Lankidetza eta akordioaren emaitza Gasteizen

  • Gasteizko herritik dator notizia, Euskararen Etxea da urriaz gero hiriburuko Parte Zaharreko Oihaneder jauregia. Asmo baten lehen zutarria omen, hala ere, proiektuak baduela beste gogo bat ere, hau da, egiazko Kafe Antzokia. Bide horretan, urrats egin du Euskararen Etxeak.

Euskararen Etxearen bultzatzaileak, Gasteizko Kafe Antzokiaren Aldeko Plataformako kideak. Ezkerretik eskuinera. Manu Diaz de la Barcena, Lukas Etxeberria, Idoia Zapirain, Manuel Moreno eta Iñaki Lazkano.
Euskararen Etxearen bultzatzaileak, Gasteizko Kafe Antzokiaren Aldeko Plataformako kideak. Ezkerretik eskuinera. Manu Diaz de la Barcena, Lukas Etxeberria, Idoia Zapirain, Manuel Moreno eta Iñaki Lazkano.

Bost lagun ditugu solaskide Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean. Gasteizko Kafe Antzokiaren Aldeko Plataformako kideak dira Iñaki Lazkano, Idoia Zapirain, Manu Diaz de la Barcena, Lukas Etxeberria eta Manuel Moreno. Joan den udazkenean Arabako hiriburuan hamaikatan entzun ditugun izenak dira “Kafe Antzokia”, “Oihaneder Euskararen Etxea” eta “Lazarraga Kultur Elkartea”, nahastea eragiteraino. Iluna argitze aldera, esan dezagun, hasteko, Lazarraga Kultur Elkartea, berez, Gasteizko Kafe Antzokiaren Aldeko Plataforma edo herri mugimenduak hartu behar izan duen egitura dela, izaera juridikoduna, Gasteizko Udalarekiko harremanak legez bideratu ahal izateko, besteak beste. “Hiriko udalarekin Plataformakook sinatutako akordioaren arabera, Oihaneder Euskararen Etxean kultur programazio bat eratuko zela adostu genuen, eta, horretarako, udalak lehiaketa deitu zuen. Lazarraga Kultur Elkarteak irabazi zuen lehiaketa, eta beraren ardura izango da datorren urtean Oihanederren eratuko diren kultur jarduerak antolatzea”.

Kafe Antzokiaren hotsak ez dira berriak Gasteizen, baina ez dira zeharo aspaldikoak ere. Inondik ere, horixe zen udalaren lehenbiziko asmoa: Kafe Antzokia eraiki edo abiaraztea, bederen. “Kontzertu handiak egin ahal izateko moduko eraikina izango litzateke kafe antzokia, ostalaritza zerbitzua ere barne izango zuena. Plataformakooi, dena den, euskal komunitateak beste behar batzuk ere bazituela iruditzen zitzaigun: kontzertuak egiteko aretoa ez ezik, besterik nahi eta behar genuen Gasteizko euskalgintzan ari den mugimenduari gune bat eskaintzeko, batetik, eta bestetik, berriz, Gasteizko euskaldunei arnasgune inportante bat eskaintzeko”. Arbola horretatik bi adar atera zituen Plataformak: bateko Kafe Antzokia –hau da, udalaren asmo bera–, besteko Euskararen Etxea, hots, Plataformak berariaz mahai gainean jarritako eskaera. “Tailerrak, bilerak eta gisakoak bere baitan hartuko lituzkeen eraikina, esan dezagun; balioaniztuna”. Eta horixe da Arabako hiriburuan urriaren 15ean, Gasteizko Udalak eta Plataformak hitzarmena sinaturik,  aurkeztu eta estreinatu zutena: Oihaneder Euskararen Etxea. “Kafe Antzokia dugu oraindik eginkizun”.

2008tik honakoa

2008koa da Gasteizko Udalaren akordioa, Kafe Antzokia egitekoa. Bazuen horretarako esleitutako dirua ere. “Prozesu parte hartzailea abiarazi zuen udalak, txostenak ere idatzi zituzten teknikariek, eta Gasteiz Antzokia izeneko proiektua onartu zuen udalbatzak. Baina bide motza izan zuen asmoak”. Izan ere, 2011n udal hauteskundeak izan ziren eta, honenbestez, agintari aldaketa Gasteizko udaletxean. “Hala ere, hor zen beti aurreko esperientzia gauzatu gabeko hura, proiektuari baietz esan eta alderdi guztiak ados egon arren ere, hura bere horretan usteltzen gelditzeko arriskua. Lehengo egitasmoak aurrera egin ez zuenez, zenbait jendek ez zuen sinesten proiektua gauzatuko zenik. Horregatik sortu genuen Plataforma, proiektua udaletxetik kalera ateratzeko, eragileak konbentzitzeko, ideia sozializatzeko”. Horretan jardun zuten gaur egun Plataformako kide direnek. “Berez, 2012ko uztailean egin genuen gure lehen agerraldi publikoa: kultur arloan lanean ari diren ehun lagunen sinadurak bildu genituen manifestu batean, Gasteizen Kafe Antzoki baten beharra zegoela aldarrikatuz, eta Plataformakook horren aldeko lana egingo genuela aginduz”. Harrezkero, udalarekin harremanetan betiere, urtea eman zuten proiektua mamitzen 2013ko udan udal gobernuari ez ezik, oposizioari ere aurkeztu zieten arte. Ordurako, haatik, bi zutabe zituen egitasmoak: Kafe Antzokia batetik, eta Euskararen Etxea, berriz, bestetik. “Udalak azeleragailuari sakatu zion orduan, eta Euskara Zerbitzuarekin harremanetan jarri gintuen”. Inondik ere, handik aurrera lankidetzan jardun zuten herri eragileok eta udalaren Euskara Zerbitzuak.

2014ko urtarrilean, bestalde, Badu Bada erakusketaren karietara,  Kafe Antzokiaren Aldeko Plataforma honek jendaurrean aurkeztu zuen bi zutabeko proiektua, hau da, udal ordezkariek ordurako ezagutzen zutena. Lehenago, berriz, Gasteizko kulturgintzan edota euskalgintzan eragile direnekin ere elkarrizketak egiten ari ziren erran delako Plataformako kideok. Izan ere, elkarrizketa, akordioa, adostasuna izan ditu beti helburu Plataformak, haserrea eta kalapita galarazi nahi izan ditu sortu zenetik. “Plataforma sortu zenean bagenuen kezka. Alderdi politikoek Kafe Antzokiaz hitz egiten zutenean, beti ari ziren liskar giroan. Horrek kezka sorrarazten zigun; alegia, bagenuen kezka liskar politikoaren aitzakian baten batek proiektuaren kontra egingo ote zuen. Plataformaren sorreraren arrazoietarik bat, horixe izan zen, gaia liskar politikotik kanpo mantentzea eta, batez ere, kafe antzokia euskararen esparrutik eraikitzea. Euskal kulturari bidea egingo dion proiektua da, bide berriak eraikitzen saiatuko dena. Eta lortu dugu, lortu dugunez, udalean ordezkaritza politikoa duten lau alderdietarik batek ere ez baitu zalantzan jarri proiektua. Denen babesa dugu. Joan deneko bi urtean lan egin dugu akordio eta adostasun bila. Kokapena bera, adibidez, ika-mika iturri bihurtzen ari zenean, gu ez ginen eztabaida horretan sartu, beste lehentasun batzuk genituelako. Guk zubi-lanak egin genituen, bai udal gobernuarekin mintzatuz, bai euskalgintzarekin, harremanak onbideratzeko. Besteak beste, Kafe Antzokiaren kokapena izan zen eztabaidagai. “Baina alderdi politikoen arteko eztabaida izan zen, edo proposamen ezberdinen artean aukeratu beharra, ez Kafe Antzokiaren beharrari buruzkoa. Kokapenari dagokionez, lehenengo, 2011n, Kafe Antzokia Guridi zinemetan jartzea proposatu zuen oraingo alkateak berak. EAJk eta EH-Bilduk Espainiako Bankuaren egoitzaren aldeko hautua egin zuten. PSE-EEk, berriz, Montehermoso jo zuen helburu, Arakisen proiektua amaitutzat eman eta gero”. Proposamen ezberdinon ondorio da Kafe Antzokiaren proiektu osoaren parte den Oihaneder Euskararen Etxea.

2014ko irailetik abendura bitarte, 50.000 euroko aurrekontua izan du Oihaneder Euskararen Etxeak, “baina udalaren Euskara Zerbitzuak kudeatu du diru kopuru hori: 36.000 euro, EBPN garatzeko izan dira; gainerako 14.000 euroak, berriz, bestelako ekitaldiak antolatzeko: dela sustapenerako, dela antzerki emanaldiak antolatzeko nahiz bestelako eginkizunetarako”.

2015ean, bestalde, 250.000 euro emanez hornituko du Gasteizko Udalak Euskararen Etxea: “60.000 euro, kultur programazioa kudeatzeko izango dira. 50.000 euro, ekipamenduan –hau da, eraikinean–, zenbait egokitzapen egiteko erabiliko dira. Gainerako 125.000k, programazioak dakartzan gastuetarako dira”. Kudeaketa partekatua izan da 2014ko hondarrekoa, eta 2015ean ere batera ariko dira lanean Lazarraga Kultur Elkartea eta Udalaren Euskararen Zerbitzua.

Erreferentzialtasuna helburu

Gaur egun kultur ekitaldiak badira Gasteizen. Dela Aiztogile kaleko Parral taberna, dela Florida Kultura Etxea, dela euskaltegiak, dela udalaren gizarte-etxeen sarea, dela Gaztetxea, Euskharan kultura elkartea, Jimmy Jazz aretoa… hamaika dira euskarazko jarduera eta ekitaldiak antolatzen dituzten eragileak. Oihaneder Euskararen Etxeak euskaltzaleen babes eta bilgune izan nahiko luke; inori itzalik egin gabe, haatik. “Bata bestearen osagarri gara denok, eta bata bestearen aberasgarri. Beharrezkoak dira eragile guztiak, eta Euskararen Etxe honen borondatea da guztiok elkar elikatzea, elkar osatzea”. Plataformak, dena den, erreferentzialtasuna du helburu. “Ez dugu ezer ordezkatzeko asmorik, han eta hemen sor litezkeen dinamikak elikatzea baino. Besterekin koordinaturik egin nahi dugu lan. Are, Lazarragak antolaturik ere, Oihanederretik kanpora ere gauza litezke ekitaldiak. Azken finean, Euskararen Etxea aitzakia izan dadin nahiko genuke, dela jendea biltzeko, dela kultura sortzeko. Ikusiko da zer sortzen den jende gurutzatze horretatik! Baina, hasteko, hemen izan ditugu bertso eskolakoak, hemen IKA eta AEK-koak, hemen Geu elkartea, mintzalagunak… Euskaldunon eta euskaltzale guztion etxea izatea nahi dugu Oihaneder. Zabalik dituzte ateak, eta gonbidatuta daude. Beren auzoan lanean jarraitu nahi dutela? Aurrera! Horien premia eta beharra baitago hirian. Gure aldetik laguntza besterik ez dute izango”.

Bistan da euskaldun guztiak ez direla euskaltzale, eta Oihaneder Euskararen Etxea prest da euskaltzale ez direnak ere biltzeko lan egiteko: “Euskalgintzak urteak daramatza horiek erakarri nahian, zenbait programa ere badira; batzuek helburua lortzen dute, beste batzuek ez. Adibidez, Mintzalaguna egitasmoak hainbat euskaldun biltzen du. Beste ekimen batzuek ere lortzen dute euskaltzale ez den euskalduna biltzea; AEKren Korrikak, esaterako”.

Gasteizen, zerutik jakina da, joan den mendeko 50eko eta 60ko hamarkadetan makina bat euskaldun batu zen, industriaren indarrez. Eibar, Oñati, Arrasate… hamaika herri izan zituzten jatorri. Diktadura garaia zela, euskararekiko atxikimendu txikia zela… ezkutuan geratu da euskaldun horien euskara, nekez izan du presentzia hiriburuan… “Guk azalera ekarri nahi ditugu horiek ere. Horretaz ari gara erreferentzialtasuna lortu nahi dugula esaten dugunean. Gasteizen ekitaldi mordoa egiten da euskaraz eta euskararen inguruan, baina guztiz sakabanatuta. Etxe hau erreferente izan liteke askorentzat”.

50.000 euskaldun dira Gasteizen, eta elkar ezagutzen ez. “Komunitate hori trinkotu nahiko genuke, ekitaldien bidez, edo askotariko programa eta jardueretan parte hartzera bultzatuz. Gure komunitatea trinkotzen dugunean hasiko gara sinesten euskalduna badela nor hiri honetan. Gasteizko populazioaren laurdena gara euskaldunok, dagokigun indarra eta pisua izan behar dugu, baita udalak eta aldundiak antolatzen dituzten gainerako jardueretan ere”. Igaro da Nazioarteko Antzerki Jaialdiak euskarari egiten dion ezikusia salatzeko garaia. “Gu erasora goaz! Gure asmoa egitea da, eta eragitea. Guk egin egingo dugu!”. Gero gerokoak.

Kafe Antzokia helburu

Oihaneder Euskararen Etxea abiarazirik ere, oraindik Kafe Antzokia eginkizun dela azpimarratu dute Lazarraga Kultur Elkarteko edo Plataformako lagunek. “Bitartean ezingo dugu formatu handiko ekitaldirik antolatu, beste kafe antzoki batzuek horixe baitute alde. Guk, aldiz, bestelakoak ditugu fabore: espazio ezberdinak ditugu, aldi berean jarduera ezberdinak garatzeko eta jende ezberdinarengana iristeko. Bestea ere etorriko da”. Oraingoz, arnasgune funtzionala izango da Euskararen Etxea, euskara lehentasuna izango duen egoitza, euskaratik euskarara bide egingo duena. Badu bestelako bereizgarririk ere, ordea: “Hasieratik, proiektu honetan, arlo instituzionala eta herritara eskutik datoz, batera. Elkarlanaren eta adostasunaren emaitza da, ez da, bakarrik, euskaltzaleen ekimena: erakundeen babes osoa daukagu. Alde horretatik, Oihaneder erreferente izan liteke Euskal Herrian, herri ekimena eta instituzioak gutxitan bezala uztartu baitira Gasteizen”. Guk Gasteizen gauzatu dugun asmoak, esperientzia honek, bideak zabal litzake beste herri askotan ere. Zergatik ez, bada?”.

Geroak esango du. Bitartean, jarria da lehen harroina, Oihaneder Euskararen Etxea, eta harroin horren gainean eraikiko da Kafe Antzokia. Hori, dena den, ageriko!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskalgintza
Patxi Saez Beloki ZirHika taldeko kidea
“Hikaz egiten ere, eginez ikasten da”

Aurreneko aldiz Euskaraldiaren barruan Hikaldia egingo da. 83 herrik eman dute izena. Iaz hitanoa bultzatzeko sortu zen ZirHika talde eragileak antolatu du ekimena, Tauparekin batera. Patxi Saez Beloki ZirHika taldeko kidea elkarrizketatu dugu. Bi helburu dituzte estreinaldian:... [+]


Sorionekuak: “Ekitaldi alaia antolatu dugu euskara gu guztiona dela aldarrikatzeko”

Sorionekuak mugimenduak larunbaterako mobilizazioa deitu du. Goizean herriz herri Nafarroako zubietan elkartuko dira eta arratsaldean Iruñean manifestazioa abiatuko dute, Kostarapea parketik (Trinitarios-Tren parkea) abiatuta 17:30ean. Ireki ateak euskarari lelopean... [+]


Ernaik “nazio bulkada berri bati” ekiteko asmoa adierazi du Berriozarren egindako Gazte Topagunean

Ostegunetik igandera bitarte egindako topagunean 3.000 lagunetik gora bildu dituela esan du Ernaik. Larunbat iluntzean egin dute jardunaldietako ekitaldi politiko nagusia, gazte antolakundeko bozeramaile Amaiur Egurrolak hitza hartuta. Aberri Egunaren harira EH Bilduk... [+]


Goiatz Urkijo, Euskaraldiaren koordinatzailea
“Ez dira kontraesankorrak ahalegina eta Euskaraldian ilusioz parte hartzea”

Euskaraldiaren laugarren edizioaren bezperatan egon gara Goiatz Urkijorekin. Hirugarrenean apalaldia sumatu zuten; bigarrena pandemia betean egin izanak ez zuen askorik lagundu. Aurtengoa herrikoiagoa eta ilusionagarriagoa izatea dute helburu. Oraingoz pozik daude tokian tokiko... [+]


2025-04-04 | ARGIA
Euskaraldia Hika-rako 83 herrik eman dute izena

Aurtengo berritasuna da. Ahobizi eta belarriprest rolen artean aukeratzeaz gain, herritarrek Euskaraldia Hikan parte hartzeko aukera izango dute. Hitanoa erabiltzen ez den herrietan, toka eta noka, bien erabilera bultzatuko da, eta hitanoa bizirik dagoen herrietan nokaren... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


Nafarroako Euskaraldiaren hamaikakoa, prest

Euskaraldiaren hamaikakoa aurkeztu dute Nafarroan: Julio Soto bertsolaria, Edurne Pena aktorea, Julen Goldarazena musikaria (Flakofonki), Claudia Rodriguez  Goxuan Saltsan taldeko abeslaria, Eneko Garcia (Albina Stardust), Yasmine Khris Maansri itzultzaile eta kazetaria,... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-19 | Gorka Torre
“Bayonne” bukatu da, Libération egunkariak “Baiona” idatziko du

Horra Libération egunkariak berriki argitaratu duen idazkia:

“Bayonne” bukatu da, Libérationek “Baiona” idatziko du

Hiri baten izenaren erabilpena ohiturazkoa delarik, egunkari batean izen horren erabilpena aldatzea zaila da. Alta, irakurleen... [+]


Ireki dute Euskaraldian izen emateko epea

Gasteizen egin duten ekitaldian ireki dute izen ematea, laugarren edizioa hasteko bi hilabete falta direla. Erakundeetako ordezkariak, herritarrak eta entitateetako kideak agertu dira, besteak beste. Euskaraldiaren koordinazioa Euskal Herriko erakunde publikoen eta Taupa... [+]


Crowfunding kanpaina abian, Korrika eta euskararen etorkizuna ardatz dituen dokumentala egiteko

Korrikaren "bihotza eta burua" erakutsiko ditu dokumentalak. Proiektua gauzatzeko, herritarren babesa "ezinbestekoa" izango dela adierazi dute AEK eta Mirokutana ekoiztetxeak, eta apirilaren 25era bitartean crowdfunding kanpaina bat abiatuko dute jalgihadi.eus... [+]


Euskaldunontzat justizia aldarrikatu eta manifestaziora deitu dute Baionatik dozenaka eragilek

25 bat eragilek adierazi diete elkartasuna apirilaren 11n Baionako auzitegian epaituko dituzten Intza Gurrutxaga eta Gorka Torre Euskal Herrian Euskaraz taldeko kideei. Egun batzuk lehenago, apirilaren 6an Baionan eginen den manifestazioan parte hartzeko deia ere luzatu dute.


Hasi da Errigoraren udaberriko kanpaina

Martxoaren 10etik 26ra izango da udaberriko kanpaina. 'Beste modura, denona de onura' lelopean arituko dira gertuko ekoizpena, banaketa eta kontsumoa babestu eta sustatzeko, ager zonaldean euskara hauspotzen duten bitartean. Apirila amaieratik aurrera jasoko dira... [+]


5.000 ‘erlezain’ lortzeko kanpaina nazionala abiatu du Herri Urratsek

Otsailaren 28an Hendaian eman dio hasiera kanpainari Herri Urratsek. Euskararen transmisioa bermatzen duen Seaska babestea da helburua.


Eguneraketa berriak daude