Liburuak udako, bizikletak bezala

Garai batean bizikletak ziren udarako. Film baten titulu guti-aski ederra. Alimaleko ergelkeria, hutsean huts hartuz gero.

Garai batean bizikletak ziren udarako. Baina uda eta negu, jai eta aste ibiltzen ginen hankarteko panderoaren gainean. Oraintxe ibiltzen garen bezala.

Garai batean bizikletak ziren udarako. Orain liburuak. Omen. Baina, nola bizikletan, uda eta negu, jai eta aste gabiltza liburuetan. Gozagarri zaizkigu. Eta hortik jan-edan dezazuen da gonbita. Frantzizko Laphitzen Bi saindu heskualdunen bizia-k usteko ez genituen perlak ditu orri batean bai, hurrengoan ere bai. Jean Baptiste Constantinen Haritchabalet Don Juan eta bere adixkidiak ez da kamutsa. Fermin Irigaray Larrekoren Nafarroatik tentagarri zaigu beti.

Hala ere, “salduenen” –omen– zerrendak agintzen du beti. Liburu berriak. Ohiko bide eta formatuetarik eskapatzen ez direnak. Fabrika zatarraren historiak ez du balio. Omen. Eta hala ere, hor da, zatarrean eder, Koldo Izagirreren Voz y vida obrera Luzuriaga hogeita bost lekukotasun, idazlek egin lezakeen lanik osoenetakoa.

Nork bere liburu-bidea egiteak asko balio du. Ezerk ez du horrek hainbeste balio, zerrendak bazterrera bota eta nork bere bide propioa egitea, gogo onez leituko duen liburua hartzea.

Har lezake berri ez den liburu beti berria eta urteurrenarekin batera, Obabakoak hartara jo, baina honako edizio berrituan, Marta Cardenasen ilustrazioak dituen honetara. Har lezake Anjel Lertxundiren Paper-festa, Karmele Jaioren Ez naiz ni, Mikel Tabernaren Alkasoroko benta, Iñaki Segurolaren Arrazoia ez dago edukitzerik, Garazi Goiaren Txartel bat (des)herrira, Ainara Gorostizuren Aldamenekoak, Karlos Linazasororen Versus, Jose Enrike Urrutia Capeauren Weylerren itzala

Irakurleak hobe luke liburudendara, bibliotekara, etxeko apaletara jo… berak nahi lukeena hartu, bere buruari ordubete opa, eta leitu.

Lehenago, antzokietan ohi denez, sakelakoa amatatu. Liburua piztu eta telefonoa itzali. Uda eta negu, jai eta aste.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal literatura
Josu Martinez: “Interesgarriena Mirande gozatzea da, berarekin ados egon behar izan gabe”

Ostegun arratsalde honetan Mirande, film bat egiteko zirriborroa dokumentala ikusgai izango dute Ziburun, Baltsan elkartean 18:30etan. Josu Martinez zuzendaria ere bertan izango da solaserako. Ziburuko Azokaldiaren egitarauaren barnean, aurten lehenbiziz kultur ekitaldiak egingo... [+]


2024-04-30 | ARGIA
Eneko Bidegainen 'Bichta éder' eleberriak jaso du 111 Akademiaren Saria

Karmele Jaioren Maitasun kapitala-rekin lehiatu da finalean. 2023ko “libururik gogokoen” izendatu dute Bidegainen “bihurgune askotako” thriller politikoa 111 Akademia osatzen duten literaturazaleek.


Iaz gehien mailegatu zen euskarazko liburua, Nerea Ibarzabalen 'Bar Gloria'

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako liburutegietan 2,7 milioi mailegu egin ziren 2023an, 2018an baino 100.000 inguru gehiago.


Otsoa dator!

Gizakiak istorio kontatzaileak gara, hainbeste, ezen esan ere egin daitekeen narrazio gaitasuna dela gizaki egiten gaituen ezaugarrietako bat. Kontakizunak behar beharrezkoak zaizkigu geure burua eta errealitatea eraikitzeko, eta bereziki aipatzekoa da ipuin klasikoek horretan... [+]


Eguneraketa berriak daude