Kultura aniztasuna eta euskara aztergai

Euskaltzaleen Topaguneak antolatu ditu jardunaldiak abenduaren 12an, Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean. Euskara aniztasunean jarri diote izena topaketari eta kultura, hizkuntza eta jatorri asko barnebiltzen dituen gizartean euskara ardatza izan dadin orain arte egin diren esperientziak eta...

Nola konbentzitu gurasoak eskolako hizkuntzak kitxua behar duela izan

Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak gonbidaturik, Gasteizen izan zen iragan urriaren hondarrean Utta von Gleich hizkuntzalari alemana Kultura arteko hezkuntza elebiduna Perun eta Bolivian mintegian. Von Gleich doktorea anitz urtez aritu da hizkuntza-kooperazioari loturiko gaiak ikertzen, eta kitxua-gaztelania eskolatze elebidunari dagozkionak berebat.

Gizarte multikulturalean euskaraz bizitzeko tresnen bila

Euskaltzaleen Topaguneak jardunaldiak antolatu ditu, jatorri, kultura edo hizkuntza aniztasuna eta euskara ardatz hartuta. Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean egingo dute topaketa, abenduaren 12an.

Kultura aniztasuna aldarrikatzeko festa egingo dute maiatzaren 31ko asteburuan

EH 11 Koloreren eta Gipuzkoako Erregio Etxeen jaiek bat egingo dute maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean, Donostian, aniztasunaren aldeko asteburuan. Antzerkia, folklore dantzak, gastronomia eta 11Danbor Martxa izango dira.

Stuart Hall hil da, diasporako intelektual ezkertiarra

Stuart Hall kultur teorialari eta soziologo jamaikarra hil zen atzo. 82 urte zituen eta 1997tik zegoen unibertsitate irakaskuntzatik erretiratuta. Haren lanek eragin nabarmena izan dute XX. mendeko ikasketa kulturalen garapenean.

Bizilagunaren etxean bazkaldu nahi?

Jatorri eta egitura anitzeko ehunka familia batu ditu elkarrekin bazkaltzeko Bizilagunak ekimenak. SOS Arrazakeria eta CEAR elkarteek antolatuta, estereotipoak haustea du helburu.

Kultura, jendarte eta hizkuntza gutxituak protagonista Hendaiako film laburren jaialdian

Kultura, jendarte eta hizkuntza gutxituen erakusle diren film laburrak izango dira ikusgai Hendaia Film Festival-en. Nazioarteko filmak zein Euskal Herrikoak ikusteko parada izango da.

Zazpi etorkin dauden tokian hamasei ikusten dituzte EAEko herritarrek

EAEko biztanleek dauden immigranteen bikoitza antzematen dutela adierazi du Immigrazioaren Euskal Behatokiak egindako barometroak. Azterketan galdetutako pertsonek %15,9an ezartzen zuten immigranteen kopurua eta %6,9 da berezko portzentajea.

Kultur aniztasunaren festa larunbatean Donostian

EH11 Kolorek Donostian Aniztasunaren eguna ospatuko du larunbatean. 17:30ean Alderdi Ederretik danbor martxa abiatuko da 11kolore Festen Burubeltz maskotarekin eta Donostiako Piraten konpartsarekin batera.

Aniztasunaren aldeko danbor martxa egingo du EH 11 Kolorek Donostian

Aniztasunaren Alde 11 Kolore Fest eguna antolatu du Euskal Herria 11 kolore egitasmoak ekainaren 1ean Donostian. Aniztasunaren aldeko danbor martxa izango da eguneko ekitaldi nagusia.

Krisiak areagotutako topikoak desegiten

Euskal Herrian ez omen gara arrazistak eta xenofoboak. Ea hurrengo baieztapenetatik zenbatekin egiten duzun bat.

EH 11 Kolore: kultura aniztasuna euskaratik defendatu nahi duen egitasmoa sortu da

Euskal Herria 11 Kolore egitasmoak nahi du euskara izatea Euskal Herrian bizi direnen lotura, jatorria zeinahi dela ere. Hala azaldu zuten larunbatean Donostian egindako prentsaurrekoan. Berriak jaso duenez, bi helburu nagusi izango ditu: Euskal Herrian kultur aniztasunari buruz gogoeta eta eztabaida bultzatzea eta euskal gizartearen kultura aniztasuna sustatzea.

SOS Arrazakeriak PPren liburuxka baten edukia ikertzeko eskatu du

Bizkaiko SOS Arrazakeria elkarteak Fiskaltzari eskatu dio Bilboko PPk banatutako liburuxka baten edukia ikertzeko, diskriminazioa eta gorrotoa bultzatzen duelakoan. Izan ere, Aurrena, Bilbokoak, etxebizitza publikoak emateko sistema justu baten alde izenburua duen dokumentuak dioenez, orain arte babes ofizialeko etxebizitzak banatzerako garaian Bilboko herritarrak diskriminatuak izan dira, atzerritarren mesedetan.

Arrazakeriaren aurkako 'Antizurrumurru martxa' egingo da igandean Pasaia eta Donostia artean

Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako Nazioarteko Eguna da gaur, martxoak 21. Horren harira, igande honetan Antizurrumurru martxa egingo da Pasaia eta Donostia artean, SOS Arrazakeriak, Medicusmundik, Caritas-ek, Berpiztuk, Emaus-ek eta beste hainbat elkartek deituta. Immigranteei buruzko aurreiritzi eta estereotipo faltsuez ohartarazi dute egitasmoaren antolatzaileek.

Etorkinei egindako iruzurrak salatu ditu SOS Arrazakeriak

SOS Arrazakeria elkarteak jakinarazi duenez, 2007 eta 2011 urteen artean 300 etorkin baino gehiagori egindako iruzurra ikertzen ari da Bilboko Instrukzio Epaitegia. Paperak lortu nahi zituzten kanpotarrei 1.000 eta 2.000 euro artean ordainarazten zizkieten, lan kontratu faltsuen truke. Kaltetu gehienak senegaldarrak eta magrebtarrak dira.

Hogeitik gora sindikatu eta gizarte eragilek murrizketen aurkako manifestazioa deitu dute Bilbon

Otsailaren 4an egingo da Hego Euskal Herriko zazpi sindikatuk (ELA, LAB, ESK, CGT, EILAS, Hiru eta EHNE-k) eta hamabost gizarte eragilek deitutako manifestazioa. Eusko Jaurlaritzaren, Nafarroako Gobernuaren eta Espainiako Gobernuaren murrizketak salatuko dituzte (PDF) Bilbon.

Talaiaren arabera aldatzen da pertzepzioa

Krisi ekonomikoak eragindako egonezinek ez dute, beste herrialde batzuetan gertatu den bezala, atzerritik etorritakoengan bilatu pagaburua. Datuek diote ezetz, ez dela larritzeko moduko motiborik gurean, koadroa osorik ikusiz gero. Etorkinei buruz ditugun pertzepzioak estandarren barruan daude. Arrazakeria izan bada, ordea, orokortuta ez dagoen arren.

Kanporatze agindua jaso dute herenegun Basurtun atxilotutako etorkinek

Ehun pertsona inguru bildu ziren atzo Bilboko Alderdi Sozialistaren egoitzaren aurrean egin zen kontzentrazioan. SOS Arrazakeriak deituta, kontzentrazioaren xedea, herenegun Basurtuko beilatoki zaharretik kanporatzeko asmoz udaltzaingoak atxilotu zituen etorkinei babesa erakutsi, eta horrelako sarekadak salatzea zen. Etorkinak jatorrizko herrialdeetara itzultzea ez dela konponbidea adierazi zuten SOS Arrazakeriako kideek.

Paperik gabeko hogei pertsona atxilotu ditu Poliziak Bilbon

Bilboko Zorratzaurreko pabilioi batean lotan zeuden hogei bat lagun atxilotu zituen atzo Poliziak eta SOS Arrazakeriak salatu duenez horietako zenbait kanporatze aginduak ireki dizkiete. Beste batzuk atzerritarrentzako barneratze zentroetara eraman dituzte, eta horiek ere kanporatzeko arriskuan leudeke.

Kohesio hizkuntza euskara izan dadin

Euskara, gaztelania eta frantses hiztunek baino, ehun hizkuntza inguru hitz egiten dituen jendarteak osatzen du Euskal Herria. Hizkuntza aniztasunean euskarak zein toki duen hausnartu nahi izan zuen Topaguneak joan den astean.
Multimedia

2014-06-05  |  Kultura aniztasuna

2014ko EH11Kolore Fest

2014ko maiatzaren 31an, EH11Kolore ekimenak Donostian antolatu zuen "Aniztasunaren Asteburua"ren larunbateko bideo-kronika.

2013-06-03  |  Kultura aniztasuna

EH11Kolore, kultur aniztasunaren festa Donostian

Euskal Herriaren kultur aniztasuna ospatzeko jaialdia egin dute Donostian EH11Kolorek antolatuta. Danbor martxa egin dute Donostiaren erdigunean.

2013-05-24  |  Kultura aniztasuna

Euskal Herria 11 kolore

Aniztasunari buruzko eztabaida sustatu eta herritarrak lotuko dituen sarea eraikitzea helburu du Euskal Herria 11 kolore egitasmoa. Proiektu berri honi buruz hitz egin dugu Xabier Mendigurenekin. Erreportaje osoa aldizkariaren 2368 zenbakian irakurgai.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys