Eltzia

Oņatiko eragileen elkarlanerako gunea

  • Proiektu bakoitzak osagai propioak dauzka, etxe bakoitzeko eltzeen gisara. Bakoitzak berea landatzen du, ostera jaso eta saltsa eder bat prestatzeko. Hori da Oñatiko Udalak, herriko elkarteekin eta Bagararekin elkarlanean sorturiko Eltzia proiektuaren funtsa.

Iker Oņate Aiastui @iker_onate
2015eko irailaren 20a
Egun, hamabost dira eraikina erabiltzen ari diren taldeak (Sare, Gurutze Gorria, Trikitxaranga edota Oņatiko Bertso Eskola, esaterako), eta partaide gehiagoren presentzia aurreikusten da etorkizunean.
Egun, hamabost dira eraikina erabiltzen ari diren taldeak (Sare, Gurutze Gorria, Trikitxaranga edota Oņatiko Bertso Eskola, esaterako), eta partaide gehiagoren presentzia aurreikusten da etorkizunean.

Guztiz diseinatu gabeko proiektua da. Etengabeko garapen prozesua izango da amaierako forma definitzearen arduraduna. “Diseinatu eta egin” beharrean, “egin eta diseinatu” lelori heldu diote Eltzekideek. Eraikina beren esku dago; eta hortik aurrerakoa, taldeen ardura izango da.     

Eltzia ez da ezerezetik sorturiko proiektua. Bere sustraiek 2010. urtean eman zuten lehen tirada. Herriko zenbait kultur elkarte lokal bila zebiltzan, beren jarduera garatu ahal izateko egoitza faltan zeudelako, edo zutena baldintza prekarioan zegoelako. Kasualitateak kasualitate, urte hartan, Mondragon Unibertsitateak bere jarduera lekualdatzea erabaki zuen. San Lorentzo auzoko eraikina hutsik gelditu zen; ETEOko egoitza zaharra Mondragon Unibertsitatearen iraganaren parte zen jada.     

Egoera baliagarria izan zen herriko kultur taldeentzat: agustindarrek sorturiko eraikina erretirora bazihoan ere, berau biziberritzeko egitasmoa sortu zen herrian, herriko hainbat kultur talderen egoitza-eskaeran oinarrituta. Proiektu berri bati ekiteko erabakia hartu zuen Udalak; ordura arte herrian ikusi gabeko prozedura baten lehen hazia landatu zen. “Giltza eman eta lokala modu pasiboan erabiltzeko eskubidea eskaini beharrean, elkarteak eurak proiektuaren parte aktibo bilakatzea nahi genuen”, dio Nerea Zubia Kultur zinegotziak. Hala, kideek diseinatu zezaketen egitasmoa jarri zen abian.     

Martxan dagoenetik, Eltzia etengabeko bilakaera ari da bizitzen. Eltzekideak dira proiektuaren gidari eta beraien eskutik, eraikinaren itxura, erabiltzaile kopurua eta proiektuaren izaera metamorfosi etengabean daude. Esaterako, hasieran kultur taldeei zuzenduriko esparrua eraikitzeko asmoa bazegoen ere, prozesuak aurrera egin ahala bestelako beharrak agertu dira. Alor ugaritako taldeak –herri mugimenduak edota auzo elkarteak, esaterako– erakarri ditu, besteak beste, eta egitasmoa bera kultura alorretik harago joan da, oinarriari eutsiz hala ere. Herritarrek herriarendako garatuko duten egitasmoa izaten jarraitzen du. Finean, proiektuaren filosofiak du garrantzia: Nerea Zubiaren esanetan, “gizarte eredu berri bat eraikitzeko bitarteko bilakatu da”.

Ni-tik gu-ra, Bagararen eskutik

Egitasmoko kideen arteko hasierako harremana bideratu nahian, 2013ko maiatzean Bagara kooperatiba kontratatu zuen Udalak. Bagara Debagoiena eskualdeko kooperatiba txikia da, gizarte eredu jasangarrirako eraldaketa eta eraketa autonomoa oinarri dituena.     

Oñatiko egitasmoan Eltzekideen arteko koordinazioa izan du zeregin nagusia. Alde batetik, herriko eragileen ikusmira ugariak bateratzeko lan egin du; bestetik, taldeei herri mugimenduen komunitateko parte izatearen kontzientzia transmititzen ahalegindu da. Elkarte hutsak diren ideia zokorarazi nahi zaie taldeei. “Ni horretatik gu honetara pasatzea”, dio Johana Olabarria Bagarako kideak. Hori lortzeko, aholkularitza zerbitzua eta lanak errazteko baliabideak eskaintzen ditu kooperatibak.     

Hala ere, bateria orori agortzen zaio energia. Kasu honetan Bagarari eman zaion koordinaziorako ardurak badu iraungitze data: prozesuak aurrera egin ahala, zeregin hori elkarteen esku geratuko da. Kooperatibaren eginbeharra ibilbidearen lehen harria jartzea izan da; hortik aurrerakoa, mugimenduek eraiki beharko dute.

Eltzia bor-borka

Egun, hamabost dira eraikina erabiltzen ari diren taldeak (Sare, Gurutze Gorria, Trikitxaranga edota Oñatiko Bertso Eskola, esaterako). Aurrerago partaide gehiagoren presentzia aurreikusten da eta horretarako aldaketa arkitektonikoak egin beharko dira eraikinean, talde bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuz.     

Bitartean, bilkurek ez dute etenik. Proiektuko kide direnek lanean dihardute, funtzionamendua zehazteko ahaleginean. Oinarriak finkatuta daude jada. Elkarlana da funtsa; eta bultzatu nahi dira herriko taldeen arteko elkartasuna, jakintza partekatua, osagarritasuna eta parte-hartzea.     

Proiektu honetan erabaki oro da aurrerapauso, are gehiago aldaketa guztien oinarria adostasuna denean: erabaki orok jaso behar du Eltzekideen onespena eta horrek kontsentsuak bilatzera bideratzen ditu partaideak.

Denentzat espazioa, bakoitzaren beharren arabera

Eraikinaren 6.000 metro koadroetatik 4.000 erabiltzea aurreikusten du Udalak oraingoz. Espazioa partekatua izango da. “Ideia hori argi izan dugu hasieratik”, dio Johana Olabarriak. Taldeak eurak izango dira espazioa noiz, nola eta nork erabili erabakitzearen arduradunak; betiere, bakoitzaren beharren arabera; eta lekua ez da taldeen arabera antolatuko, ekintzen arabera baizik.     

Eltzekide guztiek ez dituzte ezaugarri berak, eta kasu batzuetan, baliabide espezifikoagoen beharra dute –esaterako, argazkilaritza taldeak–. Gisako arazoei aurre egin nahian, egitasmoak azpitaldeak sortu ditu.

Zalantzak uxatzen ari dira

Herriko elkarteen artean sortu den harremana ez da eraikin barneko ekintzetara mugatuko: prozesu hau herrian islatuko da. Esaterako, kultur ikuskizun berriak sor litezke, elkarlanean oinarrituriko emanaldiak, alegia.     

Nolanahi, Eltziaren inguruko iritziak ez dira alde bakarrekoak. Batzuek gainkarga gisa ikusi zuten egitasmoa, beren jardueratik at zegoen ardura gisa. Beste batzuek berriz, zalantzan jarri zuten proiektuaren bideragarritasuna. Egitasmoaren bilakaera ari da horrelako ezbaiak disolbatzen: herriko elkarte batzuek jada eraikinean dute egoitza. Horrek egitasmoarentzat uhin positiboak zabaldu ditu gainerako taldeen artean. Proiektuaren bideragarritasuna zalantzan jartzen zutenek egungo egoera aztertu besterik ez dute. “Etorkizunean ez dugu arazorik aurreikusten. Jada hainbat talde daude eraikinean eta ongi funtzionatzen dute”, dio Mikel Urrutia Oñatz Dantza Taldeko kideak.

Eraikinetik hasi, herri osoa helburu

Hurrengo pausoari ekiteko garaia da: bere jarduera esparrua zabaldu nahian, Eltzia herrira eramateko ahaleginak egingo dira orain proiektua aurkeztuz eta ateak irekiz. Oraindik eltzekide ez diren herritarrak erakarri nahi dituzte; lehenbizi interesa piztu eta hortik eraikina beraiena ere badela transmititu.     

Egitasmoaren geroaz mintzatzean baina, erantzuna ez da batere argia. Bagarako kidearen esanetan, “proiektu honen etorkizuna bakoitzak jarri nahi dion energiaren araberakoa izango da”. Hala ere, Eltziaren arrakasta unitate kualitatiboetan neurtzea huts larria litzateke. Johana Olabarriak uste du prozesuaren helburu nagusia ez dela ahalik eta elkarte gehien biltzea, “dauden horiek elkarlana zer den ulertzea baizik”. Eta hortaz, prozesua potentzialki amaigabea da.     

Errotak biraka jarraitzen omen du haizea dagoen bitartean. Hori da egitasmoaren bultzatzaileek bilatzen dutena: Eltzia hauspotuko duten elkarteak biltzea. Etenik gabeko prozesuan murgildurik, proiektua bide onetik doala dirudi. Elkarteek osagai ezberdinak bota dituzte eltzera, eta honek ez du gainezka egin. Kontrakoa. Osagai guztiek bat egiten dutela dirudi, hauen artean bakarra gailendu den arren: elkartasuna. Orain, saltsa egiten jarraitu eta pixkanaka dastatzeko ordua da. 

 

Elkartasuna, eraikinaren bidelagun

Eltzia ez da eraikin honek jaso duen lehen egitasmo komunitarioa. Eraikina agustindarren esku zegoen hasiera batean. Herritarrek estimu handitan zituzten agustindarrak. Hori dela eta, osteko urteetan, eraikinak jasaniko obrak herritarren izerdi eta ekarpen ekonomikoei esker eraman ziren aurrera.     

Gero, 60ko hamarkadan, etapa berri bati ekin zion eraikinak. Garai hartan, eta Don Jose Maria Arizmendiarrieta apezaren ekimenez, Arrasateko formazio profesionaleko egoitzaren osagarri bilakatu zen. Honi esker, administrazio eta gestio heziketara bideraturiko txoko berria zuen korporazioak. Garai hartan ETEO (Eskola Tekniko Administratiboa) izenez batailatu zuten erakina.     

Urte tarte horretan, hala ere, garaian garaiko testuinguruak eraginda, bestelako erabilpenak ere eman zitzaizkion eraikinari. Esaterako, 1975. urtean, Francisco Francoren diktadurak eragindako egoera nahasian, herriko ikastolak jardunaren zati bat eraman zuen bertara.     

Eraikuntza Mondragon Unibertsitatearen esku egon zen 2010. urtera arte. Orduan, korporazioak egoitza aldatzeko hautua egin zuen, hots, heziketa herriko beste eremu batera eramatekoa. Eraikina hutsik gelditu zen, Udalaren esku. Egoera honetan, iragana heldu, eta ekimen komunitario berri bat sartu zen eraikinean. Eltziaren txanda zen.

Argia Egunean eragile

Argia Egunerako antolatu ditugun ekintzetan Eltziako elkarte ugarik hartu du parte. Tartean dira Oñatiko bertso eskola, Oinaztu aisialdi taldea, batukada, Txirrinka edota Ortuzabala kontsumo taldea.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Oņati  |  Kultura  |  Auzolana  |  Argia Eguna

Oņati kanaletik interesatuko zaizu...
2018-06-13 | Fan Hemendik
Fan Hemendik mugimenduaren ibilbidea
MULTIMEDIA - bideo herrikoia

Bideoa sareratu du Oñatiko Fan Hemendik ekimenak, Espainiako eta Frantziako poliziak eta armadak Euskal Herritik joan daitezen lan egiten ari den mugimenduaren ibilbideaz. Ekainaren 30ean 2018ko Fan Hemendik eguna ospatuko dute Oñatin.


2018-06-01 | Goiena
Emakumeek lehen aldiz dantzatuko dute Oņatiko Corpusetako prozesioan

Prozesioan ez ezik, egubakoitzean ikastetxeetan eta auzoetan, eta zapatuan herriko kaleetan egingo dituzten dantzetan ere izango dira emakume dantzariak. Bi urteko hausnarketa prozesuaren emaitza izango dira aurtengo Corpusak.


"Herri bat, hainbat jatorri" ekimena abiatu dute Oņatin

“Herri bat, hainbat jatorri” ekimena abiatu dute Oñatiko Auzokok Antixenako Gaztetxearekin batera. Oñati osatzen duten herritarren kultura eta jatorri aniztasunetik abiatuta elkar ezagutzea du helburu, eta lau hilabetetan zehar hedatuko da, martxoan hasita.


2017-12-10 | Iņaki Sanz-Azkue
Araotz
Hiru muskerren topaleku bakarra

Bat, bi eta hiru. Hiru musker-begi zelatan, zeharka begira dauzkagu. Kareharrizko horma zaharrean daude eguzkia hartzen. Hiruek begirada berdina dute, begiak, aldiz, ezberdinak. Izan ere, Araotzeko mendietan musker-begiak hiru dira, hiru espezierenak. Eurek, noski, jakingo dute ezberdinak direla. Ez dute jakingo, ordea, Araotzeko euren horma zaharra dela Euskal Herrian hiru musker espezieak elkartzen diren gune bakarra. Gizakiok ere, udaberri honetan deskubritu dugu Araotzeko altxor hau eta... [+]


Bixamon gorria
MULTIMEDIA - film laburra

Errusiako iraultzak aurtengo azaroan 100 urte egin behar dituela aprobetxatuz, Oñatin gaiari buruzko jardunaldiak prestatu dituzte. Eta haiek iragartzeko, film labur umoretsu hau prestatu dute.


2017-10-24 | Axier Lopez
Iraultza sobietarraz ikasteko jardunaldiak antolatu dituzte Oņatin

Errusiako iraultzak azaroan 100 urte beteko dituela baliatuz, Oñatin jardunaldiak prestatu dituzte azaroaren 5etik aurrera. “XX. mendeko gertakari garrantzitsuenetariko bati buruz gehiago ikastea eta gizarte ereduaz eztabadaidatzea” dira helburu nagusiak.


2017-09-25 | Goiena
Kilometroak 2017, Oņati
"Txantxiku Ikastolak egun honetarako jarririko aurreikuspenak bete ez, gainditu egin dira"

Antolatzaileak oso pozik agertu dira igandean Oñatin Kilometroak Jaiak eman duenarekin: "Egun biribila izan da, bikaina". Eta bertaratu diren guztiei eta eguna arrakastatsua izan zedin lan egin duten boluntario guztiei esker ona adierazi diete.


Txantxiku ikastola
Hezkuntzaren zimenduak lekualdatzen

Ez zaio arrotza Kilometroen jaien prestaketa Oñatiko Txantxiku Ikastolari. 1989an egin zuten aurreneko aldiz, eta irailaren 24an bigarrenez hartuko du jaia herriak. Mende erdia bete du aurten ikastetxeak, eta berrikuntza pedagogikoaren zurrunbiloan iritsi da urtemugara.


2017-07-02 | Ainhoa Bretos
Oņatiko ikasleak galdezka:
Zergatik du hizkuntza batek beste batek baino botere handiagoa?

Udalak euskalduntzen ari diren arren, udalerriak erdalduntzen ari direla adierazi du UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak. Horren aurrean, herritarren kontzientziazioa eta sentsibilizazioa lantzeko hezkuntza proiektua jarri du martxan UEMA osatzen duten herrietako ikastetxe guztietan. Oñatiko Txantxiku Ikastolan eta Elkar Hezi Ikastetxean izan da ARGIA.


2017-06-19 | Goiena
Guardia Zibila "desarmatu" egin da Oņatiko Fan Hemendik egunean

Fan Hemendik Eguna egin dute beste urte batez Oñatin. Egun osoko festa izan da eta manifestazio jendetsu batekin amaitu dute Fan Hemendik, utzi bakean Euskal Herria lemapean. Ekitaldi nagusian, berriz, Guardia Zibilaren armagabetzea irudikatu nahi izan dute, antzerki baten bitartez.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude