Tsunamiak urperatutako 'garum'-a

  • Tunisiar eta italiar arkeologo talde batek Neapolis hiriaren arrastoak aurkitu berri ditu Tunisiako kostaldean urperatuta. Amiano Martzelino erromatar historialariak jaso zuenez, hiria tsunami batek suntsitu zuen K.o. IV. mendean.

Nagore Irazustabarrena @irazustabarrena
2017ko irailaren 17a
(Argazkia: Tunisiako Ondarearen Institutua / Sassariko Unibertsitatea)
(Argazkia: Tunisiako Ondarearen Institutua / Sassariko Unibertsitatea)

Hogei hektareatik gorako aztarnategian, hainbat monumentu eta eraikinen arrastoak topatzeaz gain, garum-a (arrain hartzituzko saltsa) egiteko ehunka tanga aurkitu dituzte. Adituen ustez, Erromatar Inperio berantiarreko garum ekoizle nagusietakoa zen Neapolis, baina erromatarrek oso gutxi idatzi zuten hiriari buruz, ziurrenik Gerra Punikoetan Kartagorekin lerratu izanagatik. Aurkikuntzak erromatarrek esan ez zigutena jakiteko balio dezake.

Kanal hauetan artxibatua: Arkeologia  |  Erromatarrak

Arkeologia kanaletik interesatuko zaizu...
Bost metro inguruko garrantzia

Turkiako Tayinat aztarnategian, Burdin Aroko Patina erresuma hititaren hiriburu Kunuluaren arrastoen artean, 3.000 urteko emakumezko estatua baten burua eta gorputz-enborra aurkitu dituzte.


Emakumeek zabaldu zuten Brontze Aroa

Lech ibaiaren haranean, Austria eta Alemaniaren arteko mugan, duela 4.000 urte inguru ehortzitako 84 banakoren arrastoak aztertu dituzte eta emaitzak PNAS aldizkarian argitaratu.


4.000 urteko 'tupperware'-a Alpeetan

Duela bost urte egurrezko ontzi biribil bat aurkitu zuten Suitzako Alpeetan, Lötschenpass gainetik gertu, 2.650 metroko altitudean. Objektua aztertu ondoren, emaitzak Scientific Reports aldizkarian jakinarazi berri dituzte.


Suak ondarea babesten duenean

Erromako metroko C linea zabaltzeko lanetan, Trajanoren garaiko (K.o. II. mendeko) eraikin baten arrastoak topatu dituzte. Mosaiko eta fresko zati ederrak topatu arren, aurkikuntza berezienak egurrezko egiturak izan dira: hainbat habe, aulki baten hankak, balaustrada zati bat eta mahai errektangular handi bat.


Aztarna erromatarrak Okinawan

Okinawa uhartean (Japonia), zehazki Urumako Katsuren gazteluaren arrastoetan egindako indusketa lanetan, K.o. III. eta IV. mendeko kobrezko lau txanpon erromatar aurkitu dituzte.


2017-03-15 | Plaentxia .eus
Gizaburuaga, toki sakratua 4.000 urtez
MULTIMEDIA - erreportajea

Gizaburuagan egindako indusketa lanetan topatutakoari buruz hitz egin dugu Jesus Tapiarekin, Aranzadi zientzia elkarteko arkeologoarekin. Zeramikazko ontzia eta arkulariaren besokoa topatu dituzte, k.a-ko 4.000. urtetik 1.300. urtera bitartekoak.


2017-02-12 | Jabi Zabala
"Gure historiaurrea berridazten ari gara"

Paleolito garaiko labar arte aztarnategi ugari aurkitu eta aurkeztu dira azkenaldion. Bereziki aipagarriak izan dira 2016an Bizkaian Berriatuko Atxurra eta Lekeitioko Armintxe kobazuloen aztarnategi garrantzitsuen aurkikuntzak. Horien atzean ageri da Diego Garate plentziar arkeologoa.


Urak askotariko altxorrak gorde ditu Yucatánen

Mexikoko Antropologia eta Historia Institutu Nazionalak eta National Geographic Societyk Gran Acuífero Maya proiektua jarri zuten abian, Yucatángo penintsulako urez betetako hainbat kobazulo ikertzeko.


2016-07-14 | Arabako Alea
Burdin Arora itzuliko dira berriro La Hoya aztarnategiko bisitariak

Egokitze eta garbitze lanak egin ostean, jendaurrera ireki dute berriro ere Guardiako La Hoya aztarnategia; egindako lanen emaitza erakusteko ate irekien jardunaldia prestatu du Arabako Diputazioak larunbaterako.


Ping-pongean egin nahi eta erromatar villa topatu

Wiltshireko (Ingalaterra) familia batek aletegi zaharrean elektrizitatea instalatzea erabaki zuen berriki, seme-alabek ping-pongean aritzeko argia izan zezaten. Irwindarrek kableak lur azpitik igarotzea nahi zuten, eta asmo horrekin lorategia hondeatzen hasi zirenean, elektrikariek mosaiko batekin egin zuten topo ezustean.

Ondoren, Historic England erakundeko eta Salisburyko Museoko arkeologoek baieztatu zuten mosaikoa K.o. 175 eta 220 urteen artean eraikitako erromatar villa handi baten... [+]


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude