Gizartea > Hezkuntza > LOMCE legea

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
2018-04-20 | Topatu.eus

Ikasleok Zorrotz dinamikak deituta manifestazioa egin dute Arriagatik ehunka ikaslek 'Azterketa arrotz, ikasleok zorrotz' lelopean. Azterketa eta erreforma arrotzen aurrean eta Euskal Herri burujabearen bidean hezkuntza "herritik eta herriarentzat" eraikitzea galdegin dute.

LOMCE legea kanaleko multimediak
Kanpo azterketen "negozioa" salatu eta baliorik ez dutela esan du Steilasek

Ebaluaketak "merkatu eta politika neoliberalen menpe" daudela kritikatu du sindikatuak eta proba "jarraitu eta hezigarrien" aldeko dokumentua aurkeztu du.


Itxialdiak, greba egunak, borroka asteak eta elkarretaratzeak hezkuntzan

Hezkuntza arloan bero bukatu zen ikasturtea EAEn eta indartsu ekingo diete berriz murrizketen aurkako mobilizazioei: abendura bitartean, greba orokorra eta arloz arlokoa, itxialdiak, elkarretaratzeak, solasaldirako tarteak, salaketa egunak, borroka asteak eta manifestazioak iragarri dituzte unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan. Egutegi zehatza ikusi dezakezue argazkian.


2017-06-20 | Unai Brea
Hiru ikastetxetik batean ez dituzte Jaurlaritzak ezarritako kanpo-probak egin

Maiatzaren bigarren hamabostaldirako Lehen Hezkuntza eta DBH amaierako ebaluazio-azterketak deituta zituen Eusko Jaurlaritzak 90 ikastetxetan. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian jakinarazi duenez, 27tan ezin izan dute proba egin, ikasle gutxiegi egon dela eta.  


Kanpo-azterketa 79 ikastetxetako LH 6ko ikasleei eta 90 institututako DBH 4koei egin nahi die administrazioak

Eusko Jaurlaritzak dagoeneko hainbat ikastetxetara bidali duen oharra zabaldu du Hezkuntza Plataformen Topaguneak: maiatzaren 15etik 31ra, EAEko 30 ikastetxetan egin nahi dute kanpo-ebaluazioa Lehen Hezkuntzako 6. mailan eta beste 60 institututan DBHko 4. mailan. Nafarroan, 49 ikastetxe eta 30 institututan egin nahi dutela adierazi dio Nafarroako Gobernuak Berriari.


Ikasle mugimendu euskaldun, galiziar eta katalana
Hezkuntza propioaren aldeko borrokak batuta

 “LOMCEren xirimiriak berdin-berdin busti ditu nazio zapaldu guztiak”. Hala esan digute Hego Euskal Herriko, Galiziako eta Herrialde Katalanetako ikasle mugimenduek. Hiruengana jo dugu, konta diezaguten egunerokoan nola egiten dioten aurre geldirik baina bizirik dagoen Espainiako hezkuntza legeari.


2017-03-17 | Arkaitz Zarraga
EGA versus PISA

Bizkaiko egunkari salduenak euskararen aurkako titularra eman zuen argitara aurrekoan, nola ez, EGA aitzakia hartuta. Ez da lehenengo aldia azterketa famatua erabiltzen duena erasorako; jada urteroko klasikoa bihurtzen ari da.


2017-03-05 | Edu Zelaieta Anta
Bi kontu argi

Cristina Uriarteren asmo oneko hitzak irakurri prentsa digitalean eta hurrengo egunean EAEko hezkuntza arloko sindikatu nagusiek grebarako deia entzun duzu irratian. Ezin xehero jakin, kronologiak iradokitzen duenaren ildotik, lehenbizikoaren adierazpenek zuzenean bigarrenen erabakia ekarri ote duten: hezkuntza sistema hobetzeaz ari zen sailburua, eta horretarako hainbat neurri aipatu ditu; Jaurlaritzak “oraindik” onartu ez dituen murrizketak salatu dituzte sindikatuek, eta... [+]


Ur nahasiak ikasgeletan

Hezkuntza arloan, Hego Euskal Herrian LOMCE legeak markatu du azken urteetako dinamika eta epe laburrean behintzat hala izaten jarraituko du. Hala, ikasturte honetan ere, Jaurlaritzaren Heziberri planak eta bestelako adabakiek puntu batzuen eragina arindu arren, Madrilen popularrek egositako legea aplikatuko da gure ikastetxeetan.


2017-01-31 | Topatu.eus
LOMCEren kontrako protestak egingo dituzte otsailean Euskal Herrian, Herrialde Katalanetan eta Galizian

Inposaturiko hezkuntza ereduen aurrean eurena eraikitzeko deia egingo dute Ikasle Abertzaleek, SEPCk eta Erguer-ek antolaturiko mobilizazioetan. Euskal Herrian otsailaren 23an aterako dira kalera.


2017-01-12 | ARGIA
Poliziak hainbat ikasle atxilotu ditu Iru˝ean, LOMCEren aurkako iazko urteko protestekin lotuta

Gutxienez hiru gazte atzeman dituzte Nafarroako hiriburuan, desordena publikoak eragin eta aginteari eraso egiteagatik. Iazko martxoaren 17ko greba orokorrean izandako gertaerekin lotura izango luke operazioak. Hiru gazteak jadanik libre daude.