Emantzipazioaren hanka

  • Nancy Fraser (Baltimore, 1947) AEBetako feminista intelektualak A triple Movement? (Mugimendu hirukoitza?) artikulua argitaratu zuen 2013an New Left Review aldizkari ingeles erreferentzialean. Bertako tesiek bide luzea egin dute jadanik. Fraserrek Karl Polanyiren lanari ekarpena egiten dio, hungariarrak sortutako merkatua/jendartea mundu bi-polarrak hirugarren hanka bat behar duela egungo borroka sozialak ulertzeko: emantzipazioa. Hemen duzue testuaren muina euskarara ekarrita.


2016ko martxoaren 21ean
XX. mendeko mugimendu emantzipatzaileen artean feminismoa izan da indartsuenetako bat. Irudian, 1970ean New York-en egindako manifestazioan “emakumeen emantzipazioak baturik” dio afixak.
XX. mendeko mugimendu emantzipatzaileen artean feminismoa izan da indartsuenetako bat. Irudian, 1970ean New York-en egindako manifestazioan “emakumeen emantzipazioak baturik” dio afixak.

Alde askotatik gaur egungo krisiak 1930eko hamarkadakoaren antz handia dauka, Karl Polanyiren Eraldaketa Handia-tik ezagutzen dugunez. Orain, lehen bezala, mundu osoko merkatuak zabaldu eta desarautzeko bultzada ikaragarria milaka milioi lagunen bizimodua txikitzen ari da. (...)

Antzekotasunak ikusita, ez da harritzekoa egungo krisiaren analista asko Polanyiren maisulanera itzultzea. Baina oraingo abagunea 30eko hamarkadaren oso bestelakoa da funtsezko alderdi bati dagokionez: antzekotasunak egonagatik ere, gaurko erantzuna nabarmen ezberdina da. XX. mende hasieran krisia inguratu zuten borroka sozialek “mugimendu bikoitza” sortu zuten, Polanyiren esanetan. Alde batetik zeuden merkatuen desarautzearen  eta merkantilizazioa zabaltzearen alde egin zuten alderdi politiko eta interes komertzialak; bestetik, parean zegoen klase sozialen nahasketa zabal bat –nekazal guneetako eta hirietako langileak, lur jabeak, sozialistak, kontserbadoreak...–, “jendartea babestea” bilatzen zuena merkatuaren txikizioaren aurrean. Krisiak aurrera egin ahala “babes sozialaren” ideiak irabazi zuen. Gerraostean klase politikoek gutxienez bat egiten zuten gauza baten: lana, ingurumena eta diruari zegokionean merkatuaren “auto-erregulazioa” bertan behera utzi behar zen, bestela gizartea deuseztatuko zen.

Aitzitik, gaur ez dago halako kontsentsurik. Elite politikoak esplizituki edo inplizituki neoliberalak dira, Txina eta Latinoamerikatik kanpo gutxienez. Beste ezer baino lehen, inbertitzaileak babesten dituzte ia denek –euren burua sozialdemokratatzat dutenek barne– eta austeritatea  eta “defizita murriztea” eskatzen dute, politika horiek ekonomiarentzat, ingurumenarentzat eta jendartearentzat arriskutsuak badira ere. Eta bitartean, herritarren oposizioa ez da irtenbide solidario baten inguruan batu, Occupy edo indignados bezalako protesta bizi baina laburrak egon diren arren. Azken batean, ez daukagu Polanyik aipatzen zuen mugimendu bikoitzik.

Zer egin dezakegu horren aurrean? (...) Has gaitezen galdetzen: zergatik ez dago  mugimendu bikoitzik XXI. mendean? Zergatik ez dago gizartea eta natura babestera bideratutako hegemoniaren kontrako proiekturik? (...) Arazoa da falta den horretan jartzen dugula begirada, bertan dagoenari ez ikusiarena eginez. (...) 1960ko hamarkadan eta hurrengo urteetan lehertu ziren mugimendu emantzipatzaileen zabalkunde harrigarriaz ari naiz: arrazismoaren kontrako borroka, inperialismoaren eta gerraren kontrakoa, ezker berria, feminismoaren bigarren olatua, LGBTren liberazioa [Lesbiana, Gay, Bisexual eta Transexualen mugimendua], multikulturalismoa, eta abar. (...) Mugimendu hauek oso kritiko izan ziren  gerraosteko estatuen ongizatean integraturiko babes sozial moldeekin. Hierarkia injustuak eta gizarte bazterketa eragiten zituzten kode kulturalak begi txarrez ikusten zituzten.

Adibidez, ezker berriak babes sozialak burokratikoki banatzean herritarrak bezero bihurtzen zirela zioten. Gerraren kontrako ekintzaile anti-inperialistek lehen munduko babes sozialaren marko nazionala kritikatu zuten, bazterturik geratu ziren herri post-kolonialen bizkar osatzen baitzen. Feministek nabarmendu zuten “familiaren soldatan” oinarritutako babes sozialaren izaera zapaltzailea, eta “lana” eta “zergaren” izaera androzentrikoa, erakutsiz babesturikoa ez zela berez “gizartea”, baizik eta gizonen dominazioa.

Prozesu horretan, biluztu egin zuten “babesa” esanguraren inozentzia. Horregatik mugimenduok, jakina, mesfidantzaz hartzen zuten babesaren idealizazioa eta merkatuen demonizazioa. Euren lehentasuna ez zen inondik ere “gizartea” defendatzea, dominazioa gainditzea baizik. Hala ere, mugimendu emantzipatzaileak ez ziren liberalismo ekonomikoaren aldekoak. Gizartearekiko haustura eragin nahiak ez zituen “ekonomiaren” aldeko bihurtzen.

Hortaz, orokorrean, gerraosteko mugimendu sozialak ez dira egokitzen mugimendu bikoitzaren alde batean zein bestean. Ez merkantilizazioaren defentsa, ezta babes sozialarena ere, haiek hirugarren proiektu politiko bat besarkatu zuten, eta nik emantzipazioa deitzen diot. Polanyiren lanean agertzen ez den arren, proiektu honek posizio zentrala okupatu behar du XXI. mendeko borroka sozialen gramatika argitzeko orduan. Proposatzen dut konstelazio hori aztertzea irudi diferente baten bidez: mugimendu hirukoitza.

Mugimendu bikoitza ez bezala, hiru aldeko gatazkan lerrokatzen da irudi berri hori: merkantilizazioaren defendatzaileak, babes sozialarekin bat egiten dutenak eta emantzipazioaren aldekoak. Mugimendu hirukoitzak agerian uzten du proiektu bat bestearekin aliatu daitekeela, hirugarren proiektuaren kontra. (...) Hiru aldeak anbibalenteak dira sortzez. Ikus dezakegu, esaterako, Polanyik dioenaren kontrara, babes sozialak maiz izan dituela bi aurpegi, merkatuek komunitateengan duten eragin deuseztatzaileari aurre egiten dio alde batetik, baina bestetik euren arteko menderatzea sendotzen du. (...) Emantzipazioa ere ez dago anbibalentziatik salbu, askatasuna sortzeaz gain, elkartasun sareetan tentsioak sorrarazten baititu. Emantzipazioak babes sozialak duen etika solidarioaren oinarria desegin dezake eta merkantilizazioari bidea ireki. (...)

Emantzipazioarekin konprometiturik gaudenok erabaki genezake neoliberalismoarekin dugun erlazio arriskutsu hori behingoz haustea eta babes sozialaren printzipioekin aliantza berria egin. Mugimendu hirukoitzaren aldeak berriz lerrokatu ditzakegu, eta dominazioaren kontrako gure epe luzeko borrokan integratu ditzakegu igoaleko balioa duten solidaritatea eta babes soziala. (...) Justizia soziala ulertzeko modu zabalagoa besarkatuz, halako proiektu batek ohore egingo lieke Polanyiren ideiei, eta dituen hutsuneak bete.


Azkenak
2024-09-21 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 1.eguna
Zerk egiten duen pertsona

Urduritasunaren alarmak mugikorrekoak baino ordubete lehenago jota hasi da niretzat Donostiako 72. Zinemaldia, edo halabeharrak edo oparitu didan rol honetan. Goiz gosaldu eta akreditazioaren bila joan ostean, Victoria Eugenia antzokira hurbildu naiz 9:00etarako saiora, Emilia... [+]


Bonba-jostailuen oroimena oraindik bizirik da Libanon

Ekialde Erdia dantzan jarri dute pertsona-bilagailuak eta walkie-talkieak lehergailu bihurtu dituzten erasoek. Israel isilik da, baina inork gutxik jartzen du zalantzan erasoen atzean hura dela. Besteak beste, iraganean aritu delako jada jolas hilgarri horietan, eta akusazio... [+]


2024-09-20 | Sustatu
Euskarabildua topaketa urriaren 17an: “Artifiziala ez den teknologia”

Aurtengo Euskarabildua topaketa teknologikoa (iAmetzak antolatzen duena urtero) urriaren 17an izango da Donostian, San Telmo Museoan. "Artifiziala ez den teknologia" jarri diote goiburu gisa, adimen artifizialaren oldarraldi garai honetan "inoiz baino... [+]


Sail Ofiziala. Irekierako filma
Apar gutxiko desioa


2024-09-20 | Gedar
Aurten ere, udako erailketa matxisten %15 egin dute poliziek edo polizia ohiek Espainiako Estatuan

Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.


2024-09-20 | George Beebe
Ez dago irismen luzeko misil nahikorik Mendebaldean Ukrainako egoera aldatzeko

(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).

George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.


Edmundo González Venezuelako “presidente legitimo” gisa aitortu du Europako Parlamentuak

Europako Alderdi Popularrak ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrarekin landuriko ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 eta hamabi abstentzio jaso ditu. Ekaineko Europako hauteskundeez geroztik, lehen aldia da eskuina eta eskuin muturra baturik agertzen direla Estrasburgon.


Mozal Legearen erreforma eskatu du Nafarroako Legebiltzarrak

Foru Legebiltzarraren arabera, “oinarrizko eskubideak eta askatasunak murrizten dituen legea da, eta zigor-atal neurrigabea du, demokrazia aurreratu bati ez dagokiona”.


2024-09-20 | Euskal Irratiak
Maider Mourgiart eta Paul Laborde
“Pastoralari esker Xarnegu eskualdeko herritarrak elkar lotu gira”

Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.


2024-09-20 | Gedar
Balmasedako Glefaran enpresak etengabe gainditu ditu ezarritako kutsadura-mugak

2016tik 2023ra bitartean, Pastguren paper-fabrika izandakoa erraustegi modura erabili zuen Glefaranek, elektrizitatea ekoizteko. Zazpi urte horietan zehar, errauts-partikulen isurketa-mugak urratu zituen, eta "gizakien eta ingurugiroaren osasuna arriskuan jarri" zuen... [+]


Internet demokratiko eta burujabe baten alde lanean

Internet hasieran askatasunaren espazio izan zen, baina gaur egun enpresa handien esku dagoen lurralde kontrolatu bihurtu da. Testuinguru honetan, teknologia burujabetza eta ongizate komuna lortzeko Internet berreskuratzeko beharra gero eta premiazkoagoa da. Egile eta aktibista... [+]


2.500 euroko isuna ezarri die Ertzaintzak sei aiaraldearri, iazko greba feminista orokorragatik

"Mozal legea" baliatuta jarri ditu poliziak isunak. Tubacexen eginiko piketegatik izan dira zigor gehienak.


Eguneraketa berriak daude