Jon Torner
jontorner@argia.eus
Ezbairik gabe, Francoren heriotza izan zen 1975eko gertaerarik aipagarriena. Azaroaren 20an hil zen, eta orduan abiatu zen trantsizio politikoa. Euskaldunek kaleak hartu zituzten, euren aldarrikapenak lau haizetara zabaltzeko eta edozer onartzeko prest ez zeudela erakusteko. Nagore Irazustabarrenak ARGIA astekarian idatzi duen
"Nuklearrik? Ez... eta Konstituzioa ere ez" erreportajearen titularrak dioen bezala, Konstituzioari adibidez ezezkoa eman zion gizarteak. Baita energia nuklearrari ere. Artean, Guardia Zibilak bere horretan jarraitzen zuen. 1976ko maiatzean, euskal prentsaren historian lehen aldiz, Zeruko ARGIAk koloretako argazkiak publikatu zituen. Irudiok Amparo Arangoak guardia zibilen esku jasandako torturen ondorioak erakutsi zituzten. Eta 1979ko ekainean Gladys del Estal hil zuten Tuteran, zentral nuklearren aurkako protesta ekitaldi batean.
Txiki eta Otaegi

Franco joan, joan zen, baina agurtu baino lehen
Anjel Otaegi eta Juan Paredes Manot "Txiki" ETAkideak eta FRAPeko Jose Luis Sanchez Bravo, Ramon Garcia Sanz eta Humberto Baena Bravo fusilatzeko agindua eman zuen, 1975eko irailaren 27an. FRAP erakunde iraultzaileak PCE (marxista-leninista) alderdiarekin zuen lotura. Alderdi hori 1973an Santiago Carrilloren PCEk jasandako banaketatik sortu zen.
FRAP erakundeari eta 1975eko irailaren 27ari buruzko informazio gehiago:
-
Olariagak Txiki eta Otaegiren hilketaren ostean egindako marrazkia (Zeruko ARGIA; 1977ko urriak 2, 754. zenb.)
-
"Francoren azken izugarrikeria". 'La Vanguardia' egunkariak 2000ko irailaren 24an kaleratutako artikulu mamitsua.
-
Frente Revolucionario Antifascista y Patriota (FRAP) (Wikipedia)
-
Pegatina erakusketa birtuala
-
FRAP eta GRAPO Espainian (artehistoria.com)
"Españoles, Franco ha muerto". Bai, baina...

Carlos Arias Navarro Espainiako Gobernuko presidenteak telebistaz zabaldutako mezuak dantzan jarri zituen euskaldun ugariren bihotzak. Hainbeste urtez gure herria zigortu zuen
Generalísimoa 1975eko azaroaren 20an hil zen eta bi egun beranduago Juan Carlos Espainiako Errege izendatu zuten. 1976an, Adolfo Suarez gobernuburu zela, erreforma politikorako legea erreferendum bidez onartu eta alderdi politikoak legeztatu egin zituzten. Trantsizioa abian zen. Baina egoerak oso nahasirik jarraitu zuen gurean. 1976ko martxoaren 3an, adibidez, poliziak 5 langile hil eta dozenaka zauritu zituen Gasteizen; eta gertaera haren oihartzuna itzali gabe zegoenean, Zeruko ARGIAk argazki gogorrak (
1 -
2 -
3 -
4) publikatu zituen 1976ko maiatzaren 2ko zenbakian. Euskal prentsaren historian lehen aldiz, barruko orrialde batzuk ere kolorez inprimatuta zeuden. Koloreak bai, baina irudiotan iluntasuna zen nagusi. Anparo Arangoak guardia zibilen esku jasandako tortura basatien ondorioak erakutsi zituzten.
Informazio gehiago:
-
"Juan Carlos Errege" (Zeruko ARGIA; 1975eko azaroak 23, 664. zenb.)
-
"Maria Amparo Arangoa Satrustegui, zauritua" (Zeruko ARGIA; 1976ko martxoak 2, 686. zenb.). Argazkiak:
1 -
2 -
3 -
4
-
Himno nacional web gunean, hamaika audio artxiboren artean,
Arias Navarroren mezua entzun dezakezue. Nahi izanez gero, zuen telefono mugikorretarako "Cara al sol"
hit paradearen melodia ere deskargatu dezakezue.
-
"Franco: 25 urte geroago" (BBC telebista katearen erreportaje berezia)
- Francisco Franco Wikipedian:
gaztelaniaz eta
frantsesez.
-
Francisco Franco Fundazioa. Gune honetan zer nolako informazioa topatuko duzuen imajina dezakezue. Batzuetan badirudi ez direla hogeita hamar urte pasa...
Konstituzioa eta autonomi estatutua
1978an, hauteskunde orokorren ostean, konstituzio berria egin eta erreferendumez onartu zen Espainia mailan. Hego Euskal Herriak, ordea, ezezkoa eman zion, euskaldunen eskubideak ez zituelako behar bezala aintzat hartzen. 1979an, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako autonomia estatutua onartu zen. Boto-emaileen %53k eman zuten aldeko botoa. Herri Batasunak abstentzioa eskatu zuen.
-
Konstituzioa euskaraz
-
Autonomi Estatutua
-
Konstituzioaren eta Autonomia Estatutuaren bozketetako emaitzak
Eguzki antinuklearrak negar egin zuenekoa:

1970eko hamarkadaren amaiera aldean Iberduerok Hego Euskal Herriko kostan lau zentral nuklear jartzeko ahaleginetan jarraitzen zuen. Horren aurrean, mugimendu ekologistak indar handia hartu zuen eta protesta ekitaldi ugari antolatu zuen konpainia horren aurka. Mugimendu ekologistaren baitan, leku berezia du Gladys del Estal donostiarraren izenak. Zoritxarrez. 1979ko ekainaren 3an, zentral nuklearren aurkako protesta ekitaldi baketsua antolatu zuten Tuteran. Baketsua izanagatik, Jose Martin Salas guardia zibilak tiro egin eta Gladys del Estal akabatu zuen. 24 urteko gaztearen omenez, euskal herrietako kaleak argitu zituzten eguzki antinuklearretako askori irribarrea alderantziz jarri eta begietan malkoak marraztu zizkioten. Eta Lemoiz gelditu egin zuten.
-
Gladys gogoan web gunean informazio eta argazki ugari topatuko duzue.
-
"Bizirik behar genuen" (Gladys del Estalen lagunek idatzitako gutuna. Zeruko ARGIA; 1979ko ekainak 10, 833. zenb.)