete izan, AHTra aldatuko bailirateke, zeinak ez baitu aurreikusten geraldirik horietako ezeinetan. Eta baliteke aldirietako zerbitzuak ere gutxitzea, AHTa egiteko zorretan itorik. Merkantziak bakarrik geldituko lirateke, zeinak nekez ibiliko bailirateke AHTaren trenbidetik...
Argi dago, bada, AHTak are eta gehiago bakartuko lituzkeela Nafarroako hainbat eskualde; beraz, oso bidezkoa izango da azaroaren 11n, larunbata, Iruñean egingo den beste trenbide eredu baten aldeko manifestaziora joatea.
Ulertezina da Madrilgo eta Iruñeko gobernuak tematuta ibiltzea nafarroi onurarik ez dakarkigun azpiegitura hori ezarri nahian. Izan ere, gaur egun, tren zerbitzu inklusibo bat dugu, eta horren bidez komunikatzen da lurraldearen zati handi bat. Horrez gainera, gaur egungo trenak hobetu ahal izateko aukera handia du, hasierako proiektutik beretik izan baitzen sortua bide bikoitza edukitzeko moduan.
Gaur egungo trenak ahalmen txikia baldin badu, Manu Aierdi kontseilariak temati errepikatzen duen bezala, hori da bide bakarrekoa delako Nafarroako trenbidea —Castejón eta Altsasu artekoa—, eta, hortaz, trenak ezin dira elkarrekin gurutzatu, eta elkarren zain egon behar dute. Baina, egin zutenean, bigarren bidea muntatu ahal izateko prestatu zuten.
Bidea bikoizteaz gainera, nazioarteko zabalerara egokituz gero —hirugarren errailaren teknologia erabiliz—, gaur egungo linean dauden arazo gehienak konponduko lirateke. Eta, hala, Nafarroako garraiobideari sekulako onura ekarriko liokeen zerbitzu bat ezarri ahalko genuke: aldirietako zerbitzu sendo bat izango genuke, eskualdeko bizilagunei aukera emango liekeena garraiobide iraunkor baten bidez komunikatzeko, tren konbentzionala erabiliz. Hori guztia, gainera, bateragarria izango litzateke gaur egun dagoen merkantzien zirkulazioarekin —baita ibilbide luzeko zerbitzuekin ere—, zeinari ongi bailetorkioke nazioarteko zabalerarekin bateragarria izatea.
Horixe da, laburbilduz, Sustrai Erakuntza Fundazioak egin duen Nafarroarako Tren Publiko eta Sozialaren proposamena. Orain daukagun azpiegiturak eta baliabide publikoak ondo erabiltzen dituen proposamenak, eta Abiadura Handiko proiektua kostatuko dena baino askoz merkeagoa izango dena. Horregatik ezin dut ulertu zergatik politikariek temati jarraitzen duten bere proposamenarekin, 4.000 milioi euro kostatuko dena Nafarroako korridore osorako. Ezin dut ulertu horrela gastatu nahi izatea denentzat diren diruak, hurrengo hauteskundeetan”nik egin nuen” esatea ekarriko liekeen ustezko irabaziengatik bakarrik. Ez dut ulertzen.
Martin Zelaia Garcia, Sustrai Erakuntza Fundazioko kidea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Europako lau presidente gudazaleek (Emmanuel Macron, Keir Starmer, Friedrich Merz eta Donald Tusk), maiatzaren 10ean 30 egunetako su-etena exijitu zioten Vladimir Putini. Errusiako presidentearen erantzuna: “Maiatzaren 15ean has gaitezen bakea negoziatzen... [+]
Hazparnen idekiko da –hau publikatzean ez bada jadanik egina– liburu denda berria. Et’abar deituko da. Denda tipia izanen da, euskarazko publikazioen eskaintza ukanen duena. Ez da Ipar Euskal Herri barnealdean bakarrik arituko. Hain zuzen ere, azken lau... [+]
Informazio sareetan murgilduta, aktibismo digitalaren inguruan zenbait informaziora heldu naiz. Aktibista digitaletan pentsatzen dudanean, antolaketa moduetan ere pentsatzen dut, denok ez diegu-eta arazoei berdin heltzen. Batzuek aktibismo digitalari komunikazioatik heltzen... [+]
Bilboko hooligan inbasioari buruz idatz nezakeen, baina herri txiki batean bizi naiz ni eta ez dut sufritu. Euskaraldiari buruz idatz nezakeen, eskerrak emateko euskarari bizkarra ez ematen lagundu gaituzuenoi, baina ez da hori gorputzak eskatzen didana.
Egunak daramatzat gai... [+]
Pasa den asteko berria dugu: Irunen 67 urteko garraiolari bat hil zen, kamioia kargatzen ari zela. Errepidean izan balitz, “eragozpenak errepidean” entzungo genuke; ondoren, baxu antzean, “kamioilari bat hil da istripuan”. Gipuzkoa aldean trena hartzea... [+]
Ez naiz oso konspirazio zalea. Eta are gutxiago naiz konspirazio zaleen zalea. Baina badago bat, hasieran sinesgogor harrapatu baninduen ere, luze gabe konbentzitu egingo nauena azkenean. Ikusiko zenuten zuen sare sozial gogokoenean bueltaka: Mercadona... [+]
Etxea euskal ohitura zaharretan hildakoen eta bizirik zeudenen espazioa zen. Hilda jaiotzen ziren umeak edo bataiatu aurretik hildakoak kanpoko horma baten ondoan lurperatzen ziren, teilatuaren babesean. Abizenak ere etxe bati lotuta zeuden, etxeak ematen zion izena bertan bizi... [+]
Imajinatu kiroldegiko igerileku bat, sei kortxo ilarekin. Lerro horietako baten aurrean zutunik zaude. Lehenengo kalean adineko bi andre-gizon ikusten dituzu, beraien taularekin astiro-astiro igeri egiten. Bigarren kalean, aldiz, bi neska gazte dabiltza bata bestea baino estilo... [+]
Trumpen muga zergen inguruko neurri ero bezain erratikoek ekarri dute Europako Batasuneko herrialde ugarik sektore eta enpresa kaltetuentzat dirulaguntzak bideratzea. Esate baterako, muga zergen gerrak kaltetutako enpresen aldeko14 mila milioi euroko plana onartu berri du... [+]
Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]
Energia eta telekomunikazio burujabe eta iraunkorraren aldeko manifestu kolektiboa.
Ustekabean edo... urte hasiera honetan bi mila milioitik gorako irabaziak izan omen ditu Iberdrolak, baina ez omen dago txapliguak, altxafuegoak, etxaferuak... edo dena delakoak zeruetara botatzeko egoeran, izan ere, iaz aldi berean baino %27 gutxiago irabazi omen du. Atalen... [+]
Hezkuntzari buruzko eztabaidan, gutako batzuk erabiltzen ari garen neologismoa (uste dut horrela deitu ahal diogula) da pedagogismoa, agian azalpenik behar duena. Asmoa da pedagogiari aukera bat ematea, bi gauzak bereizita. Zientifizismoa eta zientziaren arteko bereizketan... [+]
Politikan, gizartean eragiteko nahiaren eta identitate zeinuetan sakontzearen arteko tentsioa ekidinezina da. Zabaltzearen eta norberaren ezaugarriak indartzearen arteko hartu-emana politikaren adierazle baita. Bi arloak lortu nahi izaten dira, eta elkarren artean elikatzen... [+]