Zer dabil parlamentaria 'Big Pharma'k pagatutako bisita gidatuetan?

  • Amgen multinazionalak gonbidatuta, Dublinen izan dira Madrilgo legebiltzarreko EAJ, PP eta Ciudadanos alderdietako senatari batzuk, ElDiario.es-ek plazaratu eta ARGIAtik Andoni Mikelarenak oihartzun egin zuenez. Ez du zalaparta handirik piztu albisteak. Menturaz bai sortuko zuela, eta handia, herritarrek lotu balute farmaziako multinazionalen promozio operazio hori Gizarte Segurantza kiebra bidean daramaten botika berri txit garestien eskandaluarekin.

Amgen multinazionalaren iragarkian, bere produktu izarretako bat den ‘Enbrel’ biologikoaren promozio irudia. ‘Enbrel’-en konkurrentzia nagusia ‘Humira’ da, munduko biologiko salduena, baina orain Amgenek horren berdina ez baina antzekoa izango omen den bi
Amgen multinazionalaren iragarkian, bere produktu izarretako bat den ‘Enbrel’ biologikoaren promozio irudia. ‘Enbrel’-en konkurrentzia nagusia ‘Humira’ da, munduko biologiko salduena, baina orain Amgenek horren berdina ez baina antzekoa izango omen den biosimilare merkeagoa prest dauka. Amgenek esku batekin politikariak konbentzitu nahi ditu biosimilareen legeztatzea errazteko eta bestearekin ‘Humira’-ren jabea den AbbVie konpainiarekin negoziatu, bere biosimilarea ez merkaturatzeko 2023 arte.

Zergatik axola behar zaio irakurleari Amgen izeneko enpresa bat? Interneten Amgenez galdezka hasten baldin bazara, bioteknologiako puntako aurrerapenen albisteak aurkituko dituzu batetik eta, bestetik, botika berriak merkatzea lortu ahala burtsetan bere akzioek egiten dituzten jauzienak. Hori guztiz osasuntsu baldin bazaude.

Zeren eta biziak oparitzat ekarri badizu gaixotasun inflamatorioren bat (heste, larruazal zein hezurretako), edo bihotzeko arazoak edo minbizi gaiztoren bat... orduan bai seguru egingo duzula topo gaur ez bada bihar Amgenekin eta berekin konkurrentzian ari diren multinazionalekin. Ingeniaritza genetikoz sortutako botika biologiko deituak dira gaur medikuntzan trending topic, eta burtsetan negoziorik erakargarrienak egiten dituztenen zerrendetan ere bai.

EAJko Nerea Ahedo doktorea eta PP eta Ciudadanoseko bi senatari gehiago –beste alderdietakoek uko egin omen zioten gonbidapenari– Irlandako bere faktoriara bidai ordainduan eraman zituen Amgen handiak (23.000 milioi dolarreko salmentak, 8.000 milioi irabazietan, 20.000 langile) merkaturatzen du botika biologikoetan izarretakoa dena: artritisa, Crohn eritasuna edo psoriasi bortitza nozitzen dituzten hainbeste gaixok ezaguna duten Enbrel. Marka komertzialak daraman molekula Etanercept deitzen da, baina immunitate sisteman eragiten duten botika berrietako askoren izenak -mab partikulaz bukatzen dira. Horrela, Etanercept molekularen sailekoak dira Infliximab, Adalimumab, Rituximab eta abar luze bat, erreumatologian eta onkologian batik bat baina beste eritasun larri ugaritan ere gero eta gehiago erabiliak.

Duela 20 urte botika biologiko berriok egon ere ez bazeuden, orain bere erabilera medikuntzako establishmentaren dogmetako bat bihurtuta dago. Gutxi dira doktoreak biologikoen arriskuak salatzera ausartzen direnak, terapia genetiko hauen alboko kalteez ohartarazi eta protesta egiten dutenak agintariek horiek merkaturatzeko multinazionalei kontrol sistemak murriztu dizkietelako. Ez dira asko ere gaixoak tratamendu bortitz horiei uko egiteko adorea eta informazioa dutenak. Bere medikuek gaixotasunentzako
tratamendu posibleez daukaten informazio ia guztia multinazionalek banatzen dietena baita, zuzenean publizitate moduan emana ez
denean, edo konpainiek kate motzetik  lotutako ikerketa zientifikoen argitalpenetatik jasoa.

Biologikoen kritikak badu, ordea, osagai ekonomiko larri bat. Madrilgo El País egunkariak 2015ean aitortzen zuen Espainiako
ospitaleek botiketan gastatzen dutenaren faktura osoaren %40 biologikoetan joaten zaiela. Berrikitan Frantziako Basta! hedabideak analisi zorrotz bati izenburu hau ipini dio: ”Gure Gizarte Segurantzari milaka milioi kostatzen zaizkion eta osasun sistema arriskuan
jartzen diguten botika garesti horiek
”.

“Ohartzen gara –idatzi du Simon Gouinek dossier ondo dokumentatuan– zerrendan dauden minbiziaren aurkako botika berriok hain direla garestiak ezen eta gure osasun sistemaren muinean datzan solidaritate printzipioa arriskuan jartzen baitute. Baina gainera,
medikuek errazen gomendatzen dituzten botiken eraginkortasuna sarritan jarri da zalantzan. Hori dena gutxi balitz, multinazionalek prezioak finkatzeko daukaten sistema iluna da, hau ere harrapatuta daukatelako adituen eta farma-industriaren artean”.

Gastuak publikoak, etekinak pribatuak

Egin kontu. AEBetako Medikuntzako Institutuak 2016an publikatu zuenez, han gaixo bakoitzaren urte beteko tratamendua Etanercept, Adalimumab eta Infliximabekin kostatzen zen 24.859 eta 26.460 dolar artean. Espainian botika horiek urtean 10.000 eta 14.000 euro
artean kostatzen direla argitaratu izan da, farmaziako multinazionalek prezioak batean eta bestean nola alda ditzaketen seinale. Edonola ere, diru asko, milioika gaixo larri eta kroniko epe luzean horiek lotzeko.

Big Pharmak orain arte arrakastaz lortu duen arren bere biologikoak hain garesti saltzea, argudiatuz horiek sortzeko ikerketa eta saiakera klinikoak oso kario ateratzen zaizkiela, azken urteotan erabaki dute beren buruei konkurrentzia egitea nolabait low cost biologikoak deitu genitzakeen erremedio biosimilareak merkaturatuz.

Amgenek bere webgunean aitortzen duenez, biosimilareak eta generikoak ez dira nahasi behar. Botika generiko batek merkaturatzen du markako erreferentziazkoaren molekula bera, prezio askoz merkeagoan, herritar guztiak ohartu direnez. Aldiz, orain merkeago
kopiatu nahi diren botika biologikoak askoz konplexuagoak dira beren osaketan eta biosimilareek horien osagaietako batzuk  daramatzate, ustez jatorrizkoaren eragin berdintsua eduki behar dutenak. Horregatik ez dirudi gehiegikeria esatea biosimilareak direla low cost biologikoak.

Honek guztiak zer dauka ikustekorik parlamentarien bidaiarekin? Asko. Uholde neoliberala baliatuz, Big Pharma konpainiek hain garesti saltzen dituzten botikak hein handi batean diru publikoz egindako ikerketen emaitzak dira. Unibertsitate publikoetan herritar guztien diruz egindako ikerlanen fruituak gero abian jartzen dituzte konpainia handiek zuzenean edo hauek soka motzetik kontrolatuta
molekula berriak merkaturatu arteko prozesua egiten duten start up distiratsuek.

Bestalde, botika berrien esperimentazio fase luzea ere osasun sistema publikoaren bizkar egiten dute. Ekonomiaren eta zerbitzu publikoen beste atal askotan legez, gastuak komunitatearentzat, etekinak pribatuak. Gaixotasun kroniko larriren bat edo minbizia jasan duten irakurle bat baino gehiago izango da lekuko nola eskaini zaion punta-puntako botika berrien probatzaile aurreratu izatea. Pribilegioa usteko dute gehienek, akuri lana aitortuko du bakanen batek.

Justu azken atal honetan sartzen da politikarien funtzioa: Big Pharmaren negozio handia oraindik legebiltzarrek arautzen dutenez, legeak malgutzea eskatzen dute industria merkaturatu nahian ari den molekula berriek.

Zenbait mediku kritikok salatzen duten arren –orain artean arrakastarik gabe, bistakoa denez– botika berri garestiok merkaturatzen direla gaixoen segurtasuna bermatu gabe, eraginkortasuna aski frogatu gabe, alboko kalteak ondo neurtu eta ustezko etekinekin alderatzeke...

Hori horrela izan dadin, legegileek industriari baimendu diote merkaturatu aurreko esperimentazio eta entsegu klinikoak laburtzea. Badirudi orain gauza bera erdietsiko dutela biologikoen ia berdintsuak izango omen direla dioten biosimilareekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Industria farmazeutikoa
Menopausia medikalitzatzeko arriskuaz ohartarazi du The Lancet aldizkariak

Martxoaren 8aren atarian, menopausiari buruzko artikulu-sorta bat argitaratu du The Lancet medikuntzan espezializatutako aldizkariak. Laburpenean gogorarazi duenez, menopausia munduko populazioaren erdiaren bizitzaren etapa saihestezina da, baina esperientziak asko aldatzen dira... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Desikasi daitekeen minaren ondoeza

“Askotan min handia sentitzen nuen oinetan, baina arraroa zen, ez nuelako lotzen kolpe batekin edo lesio batekin, eta ez nuelako identifikatzen nondik zetorren”. Iraia Etxebesteren hitzak dira; duela sei urte azalpenik gabeko mina sentitzen hasi zen oin azpian, eta... [+]


2023-01-18 | Lide Iraola
BioNTech enpresak Twitterri eskatu zion zentsura zitzala Covid-19aren aurkako txerto unibertsalen aldeko mezuak

Farmazia enpresa alemaniarrak hamar mila milioi euro irabazi ditu Covid-19aren aurkako txertoen patenteei esker. Hainbat ikerketak frogatu dute farmazeutiken lobbyek oztopatu dituztela patenteak askatzeko akordioak. BioNTechek sare sozialetako mezuak zentsuratu nahi izan ditu,... [+]


2022-11-09 | ARGIA
Opioideen kontsumo farmakologiko gehiegizkoa eta desegokia

Minari aurre egiteko, opioideen kontsumo farmakologikoa asko handitu dela eta sarri behar baino gehiago eta behar baino epe luzeagoan erabiltzen direla ohartarazi dute adituek. Menpekotasuna eta albo-ondorioak sor ditzakeen pilula errezetatzea baino, osasun baliabideetan eta... [+]


Eguneraketa berriak daude