EHUko Gobernu Kontseiluak adierazpena onartu du, Palestinaren alde eta Gazako sarraskiaren aurrean. Hainbat konpromiso hartu ditu, besteak beste, boluntariotza programa bat martxan jartzea, errefuxiatuen arreta zabaltzea eta giza eskubideen inguruko gogoeta sustatzea. Harreman komertzial edo akademikoak ere etengo ditu Palestinan giza eskubideak errespetatzen ez dituzten erakundeekin, bereziki Israelgo unibertsitateekin.

Israeli boikota eskatzeko, Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkaritzara kateatu dira BDZko kideak Iruñean

Nafarroako BDZtako bi kide kateatu dira Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzara, Iruñeko Merindadeen plazan 11:30ean. Beste 30en bat lagunek lagundu dituzte kateatuak Israeli boikota eta harekiko harreman diplomatikoak apur ditzaten eskatzeko ekimenean.


Genozidioa gelditzeko, BDZ eta gehiago

Nazioarteko Justizia Auzitegiak erabaki historikoa hartu berri du genozidioari buruzko konbentzioan, eta Hegoafrikaren salaketaren onargarritasuna berretsi. "Israelek Gazan herri palestinarraren aurkako ekintza genozidak egin ditu, egiten ari da eta egiten jarraitzeko... [+]


2024-02-02 | Axier Lopez
Genozidioa eta sionismoa ez dituztela zurituko erakutsi diote Maccabi taldeari Gasteizen

Gasteizko Baskonia taldeko jarraitzaile eta ikusle askok bat egin du Israeli Boikot ekimenak eta Indar Baskoniak antolatutako protestarekin: Tel Aviveko Maccabi eta Saski Baskoniaren arteko partidura bost minutu berandu sartu dira, eta partida osoan Palestinako banderak erakutsi... [+]


2024-01-30 | Hala Bedi
Baskonia-Maccabi partidan genozidioa salatzeko deia egin dute

Ostegunean, otsailak 1, Tel Aviveko Maccabi saskibaloi taldeak Gasteizen jokatuko du. Israelgo okupazio ejerzitoaren publizitate eta zuritze kanpainetan eragile nabarmena izan da kirol talde hori. Palestinarekin elkartasunez, Maccabiren presentzia ez normalizatzeko eta protesta... [+]


2024-01-25 | Hala Bedi
Alaitz Amundarain (BDZ Araba): "Palestinatik eskatzen digutena Israeli boikota egitea da"

Larunbat honetan manifestazio nazionala izango da Ordizian, Sionismoarekin konplizitaterik ez! CAF Palestinatik kanpora! lelopean. Gasteiztik joateko autobusak antolatu dira.


2024-01-22 | Axier Lopez
Israelekin negozioak eteteko eskatu diote Azkoitiko Juaristi Milling Boring enpresari

Armagintzari loturiko makinaria ekoizten eta merkaturatzen du enpresak eta bere bezeroen artean Israel dagoela salatu du Elkar-ekin taldeak. Hala, Israeli boikot dinamikaren bidetik enpresako sarrerak blokatu dituzte igandean.


2024-01-14 | Ahotsa.info
M.Torres enpresak Israelgo armagintzarekin kolaboratzen duela salatu du Palestinarekin Elkartasunak
MULTIMEDIA - Albistea

Palestinarekin Elkartasuna ekimenak elkarretaratzea egin du M.Torres enpresaren parean, enpresa honek Israelgo armagintzarekin kolaboratzen duela salatzeko. Izan ere, M.Torresek erabilera militar zein zibilerako hegazkinak ekoizten dituela azaldu dute. Bestalde, Palestinar... [+]


Israelgo bandera duten ontziei sarrera debekatu die Malaysiak

Entitate sionistak Gazan egiten ari den sarraskiari erantzunez hartu du erabakia Malaysiako Gobernuak, “oinarrizko printzipio humanitarioak urratzen dituztelako”. Israelera doazen itsasontziek ere debekatuta izango dute Malaysiako portuetan merkantziak kargatzea.


Palestinako okupazioarekin dituen loturagatik Carrefour-i boikota bultzatzeko mobilizazioak indartzen ari dira

Enpresaren eta Israelen arteko loturak salatzeko hainbat protesta bultzatu ditu BDZ-k. Mugimenduak adierazi du supermerkatu kateak Israelekin dituen akordioek NBEren ebazpenak urratzen dituztela.