Udalbiltza izaera juridiko publikoa duen euskal erakunde nazionala da. Partzuergoa da, eta finkatutako prozedurak betez, hala erabakitzen duten udalek eta lukro asmorik gabeko elkarte pribatuek osa dezakete. Udalbiltza Partzuergoak Euskal Herriko garapen eta barne kohesioa sustatzea ditu helburu nagusi. Horretarako, euskal lurraldea zatitzen duten hiru eremu administratiboetako udalen arteko elkar ezagutza eta lankidetza instituzionala bultzatzen ditu, Euskal Herriko jendartearen dinamismo handiko espresioak diren eragileak ere bidelagun izanik.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!