250 eragile eta pertsona ezagunek OkupaTU Gasteiz Eguna babestu eta Udalaren "zentsura" salatu dute

  • Fermin Muguruza, Gorka Aginagalde, Irantzu Lekue, Bernardo Atxaga, Toti Martinez de Lezea, Juanito Oiarzabal, Blanca Urgell eta Green Valley dira, batzuk aipatzearren, datorren urriaren 6an egingo duten OkupaTU Gasteiz Eguna babestu duten pertsona ezagunetako batzuk. Jendea gonbidatu dute egunean parte hartzera eta Hala Bedik, Gasteizko Gaztetxeak, Auzolana Pilotalekuak eta Errekaleorrek eskainitako agertokia eskertzeaz gain, Udalaren debekua "zentsura" gisa definitu dute.


2018ko irailaren 25an - 09:49

Albistea joan den astean zabaldu zen: Gasteizko Udalak ez du baimendu OkupaTU Gasteiz Eguna. Egun batzuk beranduago, dinamikan parte hartzen ari diren kideek prentsaurrekoa eskaini zuten Udalarekin izandako negoziazioak azaltzeko, debekua zentsura gisa interpretatuz eta iragarriz, datorren urriaren 6an, baietz, izango dela OkupaTU Gasteiz Egunik.

Asteartean, 250 kolektibo eta pertsona ezagunek dinamikari babesa adierazi diotela jakinarazi dute, baita hau osatzen duten kolektiboei ere, espazio publikoaren balioa mahai gainean jarriz eta jendea animatuz urriaren 6an Gasteiza joatera. Antolatzaileek iragarri dute eguna aurrera aterako dutela eta goizean mobilizazioa egingo dutela.

Hemen komunikatu osoa irakurgai:

Manifestu hau babesten dugun norbanakook, kolektibook edo taldeok arduraz ikusten dugu Gasteizko Udalak gure hiriko lau eragile ezberdinekin hartutako jarrera eta urriaren 6an ospatuko den OkupaTU Gasteiz Egunak jasandako zentsura. Hori dela eta, hurrengo sei puntuak eman nahi ditugu jakitera:

● Horrelako jai ekimen bat legez kanpo uztea (batez ere izena argudiatuta) zentsuratzat jotzen dugu.

● Alfonso Alonsorekin Gaztetxe Eguna ospatu zen 2005ean; Patxi Lazcozekin Piztu Gasteiz Eguna 2008an; Gora Gasteiz Eguna Javier Marotorekin 2015ean… Urriaren 6rako planteatzen duten antzeko egitaraua izan dute egun hauek, baina ez dituzte inondik inora ere debekatu. Ez dugu ulertzen aurtengo urteurrena debekatzeko arrazoia.

● Gasteiz hiri aberatsa da: kulturalki, artistikoki, musikalki… urriaren 6ko egitaraua horretara bideratuta zegoen, alegia, hiria kolorez margotzera musika, artea eta kultura orokorrean izanik lagun.

● Espazio publikoa ezin da soilik milaka euroko diru laguntzak jasotzen dituzten ekimenetara bideratu. Gu ere “behetik”, kaletik, hasi garen artistak, musikariak, idazleak, kirolariak… gara. Printzipal Antzokian aritzeko, Fuerosen jotzeko edo liburu bat aurkezteko, horrelako espazioak behar-beharrezkaok ikusten ditugu.

● Zentzu honetan, OkupaTU Gasteiz dinamika osatzen duten eragileek eskaintzen diguten “eszenatokia” eskertu besterik ezin dugu egin: uhinak gure ekimenen berri emateko, oholtza gure ikuskizunak egiteko, frontoia kirola nahibeste praktikatzeko eta auzoa gure proiektuak martxan jartzeko.

● Urriaren 6an Hala Bedik, Gaztetxeak, Auzolanak eta Errekaleorrek ospatuko duten urteurren festan parte hartzeko gonbitea luzatzen dugu, jai giroa nagusi izango den egunean.

Sinatzaileen zerrenda osoa:

  1. 121 KREW (Musika taldea)
  2. AEK Gasteiz
  3. Ainara Murguia (Aktorea)
  4. Aitor Kanaki (‘DJ Kanaki’)
  5. Akabera (Musika taldea)
  6. Akelarre Txaranga
  7. Alde Zaharreko Gaztetxea (Donostia)
  8. Alison Keable (Abeslaria)
  9. Aluak (Distribuidora sónica)
  10. Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Taldea Gasteiz
  11. Anari (Musika taldea)
  12. Anari Alberdi (Musikaria)
  13. Ander Lipus (Aktorea)
  14. Ander Mujika (Musikaria)
  15. Andere Arriolabengoa (Bertsolaria)
  16. Andoni Olariaga (Filosofoa eta Iratzar Fundazioko kidea)
  17. Ane Agirre (Kazetaria)
  18. Ane Gebara (Ipuin Kontalaria)
  19. Ane Guria (Rap abeslaria)
  20. Ane Zabala (Kazetaria eta aktorea)
  21. Antxo Ta Pantxa (Pailazoak)
  22. Arabako Emakumeen Asanblada
  23. Armando Almoroto (DJ)
  24. Astindu Gasteiz
  25. Bernardo Atxaga (Idazlea)
  26. Bidelapurrak (Musika taldea)
  27. Blanca Urgell (EHU-UPVko irakaslea)
  28. Bi Zaldi (Musika taldea)
  29. Bingen Mendizabal (Musikaria)
  30. Boot Boys
  31. Brah Brah Kolektiboa (Baiona)
  32. Carne De Subsidio (Musika Taldea)
  33. CDR Gasteiz
  34. D-TOX Distorsión Tóxica (Musika taldea)
  35. David Tavares (Artista plástico)
  36. Dead Sequoia (Musika taldea)
  37. Dj Loro (DJ)
  38. Doctor Sax (Musika taldea)
  39. Dorleta Mtz. De Aramaiona Apodaka (Periodista, editora y DJ)
  40. Ectoplasmas (Musika taldea)
  41. Editorial Rat Industries
  42. Eduardo Urra, Art Gallery
  43. Einar Galilea (Futbolaria; Deportivo Alaves eta ‘NK Rudeš’ futbol taldeak)
  44. El Arrabal (Abeslaria)
  45. ELA Sindikatua
  46. Elkarr Kolektiboa (DJ)
  47. Endika Lahaine (Sortzailea)
  48. Entropia (Musika taldea)
  49. Erantzun (Musika taldea)
  50. Ernai Gasteiz
  51. Ernesto García Uriarte (Musikaria, ‘The Allnighter’, DJ)
  52. Ernesto Javier Navarro Aldaiturriaga (DJ, programatzailea, produktorea)
  53. Erraia Diskoak
  54. Estricalla (Musika taldea)
  55. Etxegorri Auzo Elkartea
  56. Etxerat Elkartea
  57. Exuvia (Musika taldea)
  58. Fat Fish (Rap abeslaria, ‘Indarrap’)
  59. Fears Away (Musika taldea)
  60. Felix Lekuoma Alútiz (‘Quemando Ruedas’ taldea)
  61. Feos Pero Majos (Musika taldea)
  62. Fer ‘Apoa’ (Abeslaria)
  63. Fermin Muguruza (Musikaria)
  64. Galder Perez (Kazetaria eta antzerkigilea)
  65. Garazi Arrula (Idazlea eta itzultzailea)
  66. Garraxika (Musika taldea)
  67. Gasteiz Hardcore Crew
  68. Gasteizko Askapena
  69. Gasteizko Bilgune Feminista
  70. Gasteizko Txosnak
  71. Gasteizkoak Kolektiboa
  72. GES Gazte Emantzipaziorako Sarea
  73. Glaukoma (Musika taldea)
  74. Goizane Landabaso (Kazetaria eta idazlea)
  75. Gorka Aginagalde (Aktorea)
  76. Gorka Etxebarria (Musikaria)
  77. Gorka Gonzalez (Pilotaria)
  78. Gorka Suaia (Musikaria)
  79. Green Valley (Musika taldea)
  80. Hiena (Musika taldea)
  81. Home (Musika taldea)
  82. Humilitate (Musika taldea)
  83. Iban Moraza (Pilotaria)
  84. Iban Zaldua (Idazlea ea EHU-UPV irakaslea)
  85. Ikasle Abertzalak Gasteiz
  86. Iker Gereta (Arabako Pilota Federazioko presidentea)
  87. Iker Saracibar Zubia (Musikaria, ‘Los Misterios’ taldea)
  88. Iker Urtiaga (Aktorea)
  89. Iñaki Artola (Pilotaria)
  90. Iñaki García Uriarte (Musikaria, ‘The Allnighters’)
  91. Iñaki Larrañaga (Kazetaria)
  92. Iñaki Madrazo (Pilotaria)
  93. Iñaki Marquínez, Cubo (Diseñador gráfico y DJ)
  94. Iñaki Ortiz de Villalba (Musikaria, ‘Betagarri’)
  95. Iñaki Saldias Solís (Musikaria, ‘Los Misterios’ taldea)
  96. Iñaki Urbizu Azáceta, Pela (Musikaria, ‘Marky Ramone’, ‘Sumision City Blues’ eta ‘Piztupunk’ taldeak)
  97. Iñaki Viñaspre (Bertsolaria)
  98. Iñigo Perez Picazo (Zinemagilea)
  99. Iosu Izagirre (Abeslaria)
  100. Iñaki Landa (Celedón)
  101. Iñaki Larrimbe (Artista)
  102. Irantzu Lekue (Artista)
  103. Iratxe Goikoetxea Pérez (Argazkilaria)
  104. Irola Irratia (Irrati librea)
  105. Izar Mendiguren (Bertsolaria)
  106. Izaskun Urkijo Alijo (Arte zuzendaria)
  107. Jam Pak in Purple (Musika taldea)
  108. Jare Dantza Taldea
  109. Jon Basaguren (Musikaria)
  110. Joni Moreno (The Soulbraker Company)
  111. Jose Luis Blanco Rodriguez (DJ eta ‘El Sonotone’)
  112. José Manuel Rodríguez Juradó, Bilba (DJ)
  113. Joseba Baleztena (Musikaria, ‘Joseba B. Lenoir’)
  114. Joseba Irazoki (Musikaria)
  115. Josu Bergara (Musikaria)
  116. Josu Garitaonandia (DJ)
  117. Josu Ramos (Pilotaria)
  118. Joxean Sagastizabal (Idazlea)
  119. Joxemi Zumalabe Fundazioa
  120. Juan Ibarrondo (Idazlea)
  121. Juan Uriarte Gonzalo-Bilbao (Hell Dorado Kultur Elkartea)
  122. Juanito Oiarzabal (Alpinista)
  123. Judimendiko Gazte Asanblada
  124. Karrocerias Betoño
  125. Katixa Agirre (Idazlea)
  126. Kattuenea Ekintzak (Irudi Sortzaileak)
  127. Koban (Musika taldea)
  128. Komite Internazionalistak
  129. Konpost (Musika taldea)
  130. La Basu (Rap abeslaria)
  131. La Reverso (Musika taldea)
  132. LAB Sindikatua Gasteiz
  133. Laudioko Gune Askea
  134. Leo El Charrua (Abeslaria)
  135. Libe García de Kortazar (Musikaria)
  136. Linterna de Diógenes (Irrati kolektiboa)
  137. Lona (DJ)
  138. Lorea Burzako, Mindre Folklore (DJ)
  139. Los Nitxos (Musika taldea)
  140. Lumagorri HAT
  141. Lurburu Kolektiboa
  142. Maisha MC (Musikaria)
  143. Manex Agirre (Bertsolaria)
  144. Manu Lopez Gaxeni (Idazlea)
  145. Marina (Baratza)
  146. Markes Iraizoz (Rap abeslaria)
  147. Martin Gil (Musikaria, ‘Los Rottens’)
  148. Martin Ttipia Kultur Elkartea
  149. Martxoak 3 Elkartea
  150. Mikel de Quintana Moraza (Musikaria ‘The Dealers’)
  151. Mikel Isasmendi (Pilotaria)
  152. Mikel Izaga (Idazlea)
  153. Mikel Losada (Aktorea)
  154. Mikel Urkijo Juaristi (Musikaria, ‘Free Tangas’)
  155. Miren Narbaiza (Musikaria)
  156. Monstrenka Kolektiboa (Antzerki taldea)
  157. Montauk (musika taldea)
  158. Motto (Musika taldea)
  159. Mr. Pongo Band (Musika taldea)
  160. Natxo Rodríguez Arkaute (Artista eta UPV-EHU irakaslea)
  161. Nead (DJ)
  162. Negeak (Eragile Feminista)
  163. Nerea Lekuona (Artista)
  164. Nerea Mauleon (artista)
  165. Nizuti Tazuneri (Musika taldea)
  166. No Regret (Musika taldea)
  167. Occhi di Farfalla (Musika taldea)
  168. Ongi Etorri Errefuxiatuak Araba
  169. Onki Xin OX (Musika taldea)
  170. Oihana Alberdi Elorriaga (Kontzertu antolatzailea/irakaslea)
  171. Oihane Perea (Bertsolaria)
  172. Olarizuko Gazte Asanblada
  173. Orbain Kultur Elkartea
  174. Oskar Bañuelos (Guionista, ‘Vitoría, 3 de Marzo’ ls película)
  175. Pablo Díaz Medina, Pablo Stoned (DJ)
  176. Patrol Destroyers (Musika taldea)
  177. Patxi Lopez de Lacalle (Pilotaria)
  178. Paula Amilburu (Bertsolaria)
  179. Petti (Musikaria)
  180. Pedro Espinosa (Fundador de ‘Potato’)
  181. Pez Limbo (Antzerki taldea)
  182. Physis Versus Nomos
  183. Pirritx, Porrotx eta Marimotots (Pailazoak)
  184. Piztupunk (Musika Taldea)
  185. Punkaraokea (Musika taldea)
  186. Putzuzulo Amets Fabrika (Zarautz)
  187. Raperos de Emaus (Rap taldea)
  188. Rayco Sanchz (‘Rebel football’)
  189. Red Iron Squad (Musika taldea)
  190. Rikardo Arregi Diaz de Heredia (Idazlea)
  191. Roberto Moso (Kazetaria eta musikaria)
  192. Roto (Musika taldea)
  193. Ruben Sanchez (Bertsolaria)
  194. Salhaketa Araba
  195. Santin (Aktorea)
  196. Santo Domingo Bizirik!
  197. Sara Berasaluce
  198. SETEM Hego Haizea
  199. Siberians (Musika taldea)
  200. Sideburn Society (DJ)
  201. Siroka (Musika taldea)
  202. Skakeitan (Musika taldea)
  203. Sortu Gasteiz
  204. STEILAS sindikatua
  205. Sudurkeriak Sorkuntza Taldea (Pailazoak)
  206. SUMendi Gazte Espazioa
  207. Sumisión City Blues (Musika Taldea)
  208. Tara (Musika taldea)
  209. Tatxets (Musika taldea)
  210. Taupaka Elkartea
  211. Tinko (Musika taldea)
  212. Tiriki & Traun DJs
  213. Tito (Rap abeslaria, ‘Indarrap’)
  214. Toti Martinez de Lezea (Idazlea)
  215. Trikoma (Musika taldea)
  216. Trikuharri Gazte Asanblada
  217. Ttek! Elektrotxaranga
  218. Txagoko Jaiak
  219. Txarraska Gaztetxea (Basauri)
  220. Txema Ramirez de la Piscina (EHU-UPV irakaslea eta kazetaria)
  221. Txemak (Musika taldea)
  222. Txerra Bolinaga (Musiakria, ‘Konpost’, ‘PiztuPunk’)
  223. Txiki (Aktorea)
  224. Txirrita Neska eta Blusen Kuadrila
  225. Txubio Fernández de Jauregi (Aktorea)
  226. Txus (‘Doctor Sax’ ‘Arenna’)
  227. Unai López de Armentia (Antzerkigilea)
  228. Unidad Alavesa (Musika taldea)
  229. Uraitz Soubies (Argazkilaria)
  230. Unax Ugalde (Aktorea)
  231. Vendetta (Musika taldea)
  232. Viva Bazooka (Musika taldea)
  233. Vivor V (Musika taldea)
  234. What A Band (Musika taldea)
  235. Xalba Ramirez (‘Koban’ musika taldea)
  236. Xatiro (Rap abeslaria)
  237. Yahaira Malavè Peñacoba (Música, promotora y DJ)
  238. Xabi Iribarren (Pilotaria)
  239. Xabier Montoia (Musikaria eta idazlea)
  240. Xabier Nafarrate (Pilotaria)
  241. Willis Drummond (Musika taldea)
  242. Zapateneo Kultur Elkarte
  243. Zazkel (Musika taldea)
  244. Zein da Zein? (Musika taldea)
  245. Ziklone (Musika taldea)
  246. Zizta Euskara Taldea

Gaur egun, atxikimenduen zerrenda irekita dago. Bat egiteko okupatugasteiz@gmail.com helbidera idatzi.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


2024-01-19 | Gedar
Euskal Herrian izan den apostasia kolektiborik handiena ari dira egiten Zestoako Gaztetxearen alde

Gipuzkoan, 700 apostasia eskaera baino gehiago lortu dituzte Zestoako Gazte Asanbladak eta Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak. Bihar protesta bat egingo dute Donostiako Artzain Ona katedralean, aurrera baitoa Gaztetxearen kontrako prozedura: hilaren 24an... [+]


2023-12-18 | Garazi Zabaleta
Otxantegi Herri Lurrak
Lurra negozioa egiteko ala elikadura eta bizitza duinerako?

Lurrak espekulaziorako eta dirua egiteko helburu bakarrarekin darabiltzaten jabeak badira Euskal Herriko hamaika txokotan; horren adibide nagusi izan dira azken urteotan Arbonako, Senpereko eta Kanboko esperientziak. Baina Hego Euskal Herrian ere badira antzeko kasuak; Uribe... [+]


Donostialdeko okupazio bulegoak hamargarren urteurrena ospatuko du

Donostialdeko okupazio bulegoak hamar urte beteko dituela eta, urteurren festa antolatu du astebururako. Ostiralean mahai ingurua egingo dute Parte Zaharreko Birunda gune autogestionatu berrian, Etxebizitzaren defentsan, antolakuntza esperientziak ezagutzeko. Bertan izango dira... [+]


Errekaleorren 10. urteurreneko ekintzetan jasandako polizia jazarpena salatu dute

Errekaleor Bizirik auzoaren hamargarren urteurrena ari da ospatzen. Adierazi dutenez, 24 orduan lau identifikazio eta hiru isun jasan dituzte. Isunak mozal legea aplikatuta jarri dizkiete.


Eguneraketa berriak daude