Hika edo hitanoari buruz ari garela, edo, hobeto esanda, hitanoa “zuzen” erabiltzeari buruz ari garela, tarteka-marteka pizten denez debate txikiren bat –dela sare sozialetan, dela oraindik bizitza erreala deitzen diogun horretan–, ez ote den komeni hemen ere lerro batzuk idaztea horri buruz. Zein da gakoa? Bada, hitanoaren “sintaxizko urrezko arau bat” litzatekeena, Xabier Alberdi EHUko irakasle eta ikertzaile ohiaren arabera.

Azken ekarpenetako batzuk,... [+]

2021-11-26 | Sustatu
Appa Hi! aplikazioa, hitanoa (Oñatikoa) ikasteko

Aste honetan jarri da app dendetan Appa Hi! aplikazioa, Oñatiko hitanoa ikasten laguntzeko sortua. Aplikazioa da Ingo Xonau! proiektuaren parte da, hitanoa herri hizkeratik ez desagertzeko ekimen bat, Oñatin garatua.


2021-03-29 | Arnasa Gara
Hitanoarekin, busti gehiago
MULTIMEDIA - bideo herrikoia
Hika aritzeak hizkuntzaren bizitasuna erakusten du. Baita hurbiltasuna, laguntasuna eta konplizitatea ere. Hitanoa, gainera, simetrikoa da, eta berdinen artean hitz egiten da. Hainbat lekutan, ordea, behera egin du hika jarduteko ohiturak, batez ere gazteen artean. Horren... [+]

Garena erakutsi nahian

Gaueko hamarrak dira Axular kultur elkartean. Edalontzien txilin-hotsek bat egiten dute noizbait jendearen berbaroarekin, eta ingurumarian nagusi dira garagardoa, kea eta Arratiko gazteen itzalak. Azken horiek hor-hemenka dabiltza, barreka, kontu kontari, Igorreko herriko... [+]


Hitanoa berreskuratzen
Ia 400 noka hiztun zenbatu dituzte Oñatin

“Xaukena xauk!” esaten omen dute oñatiar gazteek “besterik ez zegok!” adierazteko. Boladan jarri omen da esaera. Hikako forma horren erabilera, ordea, ez da hitanoaren osasun onaren adibide. Mutilek hala moduz darabilte toka, “xaukena... [+]


Ingo xonau!
MULTIMEDIA - erreportajea

Oñatiko hitanoa biziberritzeko proiektua da Ingo Xonau! Emakumeen hika bereziki. Herri ekimenetik sortu da egitasmoa, noka galtzen ari dela ikusita. 2019an noka jasotzeko elkarrizketak egin dituzte, eta diagnostiko-ikerketa txiki bat ere bai, auzoz auzo nokaren egoera... [+]


Oñatiko nokaren galeraren arrazoiei buruzko bideoa sarean

Ingo Xonau! proiektua aurkeztu genuen larunbat goizean, Oñatin. Hika dakiten emakumeen argazkia atera, Lazarraga lorategian, eta ondoren ekitaldia egin genuen Santa Ana antzokian. Emanaldian erakutsitako bideoa sarean ipini dugu gaur!


Hitano ikastaroen gorakada
Aparraldia ote den

“Hitano ikastaroa egin dut”; “Hara ba, ni neu oraintxe hastekoa naiz!”; “Beste hari entzun diot bere herrian ere antolatu dutela”. Batean eta bestean, halako elkarrizketak entzuten dira, beti ere, Gipuzkoan. Ikastaroak inoiz baino gehiago... [+]


2019-04-01 | Uztarria
Noka hitzetik hortzera, Emakumeen Txokoan egin dituzten jardunaldietan

Hitanoa, emakumeak ahalduntzeko tresna izenburupean, egun osoko jardunaldiak izan ziren atzo, zapatua, Emakumeen Txokoan.


Nokaren galera
Sexismoak gutxietsitakoa feminismoak suspertu al dezake?

Ezertarako balio ez duena, baserrikoa, gizon plantak egitekoa, zakarra, zatarra, mari mutilena, bortitza, harrotutakoan erabiltzekoa, baita bekatua ere. Nokari halako ‘harribitxiak’ atxiki zaizkio urte luzez. Emakume femenino eta aratza izan nahi zuenak ahalik eta... [+]


Nokaren galera
MULTIMEDIA - erreportajea

Noka ia hil den honetan, bada gertaera hau ikertu eta noka berreskuratzeko ahaleginean hasi denik; emakumeak ahalduntzeko tresna garrantzitsua delakoan baitaude. Esperientzia hauek bildu eta bideo erreportaje hau egin dugu, Larrun aldizkariko idatzizko erreportajearen osagarri... [+]