Publikoaren gustukoa

Musika Hamabostaldia. BBC Philharmonic Orchestra. Zuzendaria: Juanjo Mena. Donostiako Orfeoia. Zuzendaria: J.A. Sáinz Alfaro. Bakarlariak: Stuart Skelton, Ricarda Merbeth, Louise Alder, Benjamin Hulett, James Creswell, Detlef Roth, David Soar. Kursaal Auditorioa. Abuztuaren 3 eta 4a. Argazkian, Juan Jose Mena musika klasiko zuzendaria (Gasteiz, 1965).

Orkestra sendo bat, Donostiako publikoak ezagutzen duen zuzendaria, egitarau erakargarria. Den-dena puntu-puntuan Musika Hamabostaldiari hasiera emateko. BBC Philharmonic Orchestrak ibilbide potentea dauka,  honi gehitzen badiogu gure Juanjo Mena zuzendari gasteiztarra zuzendari titularra dela 2011. urteaz geroztik, normala da jendez gainezka egotea Kursaal Auditorioa bi saioetan (batez ere bigarrenean). Emaitza, ona, besterik gabe.

Inpresio izugarria eman zuten lehenengo egunean, kontuan harturik bakarlaria gure Asier Polo biolontxelo-jotzaile bilbotarra zela. Gaur egun instrumentu honetako bakarlari onenetakoa da Polo, dudarik gabe, eta halaxe frogatu zuen Edward Elgar-en Biolontxelorako mi minorreko op. 85 kontzertua interpretatzerakoan. Doi-doia baina inoiz koadratua, fraseaketaren malgutasuna mantenduz beti, bertsio nolabaiteko fantastikoa egin zuen, dotorea eta teknikoki bikaina. Propina oparitu zuen Polok: Gaspar Cassadó-ren Fantasia-suite-aren Preludioa, ederra.

Lehenengo egun honetako bigarren zatian orkestrak txundituta utzi zuen publikoa Berlioz-en Sinfonia fantastikoa, op. 14 obrarekin. Menak jakin zuen zati bakoitzaren nortasuna ederki kanporatzen. Orkestraren familia guztiak luzitu ziren lan honekin eta txalo sorta ederra lortu zuten.

Hurrengo eguneko saioak ez gintuen hainbeste emozionatu. Kontzertu bertsioan egindako opera ez da erraza, ez interpreteentzat, ez publikoarentzat. Argudioari jarraitzea konplikatua egiten da antzezten ez delako. Bestalde, soinu bolumenen arteko oreka mantentzea ia-ia ezinezkoa da orkestra eta interpreteak maila berean daudelako –fosoan dagoenean orkestrak ez du ahotsa “jaten”–. Beraz, ezingo genuke esan saio txarra izan zenik, baina ezta guztiz bikaina ere.

Bakarlarien lana zuzena izan zen. Ricarda Merbeth, Leonore-ren rolean, taxuz aritu zen; Louise Alder-ek, Marzelline-ren paperean, berriz, ez gintuen gehiegi konbentzitu. Bestalde, gizonezko ahots izugarriak izan genituen: James Creswell, Rocco-ren rolean boteretsu eta konbentzigarria aritu zen; Detlef Roth baritonoak txukun egin zuen Don Pizarro-ren papera, eta David Soar baxuak biribildu egin zuen Don Fernando-rena. Azpimarratu behar dut, honez gain, Donostiako Orfeoiaren lana, doi-doia. n

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Isilean


Materialismo histerikoa
Zainduta

Umea gelan eranzten utzi, eta ni lau minutuan jantzi naiz, bi pasa behar izan ditudalako pulamentuzko kulerorik ez dudala ohartzeko, eta souvenir moduan gordeta nituen norbaiten kaltzontziloak janzteko. Nik bakarrik jakingo dut galtzen azpian Spiderman daramadala. Hogeita bost... [+]


2024-05-12 | Diana Franco
Teknologia
Norbera izatea ahaztu

Oso gogoko dut zientzia fikzioa, genero honetan istorioak oso modu aldrebesean kontatuak izaten badira ere. Fikzioa erabiliz, dugun errealitate konplexua azaltzeko edota eraldatzeko modu berriak lantzen dira. Ocativa E. Butler zientzia fikziozko idazleak, elkarrizketa batean,... [+]


Israel ahulduta eta Iran boterea hartuta

Azkeneko hamarkadan Frantziak, Erresuma Batuak eta AEBek Siria inbaditu zuten nazioarteko legedia hautsita. 2024an oraindik Washingtonek Siria okupatzeko dozena bat base militar inguru ditu eta herrialdearen petrolioaren zati handia lapurtzen du. Israelek Siriako eta Palestinako... [+]


Eguneraketa berriak daude