Idazle Zaharretan Askotxo Dira Euskera Ederra Dutenak. Gaurregun Ere Baditugu Oso Onak


2021eko uztailaren 23an
Aita Xanti Onaindia
Idazle Zaharretan Askotxo Dira Euskera Ederra Dutenak. Gaurregun Ere Baditugu Oso Onak
Martxoak 21. Udaberria. Egun zoragarria. Zornotzako karmeldarretara jo dugu lore billa. Zimeltzen ez den Xanti Onaindiarekin itzegin nai genuen. Elizan otoitz marmarioa entzuten da. Arratsaldeko iruterdiak dira. Berealaxe ireki arazi du guk jo dugun zintzarriak Larreako ate aundia. Irrifartsu datorkigu gure Xanti. Itz jario egokiz mintzatzen zaigu.
Lau aldeak liburuz beterik dauzkan gela batera eraman gaitu. Ortxe diardu etengabe lanean, euskal alorrean batipat. Euskal aldizkari guztietan idatzi du, nik uste. Amabiren bat liburu ere baditu argitaraturik. Baina «Karmel» eta «Olerti» ditu bere-bereak aldizkarietan. Liburuetan, berriz, ezagunenak «Milla euskal olerki eder» eta oraintxe berton argitaratua duen «Euskal Literatura».
Ordu luzeak igaro ditezke aspertu gabe izketan, baina batpatean galdezka asi gatzaizkio itz jario atsegina etenik.
–Agertu berria duzu, Aita Onaindia "Euskal Literatura". Zer luzera emango diozu?
–Luzera, luzera, ez dakit, ba; ni sermolari naiz, ortan askotxo ibillia beintzat, eta olakoak, esku-seiñu joleak bere musika tresna bezela, luzatu eta labortu egin oi da naitara darabilen gaia. Euskal literatura eremu zabala duzu eta ba-ditu oraindik alor urratu gabeak ere; baiña sei bat ale egingo ditu naitaez nik esku artean dakardan euskerazko literatura onek. Ezagutzen duzu dagoneko lenengo alea; bigarrena irarkulan daukat, eta irugarrena ere aurtengo urte au bukatu orduko kalean izango duzulakoan nago. Sei bat ale izango dira guztiz, eta ale bakoitzak irureun orrialde inguru izango ditu.
–Orain arte ere baditugu euskal literaturan, Orixek, L. Mitxelenak, A. Villasantek, I. Sarasolak eta azken ontan Auñamendik egindako euskal literatura kondairak. Zureak zer nai luke izan? Osagarri, aberasgarri, bilduma?
–Ez dituzu txepelak, aipaturiko lan oiek. Auñamendik, adibidez, orain arte aipatuok eta geiagok esandakoa bildu du bere iru ale aundietan. Nireak badu, ordea, bere elburu berezia: euskeraz dago lendabizi; besteak, berriz, Orixerena eta I. Sarasolarena kendu ezkero, erderaz egiñak dira, eta euskerazko bi olek ere, oso laburrak dituzu. Nirea oiek esan zutenez eta esan ez zutenez osatu eta aberastutzeko izango da. Ona liburuan bertan aitortzen nuena: "Euskal Literatura onek zabal xamarra izan nai du, ase ta zeatza al danik, lenengotik asi ta gaurko zizki-mizki guztietaraiñokoa. Egitamu edo asmo bat ere ba-dugu aski zeatz jakiña: euskeraz zerbait idatzi duten guztiak aipatuko ditugu, iru mail oietan tenk eginik batez ere: 1 ) idazle bakoitzari buruz zerbait; 2 ) idatzi dituzten lanak eta auen mamia arrotu, ta 3) egille bakoitzaz zer esan duten adierazi".
–Egia al da gaur GERO den argitaldariak zure lana albora utzi zuela, h-rik ez zuelako?
–Kazetariak gatza eta piperra saldu oi dute, baiña auzi ontan gertatuak gertatu ondoren, galdera maltzurra da; ala ere, galdetu didazuten ezkero, egia esan bear dut: "Etor-ek bazituela bere idatz-legeak eta prest al nengoen arau oietara nere liburua argitaratzeko". Aurreneko alkar izketan itzez baimen guztiak eman nizkien ortarako, baiña gerora adiskide batzuk mindu ere egingo zitzaizkidalako edo, damutu ere egin nintzan pizka bat, eskutitzez adierazi nien bezela. Ala ere, ez dut uste orregatik baztertua izan zanik nere liburua, nik eskatzen nien garairako atera eziña zutelako baizik.
–Zuk leenago ere Milla euskal olerki eder agertaratua duzu. Euskal olerkiaren kondaira bezela, ezta ala? Orrez gaiñera, autore asko agertuko ote lirake euskal literaturaren liburu berri ontan, olerkizko lan mardulean ez daudenetatik noski?
–Amazortzi urte dira lan hora egin nuela, ta urteak ez dijoazki alperrik. Arrezkeroztik nuen asmoa prosaz ere lan berdin xamarra egiteko. Baina lanez josia, ez nuen ereti on bat aurkitzen. Eta orain ere eskuan nitun zer asko albora utzi bear izan ditut, lan onetxeri lotu ta aurrera eramateko. Lengo bilduman euskal idazleetatik poesiz edo bertsoz idatzi zutenak sartu nitun bakarrik; oraingo ontan, naiz olerkiz naiz itz askatuz, zerbait idatzi duten guztiak deaz. Eta, egia esan, erdiak baiño geiago, nik uste, an agertzen ez diranak izango dituzu.
–"Olerti" euskal poesizko aldizkari bakarra duzu, zuk argitara emana. Olerkari gazteak aintzat artzen ote dute? Eta beren agerleku bezala erabiltzen?
–Poesi aldizkari onek danei iriki zizkien bere ateak, 1959-tik 1970-ra bitartean. Bizitza joria izan zuenik ezin dezakegu uka. Garai ontako euskal olerkaririk, zerbait danik beintzat, ez dut uste berton idatzi gabe gelditu zanik, urruti zebillenen bat, bear bada; beste guztiak, Euskal errian bizi ziranak, etzidaten iñoiz ere beren laguntza ukatu, eta beti izango natzaie esker oneko egin zidaten mesede aundiaren alderako. Or geldituko da "Olerti" euskal literaturan oroigallu eder bezelatsu.
–Idazle zaharretan dagoen euskeraz bailatu al gaitezke oraingo joeran, au da, geure izkuntza gaurkotu naiean darabilgun su ta gar onetan?
–Idazle zahar asko aztertu bear izan ditut Euskal literatura au antolatzean, eta danetan aurkitu ditut gauza ederrak, guk uste baiño geiago, aditz-forma, esaera, atsotitz, lexiko, gramatika ta abar askotxo dira euskera ederra dutenak. Idazle onak, edo-ta idazle ona izan nai duenak, erriagandik eta autore zaharrak irakurriaz ikasi bear duela esan oi dugu sarri. Idazle zahar oietan, gaiñera, auxe ere ikusi dut: gaur gu kezkatzen gaitun zer askok, aiek ere kezkatzen zitula. Gauza bitxi askotxo ditugu gure literatura zabalean.
–Liburu zahar oietatik zeintzuk iruditzen zaizkizu berriz argitaratu bearko lirakenak?
–Lan bikaiña egin ziguten lenago ere L.L. Bonapartek, Dodgsonek, J. Urkixok eta besteak ainbat liburu zahar argitara emanaz. Gaur ere egin dira antzeko lanak: Etxepare, Axular, Oihenart, Etxeberri, Daskonagarre, Mogel, Hiribarren, Zabala, Iturriaga ta beste batzuen idazlanak berriz ikusi dute argia geure egunotan. Lan ederra noski!
–Garai bateko "Jakin2 aldizkariaren antzera, "Karmel" inguruan ez ote liteke zerbait egin, euskal kulturari begira, alegia, jende eskolatu xamarrarentzat? Erriak baditu naikoa aldizkari, jakintsuak ez, ordea.
–Orrelako zertait egin nairik gabiltza. Nik, beste lan batzuk erosoago egin al izateko, "Karme" Markiñako gazte talde baten eskuetan utzi nuen urte onen asieratik. Eta gazteok olako zerbait osatu nairik dabiltza, euskal kulturari ertz askotatik so-egiñik. Egingo al dute! Nik baietz uste dut. Gogo onez beterik daude, ta gogo ona ta borondate sendea bear ditugu zerbait aurrera eramateko.
–Naiz bertsoz naiz itz lauz gaur egiten dan literaturak, mamiz ta izkuntzaz, formen eraberritzea ta abar, nola ikusten duzu gaur?
–Ez dugu zertan arroturik, baiña arroxko xamar aitortu dezakegu, gaur, askok beintzat, iñoizko idazlerik igo ez dan gaiñera igorik lan dagitela, bai iztegiz bai jozkeraz. Beste batzuk narras dabiltza oraindik, erdel usaia dariela, Baiña ez da arritzekoa ere idazlea ari ta ari osotu oi da. Gora begira jardun bearra dugu, gero ta obeto idatzi nairik; idazle onak, zaharrak naiz gazteak, irakurriaz. Gisa ortan ikasten da izkuntza, ta idaztankera (estiloa) ere orrelaxe osotzen da, geure-geurea dan zerbait zirriborrotzen ditugun lanetan utzi ta utziaz.
Mamiari gagozkiola, berriz, orain ba dakigu gure euskera egokia dugula zernai gai erabiltzeko ta zernai gai ederki borobiltzeko. Munduan argitaratzen diran libururik zaillenak, naiz gairik gaitzenak euskeraz errez ta ederki adierazten emateko lain ba gera. Lekuko? Azken urteotan idatzi ta argitaratu diran euskal liburu saillak.
ERRIALDE
1

GaiezKulturaLiteraturaIdazleakONAINDIA2
PertsonaiazONAINDIA2
EgileezHERRIALDE1Kultura

Azkenak
Hezkuntza publikoko irakasleek akordioa lortu dute Jaurlaritzarekin

Tentsio handiko ikasturtea amaitzear, ostegunean hasi eta ostiralean jarraituriko azken negoziaketa maratoian Eusko Jaurlaritzarekin akordioa sinatu dute sindikatu guztiek, ELAk izan ezik. Datorren asteko grebak bertan behera geratu dira. Segidan, adostu dutena eta batzuek eta... [+]


Menopausian elikadura lagun izateko tresnak

Andrea Velasko dietista eta nutrizionistak elikaduraren bidez menopausiak eragindako aldaketak kudeatzeko zenbait gako eman ditu.


Ondo ereindako uzta

BRN + Auzoko eta Sain mendi + Odei + Monsieur le crepe eta Muxker
Zer: Uzta jaia.
Noiz: maiatzaren 2an.
Non: Bilborock aretoan.

---------------------------------------------------------

Ereindako haziek ura, argia eta denbora behar dute ernaltzeko. Naturak berezko ditu... [+]


Maiatzaren 18an ospatuko dute Sortzen jaia Takoneran

Sei urteko etenaldiaren ostean, maiatzaren 18an, Sortzen jaia ospatuko dute Takoneran D ereduko eskola publikoen aldeko jaia.  Ikuskizunak, haurrendako jolasak eta Gorka Urbizu edota Borla taldeen kontzertuak izango dira.


Zure onurarako da

Ikusiz zenbat psikologok, medikuk, terapeutak… metodo mirakuluak partekatzen dizkiguten, pentsa daiteke haurren heziketa nazioarteko kezka dela eta denok adituak bilakatu garela.


47 milioi euro gehiago Esako urtegiaren segurtasuna bermatzeko

Ebroko Konfederazio Hidrografikoko (CHE) lehendakariak egin du iragarpena aste hasieran: Esako urtegia handitzeko lanen laugarren moldaketari aurten ekingo diote eta urtegiaren eskuin magala egonkortzeko 47 milioi euro gastatuko dira.


2025-05-09 | Arabako Alea
Gasteizko lorezainak udalarekin bildu dira lehen aldiz

Gasteizko Udalak esan du enpresa negoziatzera deitzen ari dela. Sindikatuek eskatu diote Gasteizko langileak defendatu ditzala Enviserren jabea den AEBetako inbertsio funtsaren aurrean.


“Txosnak eta herri jaiak defendatzeko” ekimena egingo dute maiatzaren 31n Bilbon

Bilboko, Gasteizko eta Donostiako herri jaietako ordezkariek agerraldi bateratua egin dute maiatzaren 8 honetan, txosnei jarritako zailtasunak salatzeko eta jai eredu herrikoa "desagertzeko arriskuan" dagoela ohartarazteko.

 

 


Patxi Saez Beloki ZirHika taldeko kidea
“Hikaz egiten ere, eginez ikasten da”

Aurreneko aldiz Euskaraldiaren barruan Hikaldia egingo da. 83 herrik eman dute izena. Iaz hitanoa bultzatzeko sortu zen ZirHika talde eragileak antolatu du ekimena, Tauparekin batera. Patxi Saez Beloki ZirHika taldeko kidea elkarrizketatu dugu. Bi helburu dituzte estreinaldian:... [+]


Soluzioa ez da teknikoa, soziala da; Arnaldo Otegiri erantzuna

Azken asteotan, energia berriztagarriei buruzko eztabaida komunikabideetan zabaldu da. Euskal Herrian, lehenik eta behin, Aritz Otxandianok jasandako erasoaren kasu mediatikoa izan genuen, berak energia berriztagarrien aldeko jarrerari egotzi ziona; handik egun gutxira,... [+]


Turiel: “Bilatu daitezke arrazoi teknikoak, baina itzalaldia prezioen sistema perbertsoak eragin zuen”

Antonio Turiel fisikari eta CSICeko ikerlariak aspaldiko urteetan ez bezala bete zuen Hernaniko Florida auzoko San Jose Langilearen eliza asteazkenean. Zientoka lagun elkartu ziren Urumeako Mendiak Bizirik taldeak antolatuta Trantsizio energetikoaren mugak izeneko bere hitzaldia... [+]


Robert Prevost estatubatuarra izango da aita santu berria, Leon XIV

"Bake zubiak eraikitzeko laguntza" eskatu dio jendeari balkoitik egin duen lehen agerraldian.


Hezkuntza publikoko irakasleen eta Jaurlaritzaren arteko negoziazioak ostiralean jarraituko du

“Proposamen oso eskasa egin du Hezkuntza Sailak, berme eta zehaztapenak txertatu barik”, kontatu dio ARGIAri STEILASeko bozeramaile Haizea Arbidek. Ostegun honetan bilera izan dute sindikatuek eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, EAEko irakaskuntza publikoko... [+]


2025-05-08 | ARGIA
Iratxe Sorzabal absolbitu du Espainiako Auzitegi Nazionalak, “tratu gizagabeak” pairatu izana aitortuta

Epaiak dio 2001ean Sorzabalek egindako autoinkulpazioa "tratu txarren ondorioa" izan zela, eta beraz, "baliogabea" dela. 1995ean Irunen lehergailu bat jarri izanagatik atxilotu zuten 2001ean, eta bost egunez inkomunikatuta atxiki zuten, gogorki torturatuz.


Eguneraketa berriak daude