1620ko ediktuaren bidez, bortxaz anexionatu zuten euskal estatuari gelditzen zitzaion azken zati subiranoa –Nafarroa Beherea– Frantziako erresuman.
Lostau Nafarroako Parlamentuko presidenteak, gutun bat idatzi zuen batzeaz kexatzeko. Frantziak euskal estatua bortxaz estekatu zuenetik laurehun urte beteko dira aurten. 1620ko urriaren 20an, Frantziako Kontseiluak bere ediktua inposatu zion Nafarroako Erresumari. Agindu hark Nafarroako lurralde subiranoa —Beherekoa— Frantziako Erresumari lotu zion.
Hara zer zuen izenpetu Luis XIII.ak: «Guk, guhauren autoritate subiranoaren manuz, bateratu egiten dizkiegu Nafarroako Herria eta haren koroa Frantziako gure koroari eta domeinuei, ezabatu gabe bertako foru, libertate eta zuzenak, zeintzuk atxikiko baititugu, egoerak ez baldin bagaitu haien ezabatzera behartzen, betiere. Orobat nahi eta manatzen dugu hemendik goitik Nafarroako Parlamentuko ordenantza, agiri eta prozedurak izan daitezela frantses lengoaiaz emanak».
Kasik mende bat lehenago, Espainiak Nafarroako Erresuma inbaditu eta okupatu egin zuen, eta, 1527az geroztik, Nafarroa Beherea zen subirano baratu zitzaion bakarra: «Albretarrek iparraldean estatua berrosatu zutenean, instituzioak Erdi Aroko berak ziren: alde batetik Gorteak, eta, bestalde, justizia erakunde berberak, nahiz pixka bat modernizatzen dituzten egoerara egokitzeko. Beraz, administrazio bera erreproduzitzen dute, Foru Orokorrean oinarrituz eta lege sistema berberarekin», azaldu du Roldan Jimeno zuzenbidearen historialariak. «1620ko data garrantzitsua da erabat, mende bat lehenago Espainiarekin gertatu zena gertatu zelako Frantziako Erresumarekin: Nafarroaren subiranotasunaren kentzea. Estatu nazioak sortzean, Nafarroak bere identitatearen funtsa galdu zuen: independentzia», gehitu du Jimenok.
Jean Louis Davant historialariak ere norabide berean hitz egin du: «1620an burua galdurik utzi zuten Nafarroa: Frantziari anexionatuz, estatu burujaberik gabe gelditu ziren orduan euskaldunak. Frantziaren kolonia bilakatu zen Nafarroa».
Buru berak bi koroa
Henrike III.a errege nafarra Frantziako IV.a bilakatu zelarik, monarka bera bazen ere, bi erresuma erregetzen zituen, «Erdi Aroan maiz egiten zen bezala»: bataren zein bertzearen subiranotasuna «auzitan jarri gabe», Jimenoren hitzetan.
Davantek bat egin du: «Erresumako errege-erregina legezkoek Nafarroa Beherean zuten agintzen. Parisetik, baina. Bi bonet zituen errege beraren pean».
Ordura arte Frantziako Erresuma eta Nafarroakoa manera desberdinean kudeatzen bazituen ere, Nafarroako erregea Frantziako ere bilakatu zelarik hasi ziren aldaketak. «Joan Albretekoarekin, erlijio gaiak salbu, gauzak ez dira gehiegi aldatu», xehatu du Jimenok.
Hala ere, azpimarratu du frantsesak hasiak zirela erresuma bat eta bakarra proiektatzen, eurena: 1607tik aurrera, bi administrazioen uztartzen saiatuko ziren etorkizuneko batasunari bide emateko: «1608an, Nafarroako Henrike III.ak eskatu zuen foru berri bat idazteko; neurri oso garrantzitsua izan zen hori, zeina Luis semeak onartu baitzuen; Erdi Aroko Nafarroako foruari konparatuz, Frantziaren eragin handiagoa daukana». Bi adibide eman ditu aldaketaren garrantziaren adierazgarri: alde batetik, Erdi Aroko paktismoa desagertu zen, hots, erregeak foruari zin egin beharra; eta, kinberrez, biak maila berean ezarri zituen. «Nafar sistema demokratikoa desagertu zen hala, monarkia absolutista bilakatzeko. Oinarri konstituzional nafarra lehertu zen», laburbildu du Jimenok. Bestalde, zin egite hori Nafarroako Erresuman zen egiten; alta, foru berriaren arabera, Paristik egin zezakeen erregeak.
Davantek oroitarazi du Henrike III.aren amak, Joana Albretekoak, erlijio katolikoa debekatu egin zuela, eliza erreformatua ezarriz. Baina Castillari jarraituz Loiolako Iñigoren jarrera nabarmena da 1521eko batailan irabazi eta konbertsio ondoren ere. Gaur egun Basilika aurreran duen estatuan hanka azpian zapaltzen duen Erreforma liburua du. Henrike III.ak «bakea berrezarri» zuen, baina, 1610ean hil ondoren, Luis XIII.a semeak —ama Maria Medicik bultzaturik— helburua zuen Biarnoko ondasun katoliko guziak arrabiltzeko. Haiek «anexionatu gabe zuzendu zitzakeen, baina frantses erregeek beti bazuten halako janiza bat inguruko entitateak irensteko». Hala, Biarno eta Nafarroa lotzearekin, helburu bikoitza zuen Frantziak: kalbinismoa ahultzea batetik, eta lege salikoa inposatzea bestetik, erran nahi baita, ordura arte Nafarroako foru orokorrak baimentzen zuena deuseztatzea: emakumeek erreinatzea.
Hala, 1608an idatzi eta 1611n indarrean ezarri zuten foru berritik lekora, nafar legediak frantses eragin handia jasan zuen, 1620ko ediktura arte. Jimenok azaldu du: «Ediktua erregearen inposaketa bat izan zen. Nafarroan ez zuten onartu, eta, hala ere, Nafarroa Beherea Frantziako koroan sartu zuten. 1611ko foru berria eta 1620ko ediktua katastrofikoak izan ziren nafar subiranotasunarentzat».
Erresistentzia zangopilatua
Nafarroako Erresumak 1789ko agorrilaren 4a arte iraun zuen, baina «garun heriotzan», kontatu du Davantek. Izan ere, subiranotasunaren galtzeak ahuldua utzi zuen 1620ko ediktuak, eta, besteak beste, Nafarroako Erresumak Donapaleun zeukan Justizia Tribunal Gorena Pauerat estraditatu zuten. «Nafar justiziak beregaintasuna galdu zuen horrela», erran du Davantek, handik aurrera «euskaraz aritzeko segurtamenik batere ukan gabe».
1611ko foru berri hartatik landa, nafar zuzenbideari indar guzia kendu zioten, betiere bertako instituzio nazionalen iritziaren kontra. Garai hartako erresistentziaren herexak zinez meheak badira ere, Nafarroako Parlamentuko presidentearen gutunak ezin argikiago erakusten du egon bazegoela erresistentziarik. 1617ko urtarrilaren 20ko gutuna «gutun arras gogorra da, zuzena; gaur egun eskuak buru gainera eramateko moduko esaldiak baliatu zituen Peir Lostauk, Frantziako erregea bera ere kritikatu baitzuen», azaldu du Alvaro Adot historialariak, zeinak itzuli egin baitu delako gutuna frantses klasikotik. Hark argitu du Nafarroaren aurkakotasun instituzionala Frantziako Erresumari batzeko. Lostauk ezagutzen zuen bateratzearen proiektuaren lehen testua, «gutun honetan bere erabateko desadostasuna adierazi zuen, eta, gainera, zabaltzeko xedea zeukan, inprimatu ere egin baitzuen. Garaiko politikaren ibilmoldearen ezagutzaile handia da, eta daukan inpresioa da ediktu horren zinezko helburua Nafarroa Erresuma gisa desagerraraztea dela, probintzia soila bilakaraziz».
Aritz Otazu Mintzoa argitaletxeko arduradunak emozio handiz aipatzen du gaia, Lostauren lau orriko gutunaren ale bat atzeman baitu Napolin (Italia) berriki: «Ikaragarria da gutun hori, zeren eta Lostauk ez baitu bakarrik erraten Nafarroa Frantziari lotu gabe egon behar zenik: gainera, dio galdutako Nafarroa Garaia Gaztelari kendu egin behar zitzaiola. Hau duela laurehun urte gaitzeko marka bat zen. Izugarria zen Nafarroarekiko zuen maitemina, horrelako erranak heriotzez zigortzen baitziren. Oso garrantzitsua da dokumentu hori, edukiagatik; historiografia osoan ez dugu horrelakorik ikusi». Instituzio publikoei die lehenik dokumentuaren salmenta proposatu, baina, «tamalez», esku pribatuetan bukatu du.
Adotek argitu du 1617ko ediktu hura ez zela ez argitaratu, ez praktikan ezarri. Horrenbestez, «Segur aski bazegoen bateratze horrekiko desadostasun handia Nafarroan, eta Biarnon, testuak erabat deuseztatzen baitzuen bertan agintzen zuen higanoten sektorea».
Baina 1789an, neurrigabeko oldartzearen aurrean, Nafar Erresumako Estatu Orokorrak argitaratu zituen eta orain berreskuratuta argitaratu berri ditu Xabier Irujok: "P^rotocolos sobre la independencia del Reino de Navarra y sus relaciones con Francia". Etienne Plerel, Nafar Erresumako Sindiko Diputatuak, Batzar Nazional Eratzailearen eta Frantziako Errefearen aurrean defendatu zuen Nafar Estatua, erresuma independente bat zela eta ez zela inoiz ere Frantziako erresumaren parte izan, beraz bertako herritarrak ez zirela frantsesak baizik eta nafarrak. Hori dela eta Batzar Nazionalak ez duela, ez eskubide, ez gaitasunik, nafarren konstituzioa ziren fueroak aldatzeko. Nafar Erresumako Estatu Orokorrak, agindu zuten liburua argitaratu zedila Sindikoaren diskurtsoarekin eta esandakoa baieztatzen zuten erabilitako txosten guztiekin. Liburu hau da Nafar Erresumaren historiaren txosten politiko garrantzitsuetako bat.
1620ko ediktuaren laurehungarren urtemugaren oroitzeko, Nabarraldek eta Urolakoen Napar Zuzterrak, HerrIesixtentziaren eskutik, kale antzerkia antolatu dute Azpeitian, urriak 17 larunbata, arratsaldeko zazpietan, Enparantza Nagusian.
Gaur garenetik, ginenean ondo zuztartuta, garatu dezagun geroa egingo duen fruitu osasuntsua.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]