10.000 bisitari pasatu dira 2018ko Lurrama feriatik

  • Hamar mila jende hurbildu da asteburuan zehar Miarritzen burutu den Lurrama feriatik, antolatzaileek astelehenean azaldu dutenez. Azokako parte hartzaile eta bisitarien zerbitzuak bermatzen 900 boluntario aritu omen dira.


2018ko azaroaren 19an - 13:30
Haurrek elikaduraren jatorria ezagutzeko aukera izan ohi dute Lurraman; argazkian, umeak ahuntz bat jezteko ahaleginean.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Arrakastaz burutu da Lurrama feriaren 13. edizioa Miarritzen, ostiralean hasi eta igande iluntzea arte luzatu dena. 10.000 jende hurbildu dira aireportu ondoko Irati erakustazokara, Iparraldeko nekazari txikien errealitatea eta produktuak aurkeztu, laborantza eta elikadurak bizi dituzten gai nagusiez eztabaidatu eta, bide batez, hurbildutako bisitariei aisialdi gozo bat eskaintzeko asmoz egiten den Lurramara.

 

Lurramak aurtengoan Europar Batasunean aktualitate betekoa den Laborantza Politika Bateratua izan du eztabaidagai nagusi. Horrez gain, mahai-inguru beroak entzuteko parada izan da asteburuan zehar. "Lobbyek gure platerak nahi dituzte" hitzaldi elkarrizketatuan, esaterako, Bordeleko diputatu Loic Proud'homme (Frantzia Intsumitua) hartu zuen parte:

 

"Zein laborantza eta politika Iparraldeko laborarientzat?" galdetzen zuen beste mahai-inguruan Panpi Sainte-Marie ELBko buruaren ondoan Mixel Etxebest Mauleko alkate eta Herri Elkargoko lehendakariordea mintzatu zen, eta bertan izan zen Confederation Paysanne sindikatuko buru Laurent Pinatel ere:

 

2018ko Lurraman konbidatu berezia Poitou-Charentes eskualdea izan denez, bertako nekazaritza ezagutu eta hango laborarien ekoizpenak dastatzeko aukera izan da:

 

Jaka Horien protestak zenbait endredo eragin dien arren Miarritzeraino hurbildu nahi zuten bat baino gehiagori, Lurrama feria normaltasun osoz burutu ahal izan dute. Azoka amaituta, astelehen eguerdirako antolatzaile eta boluntarioek desmuntaketa lanak aurreratuta zeramatzaten:

 

 

Aurtengo Lurrama bukatu da. Desmuntaketa lanak hasi dira. Berriz ere arrakastatsua izan da. Milesker gure ikustera jin...

Posted by Lurrama on Monday, November 19, 2018

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lurrama
2024ko azaroaren 8
Karine Jacquemart (Lurramako aurtengo gomita berezia)
"Egungo elikadura- eta nekazaritza-sistemek ez gaituzte autonomo bihurtzen"

Eguneraketa berriak daude