Urdinetik beltzerat

Miarritzeko Atabal aretoak 10 urteak ospatzen dituela, urri-azaro honetan kontzertu parrasta bat ikusteko aukera badugu. Pasa den urriaren 23an, Joseba B. Lenoir Gang Atabaleko oholtza gainean izan zen. Bere bakarlari bidean, Lenoir formula ezberdinekin ezagutu dugu, eta Gangarekin itzultzen da azken denbora hauetan. Gangaren barne, Willis Drummondeko bateria eta baxua, eszenaren gibelaldean, haien aitzinean Napoka Iriako kideak gitarra elektriko, akustiko, ahotsak. Napokakoen erdian kokatzen da Joseba B. Lenoir. Atabal bezalako aretoek, kontzertuei kalitatea gehitzen diete (soinu-argi). Baina publikoarekiko hurbiltasuna galtzen da. Kontzertua ikusgarri bilakatzen da, publikoa ikusle. Gelarat sartzean, publikoko jendeak han hemen gela okupatzen, erosoki instalatuak. Eszena aitzina nahiko huts. Argazkilariak bakarrik. Baina Gangekoentzat berdin. Haiek kontzertua emaiterat etorri dira, eta gu gozatzerat.

Gang pollita bildu du Lenoirrek. Bakoitzak bere rola biziki ontsa betetzen du; bateria zuzen eta libre bat gibelean, kantuen hutsuneak apaintzen. Bonboaren kolpe azkarretan, baxua ere presente: “BUM!” inpaktua bular artean sartzen da, eta bururaino igaiten, betiko balantza horren sortzeko, aitzin-gibel.

Ez zaitut behar kantuan, bateriak sortutako erritmo erregular batek “frenesia” sortzen du. Zonbi batzuk bezala, publikoa kontzertuan sartua da, burua gora-behera. 

Eszena gain aitzinean orain; gitarra ezberdinak, afinazio ezberdinak. Nahiz eta Josebak Lead rola bete, beste gitarrak hor dira ere, noiztenka laguntzaile sinple, noiztenka askatasun gehiagorekin gaineko noten ferekatzen. Josebaren solo batzuetan, beste gitarra bat etortzen da harekin jostatzerat.

Aitzineko hiru ahotsak sentitzen dira Erraietatik erran kantuan. Xuxentasun ikaragarria…

Eta gure protagonista? Dena jeanez beztitua, eszena zentroan balantzaka ari da, uhainek mugiarazten dituzten itsas landareen gisa. Ahotsa xuxen, presentzia ederra zinemarik gabe, gitarra gorputzarekin bat, riff onak eta solo direktuak botatzen dauzkigu.

Itoizen bertsio bat, Mirenek (biziki ontsa) kantatzen duena. Afinazio arazoak aldiz Josebaren gitarrarekin… Alabaina! Atsegin du soken tiratzea eta bere gitarra sufriaraztea!

Bukaerarat heltzen ari gira, eta gitarra berezi bat ateratzen dauku; xuri xuria eta forma bitxi batekin. Afinazio berezia baita ere (D,A,D,G,A,D uste dut). Kantu instrumental bat emaiten dauku Gangak, intentsitatean igaiten diren horietarik. Enetako kontzertuko momenturik hoberena. Azpimarratzekoa bateriaren lan harrigarria kantu horretan. Bukatzen da; ohartu gabe bizpahiru metroz aitzinatu niz.

Itsu eta biluzik emaiten daukute eta uste dut horretan bukatu dela kontzertua. Ene sentsazioa, beti bezala… horrelako aretoetan, kontzertuan sartu ordukotz, bukatu da…

Maitatu dudan kontzertu bat. Orain ikusi nahi nituzke taberna batean, eszenarik gabe, botatzen daukuten energiaren inpaktua zuzenki biltzeko.

Joseba B. Lenoir Gang

Miarritzeko Atabal aretoa

Urriaren 23a

Taldearen webgunea: www.josebalenoir.com


Azkenak
2024-09-22 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 2.eguna
Ondo kiribilduta


Sail Ofiziala. 2.eguna
Mus jarraituan

Bai, aste honetan Chill Mafiak agur esan du eta zer eta musean jokatzen. Mus Corrido kantuan, metaforka hegan. Hordago batzuk bai bota dituela taldeak iraundako hiru urteotan. Jaso gabeko enbidorik geratuko zen bidean,  jakina, baina momentuz, nahiko; jaso... [+]


2024-09-21 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 1.eguna
Zerk egiten duen pertsona

Urduritasunaren alarmak mugikorrekoak baino ordubete lehenago jota hasi da niretzat Donostiako 72. Zinemaldia, edo halabeharrak edo oparitu didan rol honetan. Goiz gosaldu eta akreditazioaren bila joan ostean, Victoria Eugenia antzokira hurbildu naiz 9:00etarako saiora, Emilia... [+]


Bonba-jostailuen oroimena oraindik bizirik da Libanon

Ekialde Erdia dantzan jarri dute pertsona-bilagailuak eta walkie-talkieak lehergailu bihurtu dituzten erasoek. Israel isilik da, baina inork gutxik jartzen du zalantzan erasoen atzean hura dela. Besteak beste, iraganean aritu delako jada jolas hilgarri horietan, eta akusazio... [+]


2024-09-20 | Sustatu
Euskarabildua topaketa urriaren 17an: “Artifiziala ez den teknologia”

Aurtengo Euskarabildua topaketa teknologikoa (iAmetzak antolatzen duena urtero) urriaren 17an izango da Donostian, San Telmo Museoan. "Artifiziala ez den teknologia" jarri diote goiburu gisa, adimen artifizialaren oldarraldi garai honetan "inoiz baino... [+]


Sail Ofiziala. Irekierako filma
Apar gutxiko desioa


2024-09-20 | Gedar
Aurten ere, udako erailketa matxisten %15 egin dute poliziek edo polizia ohiek Espainiako Estatuan

Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.


2024-09-20 | George Beebe
Ez dago irismen luzeko misil nahikorik Mendebaldean Ukrainako egoera aldatzeko

(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).

George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.


Edmundo González Venezuelako “presidente legitimo” gisa aitortu du Europako Parlamentuak

Europako Alderdi Popularrak ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrarekin landuriko ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 eta hamabi abstentzio jaso ditu. Ekaineko Europako hauteskundeez geroztik, lehen aldia da eskuina eta eskuin muturra baturik agertzen direla Estrasburgon.


Mozal Legearen erreforma eskatu du Nafarroako Legebiltzarrak

Foru Legebiltzarraren arabera, “oinarrizko eskubideak eta askatasunak murrizten dituen legea da, eta zigor-atal neurrigabea du, demokrazia aurreratu bati ez dagokiona”.


2024-09-20 | Euskal Irratiak
Maider Mourgiart eta Paul Laborde
“Pastoralari esker Xarnegu eskualdeko herritarrak elkar lotu gira”

Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.


Internet demokratiko eta burujabe baten alde lanean

Internet hasieran askatasunaren espazio izan zen, baina gaur egun enpresa handien esku dagoen lurralde kontrolatu bihurtu da. Testuinguru honetan, teknologia burujabetza eta ongizate komuna lortzeko Internet berreskuratzeko beharra gero eta premiazkoagoa da. Egile eta aktibista... [+]


Eguneraketa berriak daude