Kitosanoa, jakiak estaltzeko material alternatiboa

Jakiak biltzeko erabiltzen diren plastikozko ontzi eta estalkiak ingurumen-arazo larria dira. Gainezka ditugu ibaiak eta itsasoak, eta arrain askorengan ere erruz aurki ditzakegu halako materialak. Petroliotik eratorritako plastikoek 100 eta 400 urte bitarteko epea behar dute guztiz degradatzeko; eta nonahi daude, gure bizimoduaren funtsezko osagai bilakatu dira eta.

Alternatiba bilatzeko ikerketa ugari egiten da, horien artean Itsaso Leceta EHUko ingeniari kimikoak zuzendutakoa. Lecetak eta beraren lantaldeak kitosano izeneko materialarekin proba-saioak egin dituzte. Ikusi dutenez, harekin estalitako elikagaiek –ikerketarako azenarioak erabili dituzte, zehazki– luzeago gordetzen dituzte beren propietateak. Izan ere, kitosanoak mikrobioez babesten ditu. Eta biodegradagarria da, krustazeo azalez eginda baitago.

Bide luzea dago egiteko, halere. Laborategiko probetan emaitza onak lortu dira, baina Lecetak gogorarazi du kitosanoaren ekoizpen masiboa urruneko helburua dela oraingoz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zientzia
2024-05-05 | Diana Franco
Teknologia
Nora begiratu?

Incel, cyberbullying, sexting, catfishing, ciberbating, doxxing, gaslighting, grooming, sextorisioa… Azkenaldian, gizakion jokabide ezkor guztiak eremu digitalean “tag-eatuak” izaten ari dira, badirudi eremu fisikoan genituen adierazpenek ez dutela balio... [+]


Adimen artifizialaren esku utzi du palestinarren hilketa Israelek

Titularra irakurri eta baten batek pentsatuko du esajerazio bat dela, neurriz kanpoko orokortze bat egin duela kazetariak. Israelgo informazio zerbitzuetako sei langile ohien lekukotasunetan oinarrituriko 'Lavender': The AI machine directing Israel's bombing spree in... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Pertsona batzuek GIBa berez nola kontrolatzen duten aurkitu dute

GIBa berez kontrolatzeko gaitasuna duten pertsonek hori nola lortzen duten aurkitu dute. Ikertzaileek aukera ikusten dute mekanismo hori imitatzen duten immunoterapiak sortzeko, gaixoek birusa modu berean kontrolatu dezaten. The Journal of Clinical Investigation aldizkarian... [+]


Eguneraketa berriak daude