"Historia lehoiaren ikuspuntutik kontatu nahi dut, ez ehiztariarenetik"

  • Marokon sortu zen Reda Zine (Casablanca, 1977) kazetaria. Jaioterriko L’Boulevard musika jaialdiaren sortzaileetakoa da. Bolonian (Italia) bizi da, eta 2015ean The Long Road to the Hall of Fame aurkeztu zuen, Tony Kingen bizitza ardatz hartuta. Futbolari, aktore, ekintzaile politiko eta Public Enemy taldearen segurtasun arduradun izandakoaren bizitzaren bidez, AEBetako afroamerikarren azken hamarkadotako berri ematen du. Otsailean gurean izan zen filma aurkezten.

Jabi Zabala @sarean
2018ko apirilaren 15a
"Iritzi publikoa eta hedabideak ez zeuden musika tradizionala edo pop musikaz haragoko adierazpenetara irekita, muturrekotzat hartzen ziren bultzatu nahi genituen heavy metal eta hip-hop estiloak" Argazkia: I˝igo Azkona

Casablancako eszena alternatiboan hasi zinen.
Antzoki okupatu batean hasi ginen, eragile talde txikia ginen, musikari, kazetari, teknikariak… Elkarte moduan hasi ginen antolatzen, areto txikiak alokatuta, eta ohartu ginen gu bezala beste jende asko ere gauzak egiteko gogotsu zegoela… L’Boulevard festibala bilakatu zen denborarekin.

Ez zen erraza izango 90eko Marokon?
Iritzi publikoa eta hedabideak ez zeuden musika tradizionala edo pop musikaz haragoko adierazpenetara irekita, muturrekotzat hartzen ziren bultzatu nahi genituen heavy metal eta hip-hop estiloak. Egin kontu, 1997 inguruan ez zegoen internet egun bezain garatuta, telebistan aukerarik ez eta VHS zintak elkarbanatzen genituen. Barne Ministerioa oso gogor ari zen orduan, ostrazismo handia zegoen, izua eta zentsura nonahi.

Errepresioa etorri zen orduan.
Arrakasta itzela lortzen hasi ginen, baina Gobernutik, islamistengandik eta eskuinetik oro har, gero eta eraso handiagoak zetozen. Trantsizio garaia zen, Hassan II.aren heriotzaren ostean, baina Kultura Ministerioak ez zuen guk egindakoa kulturatzat hartzen. “Mendebaldearen degenerazioa zarete, inperialismoarena”, esaten ziguten. Gero atxiloketak etorri ziren: 2003ko otsailean, kontzertu baten ostean, hamalau lagun euren etxeetan atxilotu eta kartzelaratu zituzten. “Satanismoa” leporatu zieten. Prozesu kafkiarra izan zen, galdera inozoak egiten zizkieten, etxean kamiseta beltzak eta kandelak zituztela frogatzat aurkeztu...

Zein izan zen gizartearen erantzuna?
Irakeko inbasioaren garaia zen eta, Marokon, amerikar inbaditzaileekin lotzen gintuzten gu. Babes kanpaina antolatu genuen atxilotuekin, baina Marokoko hedabideak eta iritzi publikoa kontra genituen, eta barnealdean oso jende gutxik eman zigun laguntza. Aipagarriena izan zen berunezko urteak bizi izandako ezker muturreko sindikalista zahar batzuek emandako babesa. Horietan nabarmendu zen hil berri den Amale Samie kazetari eta anarkista. Apolitikoak ginen baina beraiek abokatuak bilatu eta lokalak utzi zizkiguten babesa antolatzeko.

Eta kanpoan?
Ni ordurako Marokotik at nintzen, zorionez, eta kanpotik lagundu ahal izan nuen, Internet bidez, lagunen aldeko kanpaina egiten, baina Maroko eta Frantziako erregimenak elkar hartuta egon dira beti eta erabateko isiltasuna zegoen Frantziako hedabideetan, 40 egunez ez zuten aipamenik egin. Egun batean, Le Mondek azalean atera zuen gaia, ondoren Liberation etorri zen eta... biharamunean lagunak askatu zituzten. Bestalde, handik aste gutxira, beste hamalau gaztek, ez rockeroak, Al Qaedak burmuina garbitutakoak baizik, eraso suizidak egin zituzten Casablancan. Horrek erabateko aldaketa eragin zuen Gobernuaren jarreran, eta handik aurrera L’Boulevard festibalari laguntza ematen hasi ziren.

Parisen geratu eta zinegintzara jo zenuen orduan.
Sorbonan identitateen eraikuntzan telebistak duen eragina ikertu nuen. Ikasketak bukatu eta kazetari aritu nintzen, irrati bitan eta Amale Samiek sortutako aldizkari batean Frantziako berri emaile hasi nintzen, baina bi urtetako presioek eta zentsurak itxiarazi zuten aldizkaria. Marokora bueltatzeko asmoa nuen baina ikaskide Italiar batekin ezkondu eta Bolognara jo nuen. Bertan irrati batean etorkinekin hasi nintzen lanean, eta Bolognako Cinetecarekin lan egiten. Marokoko musika eszenaren inguruko dokumentala egin nuen eta, ondoren, Cinetecaren laguntzaz, Bologna, Bukarest, Sevilla eta Riga hirietan integratutako etorkinen istorioak jaso zituen This is mys story. Or Ours? egin nuen. Hor lortutako diru apurrak The Long Road to the Hall of Fame, nire kasa egiteko gastatu nituen gero.

Reda Zine (ezkerrean), Tony King (Malik Farrakhan) eta Public Enemyko abeslari Chuck D 2015eko Pan African Film Festival-en. 

Txiripaz egin zenuen topo Tony King-ekin?
Bai, Obamak AEBetako agintea hartu zuen garaian, Public Enemy taldeko Chuck D abeslariari elkarrizketa egin nahi nion Obamaren garaipenaz, L’Boulevard-en aldizkarirako. Berarengandik pasatu behar izan nuen, Public Enemy taldearen segurtasun arduraduna zelako. Berak kontatu zidan NFLn jokalari ibili zela, blacksploitation mugimenduaren garaian aktore, Nation of Islam-en, Malik Farrakhan izena hartuta... Ez nion sinesgarritasun handirik eman, baina gero Googlen hasi nintzen bila eta... Ene! bera zen! Berari buruzko filma egiteko proposamena egin nion eta gustura onartu zuen.

Zure kabuz eta baimenik gabe egin duzu dokumentala.
Baimen berezia eskatu behar da AEBetan filmatzeko, baina nik ez nuen eskatu. Chuck Dk eta lagunek ikusi zuten egile xumea nintzela eta Tonyren gaineko filma egiteko ate guztiak ireki zizkidaten. Euren eskutik ghettoan sartu ahal izan nintzen, izan ere, Los Angelesen, Hollywood-ez beste, baduzu Watts auzoa. Tony bizi den ingurua da eta, zuria bazara, ezin zara handik zure kasa ibili.

Islamaren nazio beltza

“Ghetto-a munduaren periferia da, eta Tony King-Malik Farrakhan ibili zen Nation of Islamen metaforikoa da islama;  mezan bezala aritzen dira kantuan, Korana eta Biblia aipatzen dute... hurbilketa sinkretikoa da. Ulergarria da: zuriek erlijioa ezarri zieten, baina ezin da zentsuratu barne ahotsa, kantak, aldarte hori. Begiratu beltzen elizak eta konturatuko zara. Arrazakeria arazo handia dago AEBetan, deshumanizazio historia luzea dute, baina ez daude prest erreparaziorako. Gil Scott-Heron-ek esan bezala: nork ordainduko du erreparazioa nire arimarentzat? Bada, hasteko, historia lehoiaren ikuspuntutik kontatu behar da, ez ehiztariarenetik”.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Zinema  |  Kultura  |  AEB  |  Maroko

Zinema kanaletik interesatuko zaizu...
Koldo Almandozen 'Oreina' filma Zinemaldiko Zuzendari Berriak sailean lehiatuko da

Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko Zuzendari Berriak sailean lehiatuko da Koldo Almandozen Oreina. Zinegile donostiarraren fikziozko lehen lan luzea irailaren 21etik 29ra bitartean egingo den jaialdian estreinatuko da eta, hil horretan bertan, 28tik aurrera, aretoetan ere ikusi ahal izango da.


2018-07-11 | Santi LeonÚ
Hereditary

Harrigarria da, beraz, lan honek osatu duen kontsentsua: urteko film onena, dagoeneko; eta film “normal” onena ez bada, beldurrezko film onenetarik, dudarik gabe. Egun batzuetan, arrunt bakarrik sentitzen naiz.


Claude Lanzmann omenduko du Euskadiko Filmategiak, proiekzio berezi batekin

Uztailaren 12an Claude Lanzmann zuzendariaren Le dernier des injustes filma proiektatuko dute Donostiako Tabakaleran. Joan den astean hil zen zuzendari frantziarraren omenez antolatutako emanaldi berezia da.


2018-07-05 | ARGIA
Helena Tabernaren 'Nagore' dokumentala debalde eskaini ahal izango da Sanferminetan

Nagore Laffageren hilketaren 10. urtemuga dela-eta Helena Taberna zinegile altsasuarrak Nagore dokumentalaren emanaldi eskubideak debalde utzi dizkie emakume talde zein bestelako elkarteei Sanferminak iraun bitartean, uztailaren 6tik 17ra.


Gasteiz orainaldian

Orainaldian dokumentala. Egileak: Iñaki Landa, Mikel Buruaga eta Gindi Auzmendi. Maiatzaren 30ean Gasteizko Florida zinematan eman zen lehenengoz.


Ariyo, Antxon

Honen eta antzeko herri abestien indar dramatikoa lehenengoz Manuel Lekuonak aztertu zuen:  

Itsasoa laino dago
Baionako barraraino.
Nik zu zaitut maiteago
arraitxoak beren
umeak baino.


Aurrenik girotzeko irudi bisuala eta zapla mamia. Etena deitzen den teknika. Apaiz hau 1936ko Gerran Lasarteko Brigiden komentuan babestu zen, nazionalek akabatuko zuten beldurrez. Ondoan jaio zen Antxon Mercero urte horretantxe eta, sei hilabeteko haurra zelarik, aita akabatu zioten gerra... [+]


Disney azaleratu zuen greba

Hollywood, 1923. Walter Elias Disneyk The Walt Disney Company sortu zuen. Sortzaileak etengabe gogorarazten zuenez, Hollywoodera eskuan kamera zahar bat zuela eta poltsikoan 40 dolar zituela iritsi zen.


2018-05-18 | ARGIA
Gastibeltza filmak
Lapurditik ari Euskal Herri osoari so

Gastibeltza filmak egitasmoa sortu berria da. Euskal zinema sortu eta produzitu asmoz abiatua. Senperen kokatua dago eta sortzaileek Euskal Herri osoko euskaldun guztiengana heldu nahi dute.


Atxagaren 'Soinujolearen semea' filma errodatzen hasi dira Fernando Bernuesen zuzendaritzapean

Aste honetan hasi dira Soinujolearen semea nobelaren zinemarako egokitzapena filmatzen, EITBk aurreratu duenez. Eneko Sagardoy, Aitor Beltran, Iñaki Rikarte, Joseba Apaolaza, Mireia Gabilondo, Frida Palsson eta Miren Arrieta aktoreek hartuko dute parte, Fernando Bernuesen zuzendaritzapean.


2018-05-13 | Gaizka Izagirre
Gurean
Dokumentalen indarra, animalien egoera salatzeko

Asko dira azken urteetan munduko animalien egoera latza salatu nahi izan duten dokumentalak: Earthlings, Cowspiracy, The Cove, BlackFish, Meet Your Meat, The Elephant in the Living Room... Denak ere intentzio batekin sortuak: ikus-entzunezkoen bidez ikusleari erakustea, jateko, janzteko dibertitzeko edo esperimentatzeko esplotatuak izaten diren bizidunen bizitza tamalgarri eta penagarria. Lan horiek guztiek nazioarteko animalia askoren egoera salatzen dute; baina gurean ere bada lan bat... [+]


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude