175 ikastetxetan planto egin diote 3. mailako azterketari

  • Maiatzaren 27an bukatzen da Lehen Hezkuntzako 3. mailako azterketa polemikoaren emaitzak Eusko Jaurlaritzari jakinarazteko epea. Hezkuntza Plataformen Topaguneak jakinarazi duenez, 175 ikastetxetan planto egin diote probari eta elkarretaratzeak egiteko baliatuko dute azken eguna.


2016ko maiatzaren 26an - 11:55
Agurainen planto egin dute gaur: ikasgelak hutsik eta herriko plaza beteta (Ikoitz Arrese Otegi).

Hainbat ikastetxetan kontzentrazioak egiteaz gain, Hezkuntza Plataformen Topaguneak egoeraren bere irakurketa egiteko aprobetxatuko du maiatzaren 27a. "Azterketa inposatu hauei ezetz esateaz nekatuta gaude –diote– eta Euskal Herrian nahi eta behar dugun bestelako ebaluazio propioa aldarrikatuko dugu".

Gogoratuko duzuenez, ikastetxe bakoitzaren bizkar utzi du Jaurlaritzak ebaluazio diagnostikoa egiteko edo ez egiteko ardura eta horrek tentsioak sortu ditu ikastetxeetako zuzendari, irakasle eta gurasoen artean. Probaren inguruan mezu nahasiak eta informazio falta kritikatu du zenbaitek.

Ikastolen Elkartea eta Eskola Publikoko Gurasoen Elkartea, azterketen aurka

Azterketaren kontra agertu da EHIGE eskola publikoko gurasoen elkartea (Lehen Hezkuntzako 340 bat ikastetxe publiko daude EAEn). Ikastetxe bakoitzaren esku utzi du erabakia Ikastolen Elkarteak, "proba horren beharrezkotasunik" ez dutela ikusten adierazi ostean (LHko 55 bat ikastola daude EAEn). Kristau-eskolen kasuan, "printzipioz ez dugu probaren ez alde ez kontra egiten, ikastetxe bakoitzak erabaki dezala; gu beti legearekin gaude, legeak esaten duena konplitzearen alde" (EAEn 133 kristau-eskola ari dira Derrigorrezko Hezkuntzan).

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak azpimarratu du "ikasleek dituzten konpetentziak neurtzeko" azterketa dela. Steilas irakasleen sindikatuko kideei ordea, "susmagarri" zaie "LOMCEk eskatzen duen adin berberetan planteatzea" azterketa hauek. Hezkuntza Plataformen Topaguneak 10 arrazoi eman ditu probari uko egiteko, hala nola euren esanetan "testuingurua kontuan hartzen ez duten proba estandarizatuak" direla, "instrumentalak diren ikasgaiak soilik ebaluatzen" dituela, "ikastetxeak probak prestatu eta gainditzeko akademia bihurtzeko arrisku handia" dagoela, "ikastetxeen sailkapena" ahalbidetzen dela eta Hezkuntza Plataforman Topagunean ebaluazio jarraiaren eta ikastetxearen hobekuntza helburu duen barne-ebaluazioaren alde daudela.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Heziberri 2020
Hezkuntza Lege frustratua

2013an abiatu zuen Eusko Jaurlaritzak Heziberri 2020 plana, sarritan hauspotu duen erronka anbiziotsuarekin: EAErako hezkuntza lege berria sortzea. Baina iritsi da 2020a, eta ez dago legerik; are gehiago, Hezkuntza Sailak apenas aurkeztu duen zirriborro bat legebiltzarrean,... [+]


Buruhauste ugari, EAEko Hezkuntza Sailean

Hartzen dituen erabakiek eragileen kontsentsua dutela agertzea gustuko du Jaurlaritzak, baina Hezkuntza Sailak bi proiektu atzera bota behar izan ditu epe laburrean, jasotako kritikengatik: Herenegun programa eta eskola-jantokietarako proposamena. EAErako Hezkuntza Legeak ere... [+]


2018-02-28 | Hala Bedi
LOMCE eta Heziberrik "inposatutako" azterketa Arabako 27 ikastetxetan egin nahi dute

Luis Dorao, San Martin, Lukas Rei, Barandiaran, Umandi… Arabako 27 ikastetxe hauetatik 19 publikoetan egin nahi ditu frogak Eusko Jaurlaritzak martxoaren 5etik aurrera Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasgeletan. DBHn ere Pisa azterketa egitera deituko dituzte 4. mailako... [+]


Kanpo azterketen "negozioa" salatu eta baliorik ez dutela esan du Steilasek

Ebaluaketak "merkatu eta politika neoliberalen menpe" daudela kritikatu du sindikatuak eta proba "jarraitu eta hezigarrien" aldeko dokumentua aurkeztu du.


Eguneraketa berriak daude