Ijitoa naiz

Nahiz eta guztiok garen
tik-tak soinuen testigu,
guri “etorkizun” hitzak
aspaldi aldegin digu.
Ze garapen, kontsumismo,
ze krisi eta ze diru?
Hamar gara familian
ez bat, ez bi ta ez hiru.
Furgoneta kaxaz bete,
ez logela ez altzairu.
Su bat erdigune eta
parrilan lau bat bixigu.
Gitarraren askatasun
ilargiaren gatibu
edozein izkina gure
etxe bihurtzen dakigu.

Gaur aitak hala esan dit:
“hitz egin beharra daukagu,
laster ezkonduko zara
merezi bezain ondradu”.
Txanpaina atera eta
irrifartsu nahiz afaldu,
salduta den gorputz baten
bihotzak zentzurik al du?
Ez nuke nahi ikasteko
dudan gogoa itzaldu,
biziak mundura sortu
ta nire bizia galdu.
Malko artean amonak
besarkatuz dit azaldu:
“Ahoa itxi behar duzu
eta bi hankak zabaldu”.

Bikote polita egiten
dugula dute berretsi
eta zapiaren proba
egingo didate etzi.
“Heldu dira hamazazpi
urteko Joan eta Jesi”
orri idatzien aurkako
borrokak ez du merezi.
Baina ez dut payo izan nahi
nahiz eta askok ez sinetsi.
Poz, alaitasun, musika
artean naizenez hezi
horrela segiko dugu
hain bitxi ta hain berezi
gure munduan bilduta
munduarengandik ihesi.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude