Davoseko emakume arriskutsu horiek

  • Urtero, egun hauetan Davoseko Foro Ekonomikoa bildu ohi da Suitzako Alpeetako herrian. Zita dute kapitalismoaren munduko eliteek, izan enpresari nola agintari.

3.000 parte-hartzaile inguru dira, 119 ekonomiatako ordezkariak, eta tartean daude 340 lider politiko eta G-7ko sei presidente –denak, Japoniakoa izan ezik–, baita Donald Trump ere. Helburua, urtero lelo politez mozorrotua egonagatik, sistema kapitalista mantentzea da, aurpegiz aldatu behar bazaio ere: itxuraz “atseginagoa” eta “humanoagoa” egin, munduko botereari eusteko.

Aurten “emakumearen momentua” izan omen da. Antolakuntzari kritikak egin izan zaizkio emakumeen kopurua eskasa delako, eta aurten baimena eman dute klub hori esklusiboki emakumeek gidatzeko. Arrazoia? Gai nagusietako bat dela emakume eta gizonen arteko langa sozioekonomikoa murriztea. Aukeratuak izan dira Erna Solberg Norvegiako lehen ministroa eta Cristine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko zuzendari kudeatzailea. Lagardek duela gutxi adierazi du “zaharrak gehiegi bizi” direla eta hori “arrisku bat” dela munduko ekonomiarentzat.

Emakume aurpegia jarri bazaio ere, foro kapitalistak ez dio utziko kapitalista, klasista eta diskriminatzaile izateari, feminismoaren, politika sozialen eta herritarren kontrakoa. Nahiz eta zuriz pintatu, belea beti bele, eta kapitalismoa beti kapitalismo. Egiturazkoak baititu injustizia, iruzurra eta diruzalekeria. Eta adibide gisa hortxe dugu Lagarderen bidegabekeria, hirugarren adina likidatu dadila proposatuz, bera eta bere modukoak izan ezik, noski. Halakoxeak dira Davoseko emakume agintariak. Eskerrak beste pentsamolde bateko emakumeak nagusi diren munduan!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia
Mutualitateek osasuna negozio bihurtu dutela salatu dute

Gizartea kontzientziatzeko eta informatzeko kanpaina bat abiatu dute LAB, CGT, STEILAS, ESK, CNT eta LSB-USO sindikatuek, Nafarroako Osasun Plataformak eta Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak.


Grebaren eta langile borrokaren balioak aldarrikatu dituzte sindikatuek Maiatzaren Lehenean

Milaka langile elkartu dira Iruñean, Bilbon, Gasteizen, Donostian, Baionan eta Maulen egindako manifestazio eta ekitaldietan. Langile eskubidea defendatu eta lortzeko, greba erreminta ezinbesteko gisa aldarrikatu dute sindikatu guztiek. LAB lehen aldiz... [+]


2024-04-30 | ARGIA
Hil egin da Artzentalesen zauritu zen basogintzako langilea

Langilea larri zauritu zen apirilaren 24an, eta astelehenean, hilak 29, hil da. 22 urte zituen eta sektorean bi hilabete soilik zeramatzan lanean. 2024 urtean hildako 22. langilea da.


Manifestazio eta aldarri ugari Maiatzaren Lehenerako

ELA sindikatuak mobilizazioak egingo ditu Bilbon eta Iruñean, eta LABek, berriz, Iruñean.


Eguneraketa berriak daude