2025-10-24 07:43

Hispacoopek, Goienerrek eta beste hainbat eragile lokalelek, energiaren inguruko hezkuntza eta eskubideei buruzko tailerrak eskainiko dituzte “Elektrizitate-sektoreko eskubideak eta energia aurreztea” izeneko proiektuaren barruan. Helburua, energia-kontsumo arduratsua bultzatzea da eta kontsumitzaileei, batez ere zaurgarrienei, euren eskubideak ezagutaraztea.

Bi motako tailerrak esakiniko dituzte. Alde batetik, hezkuntza sektorean 15 tailer egingo dira Euskal Autonomia Erkidegoan eta Valentziako Erkidegoan, lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleentzat. Ordu beteko iraupena izango dute, eta energia berriztagarriak, kontsumo arduratsua eta etxeetako energia-eraginkortasuna lantzeko diseinatuta daude. Jolasen bidezko metodologia erabiliko dute, ikasleek modu praktikoan ikas dezaten. Parte-hartzaileei hiru fitxa didaktiko banatuko zaizkie, etxean energia aurrezteko argibide zehatzekin.

Bestalde, beste 15 tailer egingo dira, oraingoan helduentzat eta baita egoera zailenetan dauden familientzat ere. Bi orduko iraupena izango dute, eta EAEn, Madrilgo Erkidegoan eta Valentziako Erkidegoan izango dira. Tailer hauek kontsumitzaileen babes neurriak, eskubideak eta etxean energia aurrezteko aholku praktikoak aztertuko dituzte. 

Informazio gehiago:

Energiari eta jasangarritasunari buruzko tailerrak

Sektore elektrikoaren eskubideei buruzko tailerrak

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Energia berriztagarriak sortzeko eta kontsumitzeko asmoarekin eratutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba