Behin baino gehiagotan entzun dut azken urtean normalizazio kontzeptua ez dela egokia euskarari buruz dugun xedea islatzeko.
Lluis Aracil-ek sortutako hizkuntza-normalizazio kontzeptua, askotan baliatu du euskararen aldeko mugimenduak. Horren adibideak dira, besteak beste, Eusko Legebiltzarrak 1982an onartu zuen Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizko Legea eta, 1997an, Euskararen Unibertsoa Jardunaldietan bultzatu zen Hizkuntzaren Normalizaziorako Plan Estrategikoa.
Hala ere, nago ez diogula pentsatu nahikorik eman bere esanahia argitzeko edo, hobeto, guk horrekin zer ulertzen dugun zehazteko. Neure buruan argi pixka bat egin nahirik, Soziolinguistika Eskuliburuaren edukietara jo dut, eta hemen jasoko diren aipuak hortik lapurtu dizkiet zenbait egileri.
Zer da, bada, hizkuntza-normalizazioa? Battitu Coyosek jasotzen duenez, minorizazio-egoeran dagoen hizkuntza, egoera horretatik atera eta gizarte-esparru eta funtzio guztietara hedatzeko prozesua. Bide beretik, Sánchez Carrión Txepetx-en arabera, normalizazioaren helburua hizkuntzaren garapen osoa lortzea da; alegia, garaian garaiko funtzio guztiak bete ahal izatea.
Egia da, beste termino batzuk ere erabili izan direla gurean, hala nola euskara biziberritzea (EBPN, 1999), euskara sustatzea (ESEP, 2013) eta hizkuntza-berdintasuna (GFA, 2015). Galdera da nolako esanahia duten kontzeptu horiek; alegia, normalizazioaren baliokideak ote diren edo, bestela, zein den, kasuan kasu, termino bakoitzak jomugatzat jartzen duen asmoa. Zein da, erabiltzen den terminoa edozein dela ere, lortu nahi ditugun maila soziolinguistikoa eta politiko-juridikoa?
Ondoren laburbiltzen dira Imanol Larrea eta Paul Bilbaok hizkuntza gutxitu baterako aurreikus dituzten aukerak. Gutxieneko helburu soziolinguistikoa litzateke euskarak erabilera eremu guztiak bere egin dezan. Helburu ertaina: aurreko mailari gehitzea euskaraz ez dakiten herritarrak elebiduntzea. Gehienezko helburua: aurreko biak eta aloglotak (beste hizkuntza bat duten etorkinak) gure hiztun-komunitatean integratzea. Eta ondoren datoz marko politiko-juridikoaren gainean aipatzen dituzten hiru aukerak. Gutxienekoa: nahi dutenek hizkuntza gutxitua alor guztietan erabili ahal izatea; hots, hizkuntza-eskubideak bermatzea. Ertaina: aurrekoari gehitu hizkuntza gutxitua erakunde guztien hizkuntza ofiziala izatea. Gehienezkoa: hizkuntza gutxitua hizkuntza ofizial bakarra bihurtzea.
Normalizatzea deitu edo beste zerbait deitu, zer da, utopia eta errealismoaren artean kokatuz, euskararentzat lortu nahi duguna? Badugu zer pentsa eta hausnartu.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Irango hiru gune nuklearrei eraso diete AEBek pasa den asteburuan. Donald Trump eta aiatolaren arteko pultsuan eta Netanyahuren rolean zentratu dira hedabideak albistea ematerakoan, ez ordea bertoko zein diasporako herritarren larritasunean: Teheranetik ihes egiteko bultzakada,... [+]
2016. urtean Ping elkarteak urtero Nantesen antolatzen duen Summer Lab-ean izan nintzen. Gurean ere halakorik badugu, adibidez uztaileko lehen astean Tabakalerako Medialabean ematen dena.
Nanteseko Summer Lab-ean OSHW (Open Source Hardware / Kode Irekiko Hardwarea) inguruan,... [+]
Madrilgo presidente Ayuso faxistak itsuskeria egin dio EAEko lehendakari Pradalesi, euskaraz aritu delarik, harrokeriaz, aldibereko itzulpen sistema erabiltzeari uko egin eta alde eginda. PPko senatari batek ere “txorradatzat” hartu du “hogei... [+]
Lehengoan batera elkarrizketatu gintuzten Gonzalo Hermo poeta galiziarra eta neu. Kontatzen nion niri ere gustatuko litzaidakeela esatea nire aurrekoak marinelak izan zirela, baina nire familian denak dira galdatzaileak. Gainera, eremu industrial batean bizi naiz, itsasotik... [+]
Prekaritateak prekaritate, Euskal Herriko ezkerreko militanteak, oro har, ez gara txarto bizi. Udako oporrak dira horren adibide, asko baikara atseden plan bikaina dugunok; ikastaldi aroko gure ekologismoari, ordea, keroseno kiratsa dario. Zein baino zein hegaldi garestiagoak... [+]
“Ea hurrengorako ikasten duzun…”. Horrela agurtzen zuen amak onkologoa, kariñoz eta lotsarik gabe, kontsultatik ateratzen ginen bakoitzean. Hamar bat kontsulta egingo genituen bospasei urteren bueltan, eta agurra beti bera izaten zen. Emakume atsegina... [+]
Wesley Clark AEBetako jeneralak azaldu zuen moduan, 2001eko plana zen bost urtetan zazpi herrialde hartzea: Afganistan, Irak, Somalia, Sudan, Libano, Siria eta Iran. Ez dira bost urte izan, baina denak, azkena Siria, erori dira, Iran izan ezik.
Iranek erasoak Sirian, Iraken... [+]
Desinformazioak eta pentsamendu likidoak den-dena hartzen duten garaiak bizi ditugu; garai aproposak beren benetako izatearen disimuluaren arituentzat. Garai aproposak jendea engainatzeko eta Kodizia Jainkosa gurtzen jarraitzeko; jazartzen gaituen Solariaren garaia omen... [+]
Ia oharkabean pasa da joan zen asteazkenean (2025eko ekainak 18) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkia.
Izenburua: Azpeitiko 5. poligonoko 58. lurzatian aldi baterako estazio meteorologiko bat
interes publikokotzat deklaratzeko eskaera (GHI-049/25-J01). Hemen... [+]
Joan den igandean, ekainak 15, ugatzari buruzko artikulu interesgarria argitaratu zuen Rosa Canchok El Correo egunkarian. Azken urteotan hegazti sarraskijale adierazgarri honek Araban bizi duen itxaropen onaren egoeraz hitz egiten zen testuan. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen... [+]
Hainbeste jainko, arima, teontzi… beren izatea frogatu ezinik, eta jendeak ez ditu sinesten zientziak, kazetaritzak… ahal bezala, baina geure espezieaz harro egoteko moduan, frogatutakoak. Batzuek Lurra laua dela diote, eta debekatuta dagoela Antartikara... [+]
Maiatza Birjina Mariaren hilabetea den bezala, amak ospatzeko aukera da Mendebaldeko jendartean. Kasualitatea? Ez dut uste. Frantses lurraldean, Vichyko gobernuak besta hori instituzionalizatu zuen. Helburua bertuteko eta sakrifizioak egiteko prest den pertsona hori handiestea,... [+]
Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]
Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]