Popular bankuaren erantzukizunak

  • Popular bankuaren hondoratzea egunotako gertakari ekonomiko nagusi izan da Espainiako Estatuan. Banku “errentagarriena” omen zena –Hego Euskal Herrian ere presentzia handia zuen– euro batengatik erosi du Santanderrek.

Juan Mari Arregi
2017ko ekainaren 18a

Adreiluaren krisiak milaka kiebra sorrarazi ditu, eta orain Popular bankuarena etorri da, aktibo toxikoetan 40.000 milioi euro baitzituen. Kaltetuak akziodunak eta bonoen jabeak dira, euren inbertsioa erabat galdu baitute. Gordailugileek euren aurrezkiak bermatuta dituzte, hainbat mugarekin. Eta zalantza dago zer gertatuko den bere 12.000 langileekin, enplegu murrizketa eta erregulazio espedienteen biktima izango dira baina.

Horrek guztiak baditu erantzule batzuk ordea, eta egindakoa ezin zaie debalde atera. Lehenengo erantzuleak politikariak dira, banku erakundeak zaindu eta kontrolatzeaz arduratzen diren horiek: Espainiako Bankua, Balore Merkatuen Batzorde Nazionala, Espainiako Ekonomia ministerioa, Europako Banku Zentrala… Popular bankua fidatzekoa zela zioten denek. Bankuaren presidentziak eta administrazio kontseiluko kideek ere badute konturik argitzeko, egoera den bezalakoa izanda ere, pentsio milioidunak poltsikoratu baitituzte.

Espainiako Gobernuak dio operazioa ez zaiola euro bat ere kostako zergadunari. Gauza bera esan zuen bankuen erreskatearekin eta gezur horren ondorioz 60.000 milioi euro atera behar izan zituzten diru-kutxa publikoetatik. Ez ote gaude beste gezur baten aurrean? Beste behin zergadunak ordainduko du gobernuen gestio txarra eta politika ekonomiko negargarria. Lotsa ematen du bankuko kideak, presidentea buru dutela, oraindik euren karguetan daudela ikusteak, ezer gertatu izan ez balitz bezala.


Santander bankua kanaletik interesatuko zaizu...
2017-11-15 | Andoni Mikelarena
20.500.000 euroko zorra barkatu al zion Kutxabankek PSOEri?

Galdera horri erantzutera joan zen asteartean Kutxabankeko kontseilari ordezkari bat Espainiako Senatura. Hala ere, ez zuen argitu bankuak zorra barkatu ote zion Alderdi Sozialistari.


2014-11-20 | Nerea Ibarzabal
Presoen esku-lan merkea, enpresa handien negozioa

Birgizarteratze programen atzean ezkutatuta, enpresa asko aberasten ari dira Espainiako Estatuko espetxeetako presoen esku-lan merkeari esker. Soldata ezdeusak kobratuta eta lan-eskubiderik gabe, 12.000 preso inguruk egiten dute lan Santander bankua bezalako enpresa handientzat.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude