Palestinari

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Kaixo laguna, zer moduz zaude?
Baretu al zaizu dar-darra?
Zer moduz dago hormatzar horrek
estutzen dizun bularra?
Inpunitatez zu miatzera
gaur zenbat aldiz sartu ote da
armada israeldarra?
Lehenengo hura izan genuen
bisita labur samarra,
baina ezin dut burutik kendu
orain zure deiadarra.
Mundu borobil baten ertzean,
zeu zarelako zure etxean,
gaur kea, bihar sugarra,
preso dagoen bakarra.

Eguneroko bizimodua
ere erresistentzia da:
check point batetik pasa ondoren
joatea eskolara,
horman biltzea jende gaztea
ta lehio handi bat marraztea,
esna pasatzea gaba,
ez kikiltzea sumatu arren
zure atzetik Mossad-a,
ta pentsatzea bidean dela
hirugarren Intifada…
Munduak ez du ikusi gura,
baina ez da inoiz amaitu guda,
eta zu han jaio zara;
gatazka baten alaba.

Negar zotinka agurtu ginen,
hura zen egonezina!
Eta eskari bat egin zenigun
erakutsiz zure grina:
“Israeldarrei egin boikota
nire esperantza hortxe dago ta!”
beteko dugu jakina.
Nahiz eta zure eguneroko
egoera den gordina,
hitz bitan zara guztiz txunditu
ninduen herri sorgina.
Hebron, Jeriko, Gaza, Ramalah,
aske izango dira, inshala!
Indar bilakatu mina,
ta eutsi gogor Palestina!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude