Txakur zaharrak sasoi batean

1980ko hamarkada bukaera da Euskal Herrian eta pil-pilean egon den punkak ez du sorpresa handiagorik emango. Aurreko belaunaldiak erraietatik eta Ingalaterratik edan du, baina ondorengoek ez dute haien freskura bera. Donostiako auzo batean, ume moko batzuek, RRVari bizkarra emanez politika eta musika bereizi nahi dute eta AEBetako punk taldeei jartzen diete arreta gehiago. Buenawixta etxe okupatuan La Perrera taldea jaio zen. Single bat, muturreko hainbat kontzertu, disko bat eta agur. Gaur egun erreferente da talde hura askorentzat baina garaian jarraitzaile fidelak baina oso gutxi zituen.

1993an txakurtegiko kide bik Nuevo Catecismo Catolico sortu zuten; eta beste bik Señor No. Ibilbide paraleloak izan dituzte, punk-rocka biziberritu, energia barra-barra partekatu eta ikuskizuna eskainiz: lehenak punk-rockaren ortodoxiari ikuspegia ireki, berrasmatu eta duindu zuen; Señor Nok, berriz, beti izan du gehiago high-energytik, basakeriatik eta Bukowskyren pareko galtzaileen poso malenkoniko horretatik.

Taldeko motore eta konposatzaile nagusi, gitarra jotzaile ikaragarri eta agertokiko piztia den Xabi Garrek beti izan ditu presente MC5, Stooges, Motörhead, La Banda Trapera del Rio, Burning, The Who, Rocky Erickson eta Union Carbide Productions, besteak beste. Señor No-ren urrezko garaia itzela izan zen (Xabi gitarra eta ahotsean, Mikel baxuan, Andoni baterian eta Imanol beste gitarran) eta basakeriaz zein poesiaz blai egindako lau disko luze (Señor No–94, No mundo–96, No me hables–99 eta Siempre te diré que no–2003) eta single ugari kaleratu zituzten. Gerora, 2003an, partaide batzuk aldatuta, Señor Sí akustikoa grabatu zuten zuzenean.

Hortik aurrera taldeak ez du ordura arte bezalako jarraikortasunik izan, nahiz eta Xabik beti izan duen ontziaren lema eta ondoan izan dituen Fumay, Yarza, Guantxe eta beste musikari dotoreak. Emanaldi gutxi horiek Flaming Groovies talde handiaren sortzaile Roy Loney-en talde gisa egin izan dituzte; eta baita ere orain gutxi Dead Boys-eko Cheetah Chrome-rekin ere.

Orain, etenaldi luze baten ostean, taldea indarberrituta dator, oso sasoitsu, eta disko luzea besopean: No cambies siempre. Fumay baxuan, Fosy baterian eta Leongo Jorge beste gitarran, aspaldi taldeak izan duen zuzeneko indartsuenari eutsiz. Big Sandyren The great state of misery, Dogo y los Mercenarios-en Que bien me lo paso eta zazpi kantu berri. Boltaia handiko rock gitarreroa, melodia sarkorra duena, power-popa, psikodelia, armonika, wah-wah pedalera, sitarra, pianoa, high-energya eta gero eta nabarmenago The Soundtrack Of Our Lives-en arima airean.

No cambies siempre

Taldea: Señor no

Diskoetxea: Folc Records, 2015

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Keinuak

Asmatuz gero, ziur asko, eraginkorragoa da keinu bat, hitz bat baino. Zenbat bider esan eta ezeztatu dugu mila hitzek irudi batek baino gehiago balio dutela. Barkatu, alderantziz da. Ez da bakoitzak zenbat balio duen, da zertarako. Zerbait ulertzen burua bihurritu nahi... [+]


2024-05-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Intimitatea

Etxe batean badira zenbait gune, gutxitan erakusten zaizkionak etxetarra ez den norbaiti. Esan trastelekua, ganbara, galdara gela, armairu bat. Askotan lurrazpiko etxeko oinean edo irisgarritasun gutxiko etxearen goialdean kokaturik dira. Etxearen txoko hauek lotsa,... [+]


2024-05-05 | Diana Franco
Teknologia
Nora begiratu?

Incel, cyberbullying, sexting, catfishing, ciberbating, doxxing, gaslighting, grooming, sextorisioa… Azkenaldian, gizakion jokabide ezkor guztiak eremu digitalean “tag-eatuak” izaten ari dira, badirudi eremu fisikoan genituen adierazpenek ez dutela balio... [+]


Joera kontrajarriak?

“Inoizko [EAEko] parlamenturik abertzaleena” vs. “Independentismoa minimo historikoetan dago”. Bi baieztapen horiek azken aldian entzuten ditugu, eta areagotu dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan apirilaren 21ean izandako hauteskundeen ondotik. Bi esaldi... [+]


Eguneraketa berriak daude