Mizpirak udazkena itulan

  • Galtzen beheko barrena belaunetik txorkatila-eraztuna estaltzera eraman duen eguraldia etorri denetik kanpotik etxerako etorria ugaritu da. Galtza motzen sasoian etxetik kanporako joana gustukoagoa zen. Orain ere nik kanporako norabidea nahiago, baina uztak behartzen du barrurako bidea. Barrura zer ekarriak mugitzen gaitu, aro baita.

Mizpirak (Mespilus germanica) lurrean usteltzen. (Arg.: Jakoba Errekondo)
Mizpirak (Mespilus germanica) lurrean usteltzen. (Arg.: Jakoba Errekondo)

Gurera mizpirak ekartzen du itulan udazkena. Egoskor samarra da mizpiraren fruitua, Mespilus germanica. Ez du lurreratu nahi izaten mizpirondoak hostoak erantzi arte. Orduan bakarrak dira arbolaren adarjean, zeru urdinduen argi kontran deigarri. Mizpira koxkorra nabarmentzen saiatzen bada ere ez dira, ez, berehalakoan, eskinosoa eta zozoa berari mokoka hasiko. Zer da mikatza erabat heldu gabeko mizpira! Heldutasuna muturrera eraman eta usteldu gabe umotzeko bi entzima hartzigarri ditu. Hotzaldi batek jotzen badu, entzimak suspertu eta mizpiraren mamia biguntzeko eta gozatzeko bidean jarriko dute. Gain-umotasunak hasia behar du jan ahal izateko. Orduan garatzen du azukre gozoa mamian; sakarosarik ez, baina glukosa eta fruktosa lepo. Sagarrak edo piku lehorrak edo bananak baino azukre gehiago du mizpirak. Orduan bai, orduan hegazti edo gasteropodo, denen gustuko da. Gasteropodo, bai, izan ere haizeteren batek adar harrotik jaulki eta lurrerarazten baditu, bare eta barraskiloek zuzen asko hartuko dute ustel punttua dutenenganako herrestabidea. Berde direnak geroxeagorako geratuko dira. Horiek jan ez ditzaten, etxeratu badituzu, fruituak lehor eta zakar, ez zikoizteko hotzaldi bat eman. Egun bat edo bi izozkailura, gero bertan gozo.

Gu ere animalia izan eta sena erabat alferrik galdu gabea... Eta mizpirak gain-umotasunean ahosabaia betetzen. Jende gehienak, ordea, ez du mizpira ezagutzen, eta “ustelgintzaren” laudorioak entzunda, batek baino gehiagok goragalearen imintzioa egin izan dit. Ipularreko fruitua da mizpira, baztertua dugu. Mizpira aipatu eta jendeari erabat desberdina den beste fruitu bat datorkio burura, mizpira japoniarra deitzen dena, Eriobotrya japonica. Saltokietan ikusten dutena... Baina hori beste sagardotegiko upela da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: mizpira
2016-12-11 | Jakoba Errekondo
Mizpira ezin sudurretik kendu

Mespilus germanica mizpirari tiraka segitzeko asmotan nauzu. Umetatik nire arreta erakarri izan duen fruitua da mizpira. Txakurraren atzetik eskopeta kanoi paralelo bikoa aurrera luzatuta zeraman aitonaren atzetik ibiltzen nintzenean, jeneralean oilagorretara joanda, erreka zulo... [+]


2015-11-29 | Jakoba Errekondo
Zoritu gabe hirotu

Fruitu sasoi nagusia den udazken hasiera honetan, nahi gabe ere etengabe datorkit larruazalera trogloditatasuna. Milaka urtean mantendu gaituen makina bat fruitu seko ahaztua dugu. Eta ikusi, eskuan hartu eta ahoratu orduko gogoa bahitzen didate. Ahal dudanero egiten saiatzen... [+]


2015-01-04 | Jakoba Errekondo
Japonia eta Alemania

Japoniarrak alemaniazale al dira? Eta, alemanak japoniazale? Ez dut ez bateko ez besteko berri eta ez noa ezagutzen ez dudan basatzan hankarik sartzera. Lehengo mendeko guda handi batean elkar hartuta aritu zirela, hori bai, badakit. Helburuak bakoitzak bereak izango zituen,... [+]


2012-12-30 | Jakoba Errekondo
Mizpira gogorra

“Mizpira, ahora gabe uzkira” atsotitz ezaguna da. Sabelaldeko barrenak lasaitzeko ona izan... Esaera izaterainoko adina zahar bada mizpira (Mespilus germanica) gure kulturan. Ez dut, ordea, bere aldaerak bereizten dituen euskarazko izenik ezagutzen. Izan, izango... [+]


2012-12-23 | Jakoba Errekondo
Ardozaleen mizpira

Mizpirak, Mespilus germanica, sukaldari, gastronomo eta fruituzale ugariren jakin-gosea piztu du mendetan. Aurrekoan ere esana, ahosabaia ahozerutzen didan jaki bakanetakoa dut neuk ere. George Saintsbury (1885-1933) idazle, eta beraz ardozale, ingelesak “ardoak fruituen... [+]


Eguneraketa berriak daude