Saharako maratoian


2015eko martxoaren 29an

Aurten berrogei urte bete dira, Espainiako Estatuaren konplizitateaz, Marokok Mendebaldeko Sahara okupatu eta kolonizatu zuenetik. Harrez geroztik, saharar herriaren zati bat errepresio zital eta bidegabearen menpean bizi da, eta bestea, Aljeriako hamadan edo basamortuan. Sahararrek, etsai edo arerio bati madarikazio bat bota nahi diotenean, honela  egiten dute: “Jainkoak eman diezazula hamadaren egarria”.

Duela hamabost urte, Sahara maratoia abian jarri zenetik, lagun baten eskaerari men eginez, hartu nuen parte lehen edizioan, maratoi erdia eginez. Harrez gero, maratoi osoa (2005), hamar kilometro (2010), eta bost kilometro (2015) egin ditut.

Denbora horretan saiatu naiz saharar herriaren egoeraz eta daraman gatazkaren nondik norakoaren jabe izaten. Zaharrak berri! Aurten ere, entzun ditugu gazteen ahotik gerra berpiztearen aldeko iritzi sutsuak.  Fronte Polisarioa ere Nazio Batuen Erakundeak apirilean zer erabakiko duen zain dagoela, zirt edo zart egiteko prest dagoela diote. Nire uste apalean, horrek denak lelotik gehiago du errealitatetik baino.

Munduan ez da giro sahararren alde. Sahara inoiz baino desagertuago dago gatazka konpontzeko agendatik. Maratoia bera jada ez da notizia. Oso nabarmena egin zait zenbat zorroztu diren segurtasun neurriak. Baina, ez borroka prestaketaren adierazle, infiltrazioen beldurrez baizik. Mundubateko hiru kooperante bahitu zituztenetik marokoarren esku sartze edo sabotajeen beldur bizi dira sahararrak.

Aldaketarik handiena, kanpalekuen bizimoduan eta antolamenduan antzeman dut. Harritza, sugeak eta harea besterik ez dagoen tokian, kanpo laguntza behar ohi da bizi ahal izateko: janaria, arropa, eguzki plakak… Baina orain arte dena zen behin-behinekoa. Egun, hori horrela denik ezin ziurtatu. Errefuxiatu kanpalekuak asentamendu bilakatzen ari dira. Libanon bezala. Hots, argindar sarea antolatzen ari dira. Aljeriako Gobernuak halako inbertsioa egiteko, arazoa luzerako doan seinale.

Duela gutxi txiringito bakan batzuek osatzen zituzten eremuak, gaur egun, ia denetarik dagoen gune komertzial bilakatu dira, Carrefour komertzioak eta guzti. Jaimeetan ere nabari dira aldaketak. Telebistak, ia norbanako adina mugikorrak. Wilaya direlakoetan harrigarria da automobilen hazkundeak eta horrek sortu duen trafiko kaosa. Eta horrekin hauts itogarria!

Lehenengoetan, eguzkia desagertu bezain pronto izarreriari begira egon nintzen harri eta zur. Aurten berandu arte ez zen desagertzen zerua ezkutatzen zuen hauts txapela.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude