Ingurumena > Landareak > Fruituak > Fruitu arbolak > Espezieak > Pipitadutenak > mizpira

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
2016-12-11 | Jakoba Errekondo

Mespilus germanica mizpirari tiraka segitzeko asmotan nauzu. Umetatik nire arreta erakarri izan duen fruitua da mizpira. Txakurraren atzetik eskopeta kanoi paralelo bikoa aurrera luzatuta zeraman aitonaren atzetik ibiltzen nintzenean, jeneralean oilagorretara joanda, erreka zulo sastrakatsu batetik ezin aurrera egin eta aurrerabidea moldatu nahian goraxeagotik abiatu eta koxkaren bizkarrean hara, danba, topo berarekin. Basoaren zilborrean hantxe, mizpirondo ikaragarri bat zabal-zabal hedatua.

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

mizpira
2012-12-23 | Jakoba Errekondo
Ardozaleen mizpira

Mizpirak, Mespilus germanica, sukaldari, gastronomo eta fruituzale ugariren jakin-gosea piztu du mendetan. Aurrekoan ere esana, ahosabaia ahozerutzen didan jaki bakanetakoa dut neuk ere. George Saintsbury (1885-1933) idazle, eta beraz ardozale, ingelesak “ardoak fruituen artean duen lagun ezin hobea da usteldutako mizpira” esan zuen. Usteltzen, hau da, azukrea alkohol bihurtzen jaten delako ote?

Usteldu gabe dagoenean gezamin idorgarria da mizpira. Fruitu guztien gisara, barruan... [+]


2012-12-16 | Jakoba Errekondo
Ustel gozoa

Fruituen sasoian haiei koskaka ari naiz. Joanak dira gehienak, ez denak ordea. Azken sagar eta udare gogorrak, kiwiak, basakaranak, mizpirak... Azkenekoak eskura dira. Eskura... ondo eskura ganbara zabalean txukun-txukun zabalduta jasotako golde edo egon sagarrak, hurrak, intxaurrak eta kiwiak. Horiei ahal den neurrian gogor, gordin eta heldugabe eustea komeni, gero pixkanaka-pixkanaka berez umotu edo geuk helarazi ahala jateko; udazkena bukatu gabe negua sartu da, eta noiz amaituko den ez... [+]


2010-11-21 | Jakoba Errekondo
Ustel gozoa

Fruituen artean ezezagunenetakoa izango dugu mizpira, Mespilus germanica. Asiriar eta babiloniarrek ekoizten zuten eta handi dator, agidanean, ohitura. Ia fruitu guztiak bere espezieko edo gehienez ere bere generoko beste baten gainean txertatzen dira. Mizpira, aldiz, elorri zuriari (Crataegus spp.) txertatzen zaio. Bi generoen arteko txerto honek mizpirondoa nekez hazi eta etortzea dakar. Honexegatik, erdipurdi bizi delako oso emailea da, iraungo ote duenaren zalantzan badaezpada bera... [+]