Sagardotegi boladan jarriak

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Doinua: Espainian behera

Hau Segin, hau Herriran
ta beste hau ETAn…
aspalditik ohituak
aldapa lauetan.
Ta gu Astigarragan,
gure arauetan:
koadrilak egunez ta
koadrilak gauetan,
txinparta baten bila
garai zail hauetan.

Lehendabiziko txotxa
egin ta segitun,
legerik eza denez
hamaikaren itun
nik sarri galdetzen det:
“hola zergatik hun?”.
Inguru hontan soilik
al gara jakitun
txinparta horrek zenbat
su eragin ditun?

Basoak hautsi dira
mila bider ia,
komona non dagoen
ezin igerria…
jende ausartez bete
zaigu hilerria.
Nahiz ta txotxari esker
bizi den herria
gauza guztien gisan,
badauka neurria.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude