1936ko kolpeko erailak oroitarazteko plakei eraso egin diete

  • Nafarroako Fusilatuen Familien elkarteak susmoak dauzka, eta, horregatik, kendu ahal izan dituen pertsonari buelta diezaizkion eskatu du. Ostiralean, 36an hildako 11 pertsona oroitzeko plakak jarri zituzten eta horietatik hiru desagertu dira.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko apirilaren 03an - 08:49
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hemen bizi zen Ildefonso Zalabardo Lopez, Valcalderan eraila, 1936ko abuztuaren 23an. Hori dio Iruñeko San Nicolas kaleko bigarren zenbakiko lurretik erauzi duten plakak. Kale berean zeuden Geronimo Julian Ruiz Lara eta Cesar Burguete oroitzekoak, eta denak kendu dituzte. Gertatutako salatu du Nafarroako Fusilatuen Familien elkarteak, eta esan, "susmoak" dauzkala. Oroigarriak kendu dituen horri dei egin diote, bueltatu ditzan, eta, bestela, argi utzi dute salaketa jarriko dutela. 

Ostiralean, 1936ko kolpeak eraildako 11 lagunen omenezko xaflak jarri zituen lurrean, eta, hain justu, horietako hiru dira desagertu direnak. Elkartetik esan dutenez, "ongi itsatsita" geratu ziren eta mailua eta zintzelarekin baino ezin dira kendu. 

Alemaniatik ekarritako eredua

Stolpersteine proiektua Gunter Demnig artista alemaniarrak sortu zuen, faxistek eraildakoak omentzeko. Helburua: jendeak dirdira egiten zuen zerbait lurrean ikustean makurtzea eta keinu hori eraildakoak omentzeko unea izan dadin.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Eguneraketa berriak daude