20. Korrikaren amaiera: "Kolosala izan da"

  • Martxoaren 30ean hasi zen Korrikaren hogeigarren edizioa Otxandion, eta hamaika egun, 2.557 km, zazpi herrialde eta milaka korrikalariren ostean, Iruñera heldu zen atzo. Joseba Sarrionaindia idazlearen mezuarekin amaitutzat eman zen euskararen aldeko lasterketa.

Ane Eslava Serrano @eslavaane
2017ko apirilaren 10a

Goizeko bederatzietan sartu zen lekukoa Nafarroako hiriburuan eta hamabietan jendez lepo zegoen Sarasate Pasealekura iritsi zen, AEK-ko arduradunek eskuz esku zeramatzatela.

Han, hamaika egunez lekuko barruan joan den mezua nork idatzi duen aditzera eman zuten: Joseba Sarrionaindia. Oihuak eta txaloak entzun ziren bertaratutakoen artean. Hark irakurri zuen mezua, grabazio bitartez.

"Euskararen alde egitea normaltasunaren kontra egitea da oraindik", esan zuen Sarrionaindiak, "belaunaldiak daramatzagu behetik gora elkartzen eta ekiten, erresilientzia honetan, goitik behera ezartzen zaizkigun lasaigarri kulturalak eta traba politikoak gainditzeko". Horretarako motiboa dugula azaldu zuen: altxor bat, altxor unibertsala, agortzen ez dena eta dohainekoa, euskara. "Konturatzen al zara goizetan ohetik jeikitzean ezti tanta gozo bat bezala senti dezakezula zure ahoan?", amaitu zuen.

Mezua osorik eta Eitb-ren bideoa:

 

Sarrionaindiaren hitzen ondoren, larunbatean Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen Julio Sotok bertso bat kantantu zuen. Haren ostean AEK-ko arduradunek hartu zuten hitza. "Asteburu magikoa" izan dela esan zuen Xabier Gartziak, eta Nafarroaren aldaketa garaian jarri zuen fokua, esanez aldaketa hori izan zela atzoko garaipen nagusia. Amaitzeko, Korrikaren kanta abestu zuten zuzenean: Zirkorrika. Euskal Herria osotik bertaratutako lagunek bete zituzten Iruñeko kaleak egun osoan.

Bideoa (Eitb):

Astelehenean egingo du AEK-k Korrikaren balorazio ofiziala, baina dagoeneko iritzi batzuk zabaldu dituzte. Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile nagusiak esan du "ezin beteagoa, ezin biribilagoa eta ezin historikoagoa" izan dela, eta gaineratu du: "Kolosala izan da".

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Korrika  |  Iru˝ea

Korrika kanaletik interesatuko zaizu...
Olatu berria dator

Garesetik Gasteizera eramango gaitu 21. Korrikak 2019an, apirilaren 4an hasi eta 14ra bitartean. Honetarako Klika lema aukeratu du Korrikaren antolatzaile den AEK-k.


Ni ere bai (14. Korrika)
MULTIMEDIA - dokumentala

14. Korrikaren harira egindako dokumentala 2005ean, euskalduntze prozesuan izan diren hainbat lagunen testigantzak bilduz.


Ikusi noiz pasatzen den Korrika zure herritik

21.korrika edizioa apirilaren 4tik 14ra izango da, Garestik Gasteiza.


2019-01-09 | ARGIA
Korrikaren ibilbidea aurkeztu du AEK-k

21. Korrikaren ibilbidea ezagutarazi du asteazken honetan AEK-k. Edizio honetan, euskararen aldeko herri-lasterketa apirilaren 4an irtengo da Garestik eta, hamar egunez Euskal Herri osoan ibili ostean, Gasteizen amaituko da, hilaren 14an


2018-12-06 | Arrosa Sarea
Zer gertatu da Korrikako abestiarekin? Zergatik hainbeste zalaparta?

Korrikari erreparatu diogu, zehazki, aurtengo Korrikako abestiari. Joan den ostegunean aurkeztu zen, eta Euskal Herrian zalaparta handia sortu du.


2018-11-29 | ARGIA
Korrikaren abestiak uztartzen ditu rap, dancehall, hip-hop eta euskal tradizioko doinuak

Aurkeztu dute 21. KORRIKAren abestia Bilboko Bira kultur gunean: Klika KORRIKA 2019. Fermin Muguruza izan da abestiaren eta bideokliparen zuzendari artistikoa.


2018-11-16 | ARGIA
The most multitudinous movement in favour of Basque is on its way: 'Korrika'

Klika (‘Click’) is the slogan which has been chosen for this year's Korrika ('Run'), which is the 21st time it will be held. From April 4th to 14th it will go all around the Basque Country, starting at Gares and finishing at Gasteiz. The pro-Basque language run will pay tribute to Jose Luis "Txillardegi" Alvarez Enparantza for his contribution to Basque culture, activism and thought.


2018-11-07 | ARGIA
Klika, klika, klika, hemen dator Korrika

“Klika” leloa aukeratu du AEK-k aurtengo Korrikarako. 21. edizioa izango da eta apirilaren 4tik 14ra bitartean zeharkatuko du Euskal Herria, Garesen hasi eta Gasteizen bukatu. Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi” omenduko du euskararen aldeko lasterketak, kulturan, euskalgintzan eta pentsamenduaren alorrean egin zituen ekarpenengatik.


Katelin Al Lann. Korrikak liluraturiko bretoia
"Bretoiera ikasiz falta zitzaidan kate-begia errekuperatu dut"

“Euskal Herrian pasatako momentuek azkarki markatu dute. Bere izaeran arrastoak uzteraino: bretoiera ikasteko prozesuaren abiapuntua behin euskaldun batek luzatu galdera batean kokatzen du. Azken hamar urte hauetan Bretainian zehar burutzen dabiltzan Korrikaren sortzailea dugu. Redadeg izena jarri diote ekimenari, hots, korrika bretoieraz. Norberaz, hizkuntzaz eta hizkuntzaren aldeko borrokaz hitz egin digu”.


Okzitanieraren aldeko lasterketa ostiralean abiatuko da

KORRIKAk beste ahizpa bat dauka: okzitanieraren aldeko La Passem. Lasterketaldia heldu den ostiralean, maiatzaren 25ean abiatuko da Bidaxunetik, 14:00etan. Iparraldeko AEK-k 10.km egingo du, 15:00ak aldera. Bertan, irakasle eta ikasleekin batera, Maider Heguy, Jakes Bortairu, Asier Amondo, Mertxe Mugika eta Bixente Claverie AEKideak ere izango dira. 400 bat kilometro egin ondoren, La Passem Paun bukatuko da, hilaren 27an.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude