Eratsun (Nafarroa), 1841eko urriaren 14a. Jose Antonio Muñagorri “Bakea eta Foruak” mugimenduko bultzatzaile nagusia hil zuen Ramon Elorrio Soroeta txapelgorrien tenienteak. Duela 160 urte Euskal Herrian bizi zen giro politikoan barrena bidaiatu dugu.

'Kontzertismoa', beste behin

140 urte bete dira Kontzertu Ekonomikoa sortu zela Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarentzat. Euskal erakundeek garrantzi handiz ospatu dute teorian porrot baten emaitza dena, foruen abolizioaren ondoren, gure burujabetzaren azken hondar gisa hartu izan da zerga sistema berezia.


2017-08-11 | Markel Ormazabal
Turismoaren festak

Ez hain antzina, hiru mende atzera gehienera, kostako herri baten ur territorialak kanoi baten tiramenaren arabera zehazten ziren: jaurtigaia noraino heldu, lehorretik harainokoa izango zen ur territoriala. Lurraldearen zedarritzeko, ordea, kanoia baino hobea da festa, eta hain... [+]


Ekonomia bertokiratzetik zonbiak hiltzerainoko planak dituzte Amikuzen otsailean

Amikuzeko Zabalik elkartearen otsail ostegunetako zita klasiko bihurtzeko bidean da. Aurten zer antolatu duten iragarri dute eta, gaien ugaritasuna eta gaurkotasuna ikusirik, emango dute zeresan franko.


Gasteiz 1813
Europaren etorkizuna erabaki zuen borrokaldia

Gasteizen edonork identifikatu dezake Andra Mari Zuriaren plazan dagoen monumentua. Bonapartistek orain 200 urte galdutako bataila oroitzen du. Nahitaezko irudia gidaliburu turistikoetan. Kale-izendegian ere presentzia nabaria duen jazoera da eta, hala ere, gasteiztarrek ez... [+]


Foruzaletasunaren abaroan

Joseba Agirreazkuenaga::euskal herritarren burujabetza

Saiakera. Alberdania, 2012


Cadizeko 1812ko konstituzioa
Onartu al zen Euskal Herrian?

1812ko Cadizeko konstituzioak nazio bakarra aldarrikatzen zuen espainiar erresumako lurralde guztientzako. Euskal Herri osoa frantziar inperioren zati zen bitartean, penintsulako beste puntan erabakitzen ari zenak berebiziko garrantzia zuen euskaldunontzat, eta bi jarrera... [+]


Eta tira eta tunba diskoa
Baioneta errimatuak karliberalen artean

Joseba Tapiak Eta tira eta tunba diskoan Bigarren Gerra Karlistako bertsoak musikatu ditu. Ganbaran aspaldi ahaztuta zeuden koplak dira:  “XIX. mendeko gertakari garrantzitsuenetakoaren lekukotza ezinbestekoa”, trikitilariaren esanetan.


Euskararen apologistak eta kontrakoak
Tubalen seme-alaben atzoko eztabaidak
Juan Madariaga irakasleak euskararen inguruan historian izan diren eztabaidak aztertu ditu liburu batean. 2005ean publikatu zuen ingelesez Anthology of Apologists and Detractors of the Basque Language lana eta iaz gazteleratu zuen. Lagunduko al digu gaur egun euskarari buruz... [+]

Katalanismo eta euskaltzaletasun politikoen arteko begiradak (1876-1919)
Eusko-katalanismoaz Gregorio Balparda bilbotar politikariak Errores del nacionalismo vasco (1918) idatzi zuen, mugimendu politiko egituratua gorpuzturik zelakoan. Liburuko atal baten izenburua aski adierazgarria dugu: Del bizcaitarrismo fenicio al catalanista y judaico. Bere... [+]

2005-11-13
«Bakea eta Foruak», Muñagorriren proklamia

Berastegiko Elutsenea etxean jaio zen Muñagorri, 1794an. Bere aita eta aitona bezala, bera ere izkribaua zen, 1838an bere proklamia bota zuen arte. Honez gain, errentan hartuta zituen Berastegi, Elduaien, Areso eta Eratsungo burdinola hauek: Ameraun, Ollokiegi,... [+]