1813ko Donostiako sarraskiaren kronika Twitter bidez

  • 1813an tropa angloportugaldarrek Donostia erre eta suntsitu zuteneko gertakariak ezagutarazteko egitasmoa jarri du martxan Euskomedia fundazioak. Twitter sare soziala erabili dute horretarako.


2013ko uztailaren 10ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Donostia erasoa, 1813ko abutuaren 31, W. Heath (Irudia:donostia.org) Donostia erasoa, 1813ko abutuaren 31, W. Heath (Irudia:donostia.org)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

200 txiotan, uztailaren 10ean hasi eta irailaren 8ra arte, duela 200 urte egun horietan jazotakoaren kronika osatuko dute: Welllingtonek armada aliatuaren burua hartu zuenetik, Zubietako batzarrak Donostia berreraikitzea erabaki zuen arte. Donostiako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jaso du proiektuak.

Euskaraz zein gazteleraz egingo dute kronika, @1813tik eta @1813tik_es Twitter kontuak erabiliz, hurrenez hurren. Euskomediaren Twitter eta Facebook kontuen bitartez ere egingo da kontakizunaren hedapena.

Fundazioak zabaldutako oharraren arabera, “zuzenean egingo balitz bezala” emango da 1813an gertatukoaren berri. Donostiako herritarren testigantzak ere jasoko dituzte, garaiko dokumentazioan oinarrituta, “oroimen historikoa sendotzeko”.

Hasi dira jada kontakizunarekin:

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donostia 1813
Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Donostia Sutan antzerki ekitaldia
MULTIMEDIA - ekitaldia

Donostia Sutan Elkarteak antolatuta 2021eko abuztuan Donostiako Trinitate plazan egindako antzerki emanaldia duzue honakoa, 1813an hirian gertatua kontatzen duena.


1813 Euskal Herria suntsitua
MULTIMEDIA - solasaldia

Eneko Bidegainen hitzaldia 2019ko abuztuan Donostia Sutan Elkarteak antolatuta. 1813an Euskal Herri osoan izandako gertakariak bildu ditu Bidegainek aurkezpen honetan.


Abuztuak 31
Historia ofiziala salatuz, 1813ko sarraskia gogoratu dute Donostian

Iritsi da berriz ere abuztuak 31. Donostiarrentzat data beltza. Egun horretan orain 202 urte, 1813an hiria suntsitu, 1.600 pertsona inguru hil, hiriko ia emakume guztiak bortxatu eta lapurreta erraldoia egin zuten espainiarren aliatu ziren armada ingeles eta portugesek.


Donostia berreraikitzen
1813ko abuztuaren 31ko biharamon luzea

Aliatuek Donostia suntsitu eta egun gutxira Zubietako bileran hiria berreraikitzea erabaki arren, hondamendiaren ondorioak hurrengo hilabeteetan eta urteetan nozitu ziren. Donostiarrek laguntzarik gabe, arpilatuta eta epidemiek jota ekin behar izan zioten hiria... [+]


Gerrek txikitutako hiriak, bat eginda

Gerrek Suntsitutako Hirien Topaketak” antolatu dituzte Donostian, hilaren 21ean. Bizikidetza eta bakea ardatz, etorkizuna izango dute hizpide bertaratutakoek.


2013-09-16
Donostia 1813 hitzaldi ibiltaria
MULTIMEDIA - solasaldia

2012ko abuztuaren 31an Josu Tellabidek emandako hitzaldi ibiltaria. Donostia sutan elkarteak antolatuta.


2013-09-05
Donostia 1813 herri antzerkia
MULTIMEDIA - ekitaldia

Donostiako suntsiketaren 200 urteurrena dela eta 150 lagunek antzeztu zuen lan hau Donostiako plaza Berrian. Gidoia Eneko Olasagastik egin zuen eta aktoreen artean Ramon Agirre eta Klara Badiola daude. Unai Gaztelumendi, Uxue Alberdi eta Beñat Gaztelumendi bertsotan... [+]


Historia ahanzturan gera ez dadin abuztuaren 31rako hainbat ekintza Donostian

1813ko Donostiaren suntsiketa oroitzeko egitarau zabala prestatu dute abuztuaren 30 eta 31rako. “Biktima guztien ezagutza” dute oinarri ekintzek sarraskiaren 200. urteurrenean, historian galduta ez geratzeko.


2013-08-14
Carlos IV

Espainiako erregea. Erresumaren ardura María Luisa de Parma andrearen eta Manuel Godoy balidoaren esku utzi zuen. 1808an, krisialdi politiko eta militarraren erdian, Fernando VII.a semearengan abdikatu zuen; baina Napoleon ados egon ez eta semea behartu zuen koroa... [+]


2013-08-14
Godoy

Carlos IV.aren balidoa. Bere jarduera profesional meteorikoa Carlos IV.a erregearen emaztearekin, Maria Luisa de Parmarekin, izandako erlazioarekin lotu da. Konbentzio Gerran Godoyk traizio bezala hartu zuen Donostia Moncey jeneral frantsesari errenditu izana. 1800an... [+]


2013-08-14
Rey

Brigadako jenerala eta Donostiako gobernari militarra 1813an. Espainian 1808an sartu zen, Kataluniako armadaren Estatu Nagusiko buru. 1813an Donostiako gobernari militar izendatu zuten. Ugartemendia eta Jauregi San Bartolome gainera iritsi zirenean, donostiarrei haien bila... [+]


2013-08-14
Castaños

Baileneko dukea, espainiar militar eta politikaria. Campo de Gibraltar-eko komandante jenerala zen 1808an, frantsesen inbasioa gertatu zelarik. Baileneko borrokan Duponten tropak azpiratu zituenez, behin-behinean frantsesak penintsulatik egotzi zituen; huraxe izan zen ordura... [+]


2013-08-14
Wellington

Donostiako aldirietatik zuzendu zituen hiriari eraso egin zioten tropak, nahiz eta, Iruñeko frontean egon ahal izateko, azken erasoaldia Thomas Grahamen esku utzi. Sarraskitik bizirik ateratakoei laguntza ukatu zien, eta ez zuen bere gain hartu bere tropek hiriaren sute... [+]


Eguneraketa berriak daude