Ustez Espainiako Estatu osoan etxe kaleratzeak etenda zeuden epe-tartean, gora egin dute eremu horretako etxe kaleratzeek; 2021ko lehen hiruhilabetekoan, %13 igo da etxe kaleratze kopurua. Gorakada horrek izan du isla Hego Euskal Herrian, urtarriletik martxora artean Nafarroan %47,8ko igoera izan baitu etxe kaleratze kopuruak. EAEn ez da igoerarik jazo, etxe kaleratze kopuru esanguratsua gauzatu den arren. Alarma-egoeraren harira jarritako neurriak iraungitzen direnerako, etxe kaleratze oldea espero da.
Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak astelehenean egin zuen publiko 2021eko lehen hiru hilabeteko datuak jasotzen dituen Efectos de la Crisis en los organos judiciales (Krisiak organo judizialetan izandako eraginaren datuak) txostena. Bertan ageri diren datuek etxebizitza alorrean lan egiten duten hainbat kolektibok eta eragilek azken hilabeteetan seinalatutakoa utzi dute agerian: alarma-egoeraren aurrean Espainiako Gobernuak etxebizitza alorrera bideratutako neurriak ez direla ari eraginkorrak izaten etxebizitza problematikari aterabidea emateari dagokionez. Datuek beren kabuz hitz egiten dute: aurtengo lehen hiru hilabetean, ustez etxe kaleratze prozedurak etenda zeudenean, estatu mailan %13 igo dira etxe kaleratzeak. Datuak gurera ekarrita, igoera horrek isla izan du Nafarroan, etxe kaleratzeen %47,8ko igoera erregistratu baitu; iaz 46 etxe kaleratze gauzatu ziren epe-tarte berean, 68 zenbatu dira aurten. EAEn ez da igoerarik jazo, baina iazko lehen hiru hilabetekoaren ondoan, ez dira askoz etxe kaleratze gutxiago kontabilizatu: 213 etxe kaleratze zenbatu dira urtarriletik martxora, iaz baino 20 gutxiago.
Alarma-egoerari erantzun asmoz, neurri sorta bideratu zuen etxebizitza alorrera Espainiako Gobernuak, eta etxe kaleratzeak behin behinean bertan behera uzteko aukera jasotzen zen bertan, maizterrek zaurgarritasun egoera frogatuz gero. Datuek bistan utzi dutenez –eta gaur artean hainbatek seinalatutakoari segi– zaurgarritasun egoera frogatzeko kriterioak ez dira betegarriak etxe kaleratzeko arriskuan dagoen askorentzat. Horren adierazle, Bilboko Alde Zaharreko AZET Etxebizitza Sindikatuak maiatzean jakinarazi zuen hilabete horretan hiru etxe kaleratze aginduri aurre egin beharrean aurkitzen zela. Egoeraren berri ematerakoan, ondokoa azpimarratu zuten: “Kaleratzeen kontrako dekretuarekin eskaini zizkiguten apurrak bukatu dira”.
? MAIATZEKO KALERATZE DATAK!
Pobreon kontrako gerra martxan da eta kaleratzeen kontrako dekretuarekin eskaini zizkiguten apurrak bukatu dira.
Etxegabetze uholdea heltzear dago, baina aurrean eta antolatuta izango gaituzte!
HARI hontan datozen kaleratzeen Info eta deialdiak? pic.twitter.com/kUa3VE3jJM
— AZET Etxebizitza Sindikatua (@AzTaldea) May 3, 2021
Oraindik alarma-egoerari dagozkion neurriak indarrean egonik urteko lehen hilabeteetan erregistratutako etxe kaleratzeek goraka egin dutela jakinda, igoerak zein bilakaera izango duen ikusteke dagoen honetan, datuek goranzko joera posibleaz ohartarazten dute. El País egunkariak martxoan jakinarazi zuenez, behin alarma-egoerarekin indarrean jarritako neurriak iraungita, 30.000 eta 40.000 etxe kaleratze artean espero dira Espainiako Estatuan.
Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak emandako azken datuak eskuan, Stop Kaleratzeak Euskadi plataformak detaile batez ohartarazi du: hipotekak ezin ordainduagatik burutzen den etxe kaleratze kopurua goraka ari da. "2020ko laugarren hiru hilekoan Euskadiko epaitegietan aurkeztutako hipoteka-exekuzioak %42,5 hazi ziren, baina joera mantendu egin da, 2021eko lehen hiru hilekoan %34,6 igo baitira", seinalatu dute. Plataformaren arabera, igoera horrek lotura du 2019ko otsailean indarrean jarritako higiezinen kredituaren lege berriarekin, hipoteka-kontratuen epemuga aurreratuaren klausula "zuritu" zuelako. "Klausula horrek aukera ematen zuen mailegu osoa erreklamatzeko hipoteka-kuota bat ordaintzeari utziz gero eta auzitegiek abusuzkoa eta deuseza deklaratu zuten. Orain, bankuak burofaxa bidaltzen ari dira mailegu osoa eskatzeko, baina ez epemuga aurreratuaren klausulan oinarrituta, baizik eta hipoteka-lege berrian oinarrituta", azaldu du plataformak.
Kontzientzia-eragozpena aurkezteko aukera legala daukate poliziek, eta horretarako babes "sindikala" duten arren, bakar batek ere ez du eskubide hori baliatu hamarkada batean baino gehiagoan.
AZET Etxebizitza Sindikatuak salatu du Poliziak 8:00etatik hartu duela etxegabetu duten etxeko ataria. Auzokide ugari gerturatu badira ere etxegabetzea gelditzen saiatzera, Polizia etxebizitzara sartu da eta balkoira kateatu diren bi auzokideak askatu ditu. 9:30ak aldera heldu... [+]
Trintxerpeko (Gipuzkoa) Herrera kaleko 'Escalerillas' eraikinean 60 urte baino gehiago bizitzen daramaten bost familia etxegabetu nahi dituzte Pasaiako Portuko Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, merkantziak portutik mugitzeko trenbide bat eraikitzeko. Astelehenean... [+]
Goizean goiz bildu dira ostiralean (ekainak 27) AZET Etxebizitza Sindikatuko kideak eta Alde Zaharreko auzokideak etxegabetzearen aurrean deitutako auzo erantzunera. Bi ordu baino gutxiagoan adin txikiko seme-alabak dituen familia bat etxegabetu dute Bidebarrieta kalean... [+]
Ostiral arratsaldean (ekainak 27) egindako agerraldian, Etxebizitza sindikatuak elkartasuna adierazi die etxegabetuko dituzten zortzi errefuxiatu familiei, tartean adin txikikoak daude, eta haien egoera salatu du.
Duela urtebetetik duen aldi baterako harrera proiektua eten diote familia bati, eta bestea joan den astean etxegabetu zuten, inolako jakinarazpenik jaso gabe. Auzoan Bizi etxebizitza sareak agerraldia egin du ostegunean Txagoko Komunitate Sarearekin eta Federico Baraibar... [+]
Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.
Desokupacyl desokupazio taldeak bideo bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan, Luis Nuñez Mané burua eta beste hiru kide Donostian zeudela esanez. Bideoa, Kontxan grabatuta dago, eta “okupatutako” etxeak erostera bultzatzen du bertan Manék:... [+]
Iruñeko Alde Zaharrean, San Lorenzo kalean, pasa den astean bertan behera utzi zuen etxegabetzea Espainiako Poliziak, hura galaraztera bertaratu baitziren ehun bat herritar. Asteazken honetan, lehen orduan, Polizia eta Iruñeko Udaleko gizarte zerbitzuak heldu dira... [+]
Poliziak kalea moztu du goizean, eta lagun ugari gerturatu dira Bilboko Zurbaranbarri auzora etxea defendatzera. Indarrez sartu da Ertzaintza, eta azkenean gauzatu dute etxegabetzea. Mobilizazioa deitu dute 19:00etarako.
San Lorenzo kalean 57 urteko emakume bat –Ana Belen– etxegabetzeko agindua zegoen asteazken goizerako. Hori eragozteko, etxearen atarian 07:30etik aurrera bilkura deituta zuen Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Azkenean ez da etxegabetzea gauzatu.
10:00etan etxegabetzea gauzatzeko agindua zuen Poliziak, baina lehenago bertaratu dira sei patruila emakumearen etxera eta inguruko kale guztiak moztu dituzte. Haritu Elkarlaguntzako Sareak eginiko deiari erantzunez, dozenaka lagun elkartu dira etxearen aurrean etxegabetzea... [+]
Maiatzak 8an abiatu eta ekainaren 3ra arte luzatuko da epaiketa. Guztira 35 espetxe urteko eta 200.000 euroko zigorra eskatu ditu fiskalak auzipetuentzako.
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]
Azora putre funts alokairua igo eta mantentze lanak alde batera utzi ditu, Isaac Lagos eta bere familia etxebizitza uztera behartuz. Kaleratzearen aldeko epai bat jaso berri du maizterrak.