Ustel gozoa

Mespilus germanica
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Fruituen artean ezezagunenetakoa izango dugu mizpira, Mespilus germanica. Asiriar eta babiloniarrek ekoizten zuten eta handi dator, agidanean, ohitura. Ia fruitu guztiak bere espezieko edo gehienez ere bere generoko beste baten gainean txertatzen dira. Mizpira, aldiz, elorri zuriari (Crataegus spp.) txertatzen zaio. Bi generoen arteko txerto honek mizpirondoa nekez hazi eta etortzea dakar. Honexegatik, erdipurdi bizi delako oso emailea da, iraungo ote duenaren zalantzan badaezpada bera bezalakoak sortzeko hazi asko eman, fruitu asko, alegia. Batzuek izotzen ondoren biltzen dituzte, eta beste batzuek, geuk tarteko, usteltzen hasi denean jaten; fruituaren azido malikoa hartzitu eta alkohola bihurtzen hasi eta azukreak gora egin duenean.

Gaur bildu ditut lehenak eta hemendik aurrera eskuera izango ditugu. Gozatu.


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.