Diabetesa gora AEBetan

AEBetako Mediku Elkartearen JAMA aldizkariak argitaratu duen berri baten arabera, bertako pertsona helduen %40 aurre-diabetikotzat jo daitezke, euren odoleko azukre kantitatea 1g/l-tik gorakoa baita. Helduen %14 diabetikoa da jada.

Ondorio horietara heltzeko 1988 eta 2012 urteen artean 20.000 pertsonaren segimendua egin da, eta denbora tarte horretan diabetiko estatubatuarren portzentajea %9,8tik %14,3ra igaro da. Hazkundea maila berekoa izan da gizon zein emakumeengan eta talde etniko guztietan.

Bestalde, aurre-diabetikoen %35ek ez daki gaixotasuna garatzen ari dela. Ezjakintasun hori oso larria da, ezin baitugu ahaztu diabetesa patologia kardiakoen, oftalmologikoen, neurologikoen eta abarren oinarrian dagoela.

Ziurtzat jo daiteke AEBetan detektatutako arazo hori Mendebaldeko beste herrialde batzuetan ere gertatzen dela, Euskal Herria barne.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasuna
2024-05-06 | Garazi Zabaleta
Erlauntzako airea arnastearen onurak

Eladi Balerdi erlezainaren eta Jose Manuel Atxaga erleen zale sutsuaren arteko elkarlanetik egitasmo berritzailea sortu da duela gutxi. "Arnastu erlauntzaren airea" eta "Erleen sauna" jarduerak proposatu dituzte, konbentzituta baitaude onuragarri direla... [+]


Mutualitateek osasuna negozio bihurtu dutela salatu dute

Gizartea kontzientziatzeko eta informatzeko kanpaina bat abiatu dute LAB, CGT, STEILAS, ESK, CNT eta LSB-USO sindikatuek, Nafarroako Osasun Plataformak eta Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak.


Eguneraketa berriak daude