Hidrogenoa erregai modura duten automobil elektrikoen inguruan ikerketa ugari egiten ari dira, baina oztopo gaindiezin bat izan dute beti: hidrogenoa lortzeko platinoa behar izatea. Platinoa eskasa da naturan, eta ondorioz garestia. Hura ordezkatzeko egindako ikerketa lan gehienek porrot egin dute.
Kopenhageko Unibertsitateko Mathias Arenz-ek zuzendutako ekipoak platinoarekiko menpekotasuna gutxitzea lortu du, hainbat katalizatzaile erabiliz. Ikertzaileek lortutakoaren arabera, egun bateria bakoitzean behar den platino kantitatearen bostena baino ez da beharko.
Teknologia pixkanaka aurrera egiten ari den bitartean, zertan da auto elektrikoen merkatua? Orain bizpahiru urte aurreikuspen oso interesgarriak egin ziren, Europan bederen, baina ari al dira betetzen? Ikusten al da bateriak kargatzeko entxufeen eraikitzea areagotu denik?
Gaiak artikulu sakonago bat merezi du, baina aurrerapen gisa aipa dezagun Espainiako Estatuan azken hiru urteetan gertatutakoa: Zapateroren gobernuko kide Miguel Sebastianek iragarri zuen 250.000 kotxe elektriko zirkulatuko zutela 2013an espainiar errepideetan, baina une honetan ez dut uste 10.000 baino gehiago dabilenik.
Aurtengo Euskarabildua topaketa teknologikoa (iAmetzak antolatzen duena urtero) urriaren 17an izango da Donostian, San Telmo Museoan. "Artifiziala ez den teknologia" jarri diote goiburu gisa, adimen artifizialaren oldarraldi garai honetan "inoiz baino... [+]
Gizakiontzat ez da inoiz erraza izan lasai pentsatzeko denbora tarte luzeak hartzea, bizimodua aurrera ateratzearen ardurarekin bizi gara, bai geurea zein geure ondorengoena. Bizitzeko izan dugun aukera honetan, ahalik eta ongien nahi ditugu gauzak egin. Ardura horiengatik,... [+]
2025 urteko egutegia argitaratuko du Abaraska taldeak, argazkiak partekatzeko Pixelfed.eus sare sozial euskaldun, libre eta federatua sustatzeko asmoarekin. Parte hartzeko nahikoa da azaroaren 15a baino lehen bertan argazkiak partekatzea #FediEgutegia2025 traola erabiliz.
Badira zenbait pertsona aztertzekoak direnak, euren artean Elon Musk. Duten askatasunaren ideiak dena kontrolatzeko beharretik datorrela dirudi, botere guztia izatetik, botere guztia izanda negozioak sortzea errazagoa delako, eztabaidarik ez baitago; eredu hegemonikoak indartsu... [+]
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak Apple eta Irlanda kasua ebatzi, eta Googleren aurkako zigorra berretsi du, nagusitasunezko posizioaz abusatzeagatik.
Nerabe batek mugikor, tablet eta pantailei ematen dien erabileran eragin handienetakoa gurasoak direla frogatu du ikerketa batek. Alegia, nahiz eta adin horretan gurasoenganako distantzia bilatu ohi den, pantailekiko garatuko duen harremanean gurasoak oraindik ere eredu direla... [+]
Eskolan adimen artifiziala erabiltzera animatu ditu irakasleak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, eraldaketa digitalaren beldur ez izateko esan die. Ikasgelan mugikorra erabiltzeari buruzko gogoeta prozesu bat ere iragarri du: “Ez dago erabilera horrek duen... [+]
Neska gazteak agertzen dira irudietan eta Telegram bidez zabaltzen dituzte. Irailaren 1ean kanpaina bat abiatuko dute sare sozialen bidez, gobernuak neurriak hartu ditzan.
Duela aste batzuk Suitzak lege federal aitzindaria onartu du (Europako legedietan aitzindaria), LMETA delakoa, Loi fédérale sur l’utilisation de moyens électroniques pour l’exécution des tâches des autorités frantsesez,... [+]
Telegrameko sortzaile eta kontseilari delegatu Pavel Durov larunbatean atxilotu dute Parisetik gertu dagoen aireportu batean bere jet pribatutik jaistean. 39 urte eta nazionalitate frantziarra eta errusiarrak ditu Durovek, eta Dubain bizi da azken urteotan. Iruzurra,... [+]
Bost milioi euroko fidantza ordaindu du, eta astean bitan agertu beharko du poliziaren aurrean. Hamabi delitu egotzi dizkiote, eta bere seme-alabetako baten aurkako “indarkeria larriagatik” ikerketa ireki diote Frantzian.