Fer-ne cinc cèntims

  • Gerardo Markuleta: Poeta katalan garaikideak. Antologia

    Elkar, 2014

Zaila da labur azaltzea katalan poesiaren XX. mende oparoak emandakoa. Gerardo Markuletak argazki bat dakar hemen Urrezko Bibliotekara, sakona eta ederra, hitzaurre labur baina baitezpadako batekin. Bertan azaltzen du antologoak Literatura Unibertsala bildumako Poeta katalan garaikideak (Ibaizabal, 1997) haren bigarren edizioa dela hau, diferentzia batekin; Vicent Andrés Estellésen “Goizean goiz heltzen diren kamioiak” poema bi balira bezala argitaratu ziren orduko hartan.

Poetak kanonari jarraituz ei daude hautatuak: Josep Carner, Carles Riba, J.V. Foix, Joan Salvat-Papasseit, Pere Quart, Salvador Espriu, Joan Vinyoli, Gabriel Ferrater eta Vicente Andrés Estellés. Bederatzi horietatik sei –Vinyoli, Ferrater eta Estellés izan ezik– José Batllóren Seis poetas catalanes antologian daude, 1969ko erreferentzia garrantzitsua.

Argitalpenak biziberritu egiten du beraz poesia anitz eta bikain hori, katalanez egina, XIX. mendean berdetu zena eta liburuan errepasatzen den XX. mendean loratu. Poeta hauek edaten dute korronte zabal batetik, modernismoak eta novecentismoak gidatutako Europako literatura handienetariko baten oinordekoak dira. Abangoardiak aberastu eta zelanbait berriro formulatu zuen lehen loraldiaren oinordekoak ere hemen daude irakurgai, Joan Salvat-Papasseitek erreibindikatu zuen biharamuna ageri baita liburuan. “Izan zaitezte poetak: harroak, ausartak, heroikoak eta, batez ere, egiatiak”.

Antzeko zer edo zer gertatu zaio Markuletari ere. Bere lanaren garrantziaz ohartua da itzultzaile fina, baina ez dio gozatzeari utzi nahi, ikasteari utzi nahi, egiati izateari utzi nahi. Horrela bada, poeten hautaketan kanonari kasu egin arren, poemei eurei itzulpen aske eta sentimentalaren finezia eman die, soiltasun eder hori, olerkari denak bakarrik jarri dezakeena, ez galtzeko jatorrizkoaren musika eta pultsua. Markuletak berak dio zenbait poeta katalan apailatzerakoan bere irizpideak ez zirela zurrun-zurrunak izan: “Ez nintzen unibertsitate irakaslea ez eta kritikari akademikoa, poeta eta itzultzailea baizik. Hitz bitan esateko, nik poema bilduma bat egin nahi nuen, ez poeta bilduma”. Pere Quartek laburbiltzen du antologiaren asmoa, XX. mendeko katalan poetena ere badena, lirikoa bezain nazionala, altua bezain lurtarra, letrekiko maitasun handiarena: “Ilara luzerik ez, mesedez:/ kasurik onenean,/ ni hiltzean,/ zuek, guzti-guztiok,/ onak zein gaiztoak, /ni hil ondoan bizirik iraundakoak izango zarete beste barik”.


ASTEKARIA
2014ko uztailaren 27a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


2024-04-29 | Jakoba Errekondo
Pagoaren kontuak

Geroxeago baina hemen da. Inguruan dituzten gainontzeko zuhaitzak baino beranduago janzten dira pagoak (Fagus sylvatica). Bizitzeko baldintza “gogorragoak” nahi izaten ditu: toki hezeak eta freskoak. Baina izotzari beldurrak bizi da.


2024-04-29 | Garazi Zabaleta
Elkea
%100 Amezkoako garagardo ekologikoa, olibondoak eta beste

Elkea proiektuan produktu asko eta desberdinak ekoizten ditu David Ruiz de Galarreta Azpilikueta ekoizle amezkoarrak. Olibondoekin hasi zen, baina fruta arbolek, lekaleek eta zekaleek ere beren tokia egin dute proiektuan urteotan. Eta, orain, jarduera berri bat gehitu die... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Eguneraketa berriak daude