Europar Batasun erreala edo IV. Reich-a

Alemaniak gidatutako Europar Batasunak (EB) ez zuela gustuko Syrizaren gobernu berria, bagenekien. Atenasi ez zizkiola gauzak erraz jarriko eta ahalaz Europako beste zenbait herrialdetan bultzatutako estatu kolpe leun bat emango zuela gobernu aldaketa inposatuz. EB saiatu da, Berlinek korralitoa bortxatu du eta batasuneko bazkideen artean inoiz ikusi ez ditugun irainak eta mespretxuak egin zaizkio Syrizako Gobernuari. Baina Alexis Tsipras bizirauteko gai izan da estrategia demokratikoa defentsa arma moduan erabiliz. Alemaniaren enbidoari hamar puxtarri gehiago jarri zizkion. Erreferenduma apustu ausarta izan zen,  etxean gobernua indartu eta legitimatu, eta kanpoan, aldiz, haserrea piztu eta joko arauak inposatzen dituztenengan mendeku gosea sortu zuen.

Gianis Varufakisek azaldu bezala, Eurotaldean Alemaniak hitz egiten duenean gainontzekoak isildu eta obeditu egiten dute. Berlinek bota zuen hordagoa, zurrumurruen arabera honelako zeozer: gure baldintza-zigorrak onartu ezean, eurotik botako zaituztegu eta hamar izurriteen pareko baldintzak sortuko dizkizuegu. Tsipras izutu eta B planik izan gabe amore eman zuen erreferendumaren aurretiko baldintzak baino askoz gorragoak onartuz. Beste behin mundu multipolarraren onurak ulertzen ez dituztenen aurpegian zaplaztekoa izan zen. Subiranotasunari eustea edo berreskuratzea errazagoa da boterea hainbat lekutan banatuta badago, horrela beraien arteko kontrol eta disuasio politikak subiranotasun esparru autonomoak sortu ditzake. Adibidez, Latinoamerikako ezkerreko esperientziek nekez izango zuketen etorkizunik Txina edo Errusia existituko ez balira. Horregatik, zeharka bada ere, Errusiaren aurka egiten denean Mendebaldearen mesedetan, besteak beste, Bolivia, Ekuador eta Venezuelaren aurka egiten da.

Europari begiratuta, greziar krisiak garbi utzi du zer den EB erreala. Ez dira garai onak federalistentzat, jakin bagenekien Europar Batasunaren demokrazia urria dela, baina federalismoa inoiz agendan egon bada orain ofizialki ezabatu da. Mundu guztiak daki lortutako akordioak zigor asko, eta elkartasun eta lankidetza gutxi eskaintzen duela. Greziaren egoera ekonomiko kaskarra ez da konponduko, okerragotu baino. Heleniar estatua asko pobretuko da, pribatizazio prozesu basati bat martxan jartzera derrigortu dute EBk kontrolatuta, horrela Mendebaldetik kanpoko (Txina, Errusia, Brasil...) kapitalen parte-hartzea gutxitu edo desagerraraziko dute. Hau da, Grezian subiranotasun gutxi geratzen da, baina era berean pribatizazioetarako ez da merkatu librearen araurik onartuko, eta herriari egingo zaion lapurreta merkatuko. José Mujicak, Uruguaiko presidente ohiak, azaldu bezala akordioa krudela eta kolonialista da.

1871ko alemaniar batasunaren ostean, alemaniar espantsionismoak arrakasta izan zuen intelektual, industrial, militar eta politikari kontserbadoreen artean. Beranduago, 1915ean, Friedrich Naumann politikari liberalak Mitteleuropa kontzeptuari lotua Aduanetako Batasun proiektua landu zuen anglosaxoiekin lehiatzeko. Alemania Europako zentroa izango litzateke eta gainontzeko nazioak bere inguruan egongo lirateke subiranotasun ekonomikorik gabe. Ildo horretan, naziek kontinenteko esparru ekonomiko bat irudikatu zuten, non herrialde batzuek soberakinak sortu eta salduko lituzkete –Alemaniak zuzendua Banku zentral eta moneta bakarrarekin–, eta besteak periferia ekonomikoa izango lirateke lehen gaiak eta eskulana hornituz. Egungo errealitatearekin zerikusirik?

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-09-18 | Jon Alonso
Bosgarren zutabea

Erribera, historian, sekula euskalduna izan ote den; horra hor Nafarroan, duela berrogei urtetik hona, hainbestean behin errepikatzen den eztabaida bizantziarra (eztabaida bizantziarra: eztabaida alferrekoa, zeinean alde bakoitzak ezin baitizkio frogatu bere baieztapenak beste... [+]


2024-09-18 | Castillo Suárez
Aldairak

Etxez aldatzen naizenean, edo, areago, norbait etxetik joaten denean, oroiminak hartzen dizkit burua eta bihotza. Orduan hasten naiz zer gordeko dudan eta zer ez erabakitzen saiatzen. Izan ere, objektu guztiek lotzen gaituzte zerbaitetara, edo norbait ekartzen digute gogora;... [+]


Lurraren altxamenduak

Estatu poliziala kanpora! Abesten dute negar-gasen leherketen artetik. Gaztetxo konprometituak, amatxi militanteak, aurpegi estaliak, edo ez, pailazoak, musikariak, sindikalistak eta politikariak, kaskodun medikuak, laborariak traktore gainean... Landa-eremuan zein hirian,... [+]


Palestinak munduari dakarkiona

Ezaguna da enpresa frantses batzuek (Thales, Airbus, Dassault) aspalditik laguntzen dutela Israel haren ekipamendu militarra osatzen. Disclose elkartearen inkesta baten arabera, berriz, Frantziako Gobernuak berak hornitu dizkio osagai elektronikoak Israeli, Gazako zibilak... [+]


Pentsamendu askeak

Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude. Esaldi hori iltzaturik geratu zitzaidan Gorka Urbizuren diskoa osorik eta patxadaz entzun nuenean. Uste nuen aurkikuntza itzela egin nuela identifikazio horrekin, inozentea ni! Gerora ohartu naiz, merchandising-erako leloa izateaz... [+]


Teknologia
Mundu ikuskerAA

Gizakiontzat ez da inoiz erraza izan lasai pentsatzeko denbora tarte luzeak hartzea, bizimodua aurrera ateratzearen ardurarekin bizi gara, bai geurea zein geure ondorengoena. Bizitzeko izan dugun aukera honetan, ahalik eta ongien nahi ditugu gauzak egin. Ardura horiengatik,... [+]


Materialismo histerikoa
Merezita

Krisi existentzial dezente ditut inguruan. Nerabezaroa/gaztaroa itxurakerian pasa, antzezten helburu zutena pertsona onak (ona izanik justua, ez denari baietz esaten dion lerdoa) izatea, benetako bizitza bat bizitzea zela, are, iraultza egitea, eta, orain, berrogei urteak pasa,... [+]


Lokutorio greba Zaballan

Espainiako Estatuko espetxeetatik Euskal Herriratu gintuztenetik Zaballako espetxean komunikazioaren alorrean gabezia ugari topatu ditugu. Aurrez aurreko gutxiago eta laburragoak dauzkagu, lokutorioko bisitak baldintza tekniko kaxkarretan gauzatu behar izan ditugu eta telefono... [+]


Eguneraketa berriak daude