New York aldatu zuen elurtea

Elurrak hartutako altuera erakusten duen irudia.MCNY

New York, 1888ko martxoaren 11tik 14ra. Elur-bisuts ikaragarriak ezustean harrapatu zuen hiria. Izan ere, bizpahiru egun lehenago bertakoak udaberri aurreratuak ekarritako tenperatura epelez gozatzen hasiak ziren.

Egun horietan metro eta erdiko elur geruzak inkomunikatuta utzi zuen Manhattan. Brooklyneko zubi berria berehala itxi zuten eta ferryek ez zuten zerbitzurik eman; New Jerseytik Hudson ibaiko ur izoztuen gainean oinez abiatutako gutxi batzuek soilik lortu zuten uhartera iristea. 130 km/h-ko haizeek egoera okertu zuten, besteak beste hiriko kaleetako elektrizitate eta telefono hari amarauna botata. Asteak behar izan zituen hiriak bere onera etortzeko. New Yorkeko suhiltzaileen arabera, piztutako suteek garaiko 25 milioi dolarreko galera eragin zuten; orotara izandako kalte materialak ezin izan zituzten kalkulatu. Inguru osoan 400 hildako izan ziren, erdia New Yorken.

Atertu baino lehen eta, beraz, benetako ondorioak jakin baino lehen ere, martxoaren 13an, The New York Times egunkariak “hiriak ezagutu duen ekaitzik larriena” zela esan zuen. Komunikabideak gogor kritikatu zituen hiriko azpiegiturak, baita irtenbidea eman ere: “Zirkulazio oso azkarra ahalbidetuko duen eta ekaitzek etengo ez duten garraio-sistema planifikatu eta eraiki behar da lehenbailehen, eta hari elektriko guztiak (telegrafoarenak, telefonoarenak, suteen aurkako alarmenak eta argiteriarenak) lurpean jarri behar dira atzerapenik gabe”.

Ekaitza amaituta, udalak lurpeko tren sistema eraikitzeko plana diseinatzeari ekin zion. Plana 1894an osatu zuten eta 1900. urtean hasi ziren New Yorkeko metroa eraikitzen. Ordurako, egunkariaren aholkua aintzat hartuta, hariteria lur azpian sartuta zegoen.

Martxoaren 13an, egun berean, beraz, hiriko beste agerkari batek, New York Sun-ek ere bisutsa zuen hizpide, baina beste ikuspegi batetik: “Bizibidea lortzeko kanpoan lan egiten duten emakume gutxik lortu dute lantokira iristea. Ziur aski, gonazpikoen historia osoan ez da sekula hain agerian geratu jantzi horien diseinatzailearen artaburukeria”. Eta soineko luze, astun, deserosoen erabiltzaileen hainbat testigantza jasotzen zituen: emakume batek zioen gonak gerri parean jasota lortu zuela lantokira iristea; beste batek, etxadi erdia ibili eta etxera itzuli behar izan zuela; hirugarren bat kalean erreskatatu behar izan zuten, gonazpiko hezeak izotzarekin bat eginda, ez atzera ez aurrera geratu ondoren.

Ziurrenik Sunek ez zuen Timesek adinako eraginik izan, eta beste faktore askok eragin zuten 1890eko hamarkadan soineko eta gona labur eta erosoagoen moda nagusitzea. Baina elurte hark, trenez eta kableez gain, gonazpikoak lurperatzen ere lagundu zuen.


ASTEKARIA
2016ko otsailaren 14a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Gilen Konkistatzailearen oinordeko aberatsak

Hastings (Ingalaterra), 1066. Gilen I.a Normandiako dukearen gudarosteak Harold II.a erregearen tropak mendean hartu zituen, eta tronua eskuratu zuen. Gilen I.a Konkistatzailea 1087 urtera bitartean izan zen errege.

Normandiarren konkistaren ondorengo erregealdi horretan,... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


2024-04-26 | Xuban Zubiria
Memoria berreskuratzeko usurbildarrak lehen lerrora

Andatza mendia memoria leku bihurtu zuen Usurbil 1936 elkarteak apirilaren 13ko birsortze historikoan. Herritarren lan boluntarioarekin berreskuraturiko lubakiak antzezleku bihurtu ziren egun batez. Gerraren eraginez Usurbilen jazotakoak elkarbanatzeko enegarren ekimena izan da.


Gernikan sirenak beste urte batez deiadarka, palestinako herritarren eta Bakearen Artisauen eskutik

87 urte bete dira ostiral honetan, 1937ko apirilaren 26an abiazio faxistak Gernika bonbardatu eta sarraskitu zuenetik. Urtero legez ekitaldi andana antolatu dute erakunde eta eragile sozialek. Tartean, pasealekuan eta Astra fabrikan dauden sirenak martxan jartzea.


Erorien monumentua eraistearen aurkako pintaketa faxistak egin dituzte Iruñeko Alde Zaharrean

Joseba Asiron alkatearen aurkako irainak margotu dituzte EH Bilduren egoitza batean.


Eguneraketa berriak daude